Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ehun milioi euro baino gehiagoko aurrekontua onartua 2009ko



Getxoko Udalak 100.394.712 €ko aurrekontua izango du 2009an, %3,37 gehiago iazkoarekin alderatuta. Urte honetarako kontu publikoak gaur onartu dituzte Udalbatzan, EAJ-PNV, PSE-EE eta EE alderdien aldeko botoekin; PPk, berriz, horien kontra bozkatu du. Udal aurrekontuaren helburu nagusiak ondorengoak dira: udalerriko ekonomia sustatzea eta dinamizatzea, gizarte-politiken bidez talde behartsuenei arreta eskaintzea, eta inbertsioak indartzea, azken hori Getxorako proiektu estrategikoak gaurkotzeko eta garatzeko asmoz.

Udal Aurrekontua aurtengorako 100.394.712 €-koa da (iaz baino %3,37 gehiago). Udalak 18.412.368 € (aurrekontu osoaren %18,34) gizarte politiketarako erabiliko ditu, eta udalerriko garapen ekonomikorako, berriz, 6.420.218 € izango dira. (arlo honen barruan zatirik handiena, 3.250.000 € hain zuzen, Getxon ekonomiaren dinamizaziorako ez-ohiko programarako izango da). Azkenik, udalerria hobetzeko 15 milioi euro erabiliko dira –urte anitzeko kontu-sailekin finantzaturiko proiektu estrategikoak aparte-. Horri guztiari, gainera, gehitu behar zaizkio kirol eta kultur eskaintza zabala mantentzeko dirua, elkarteen sarea sustatzeko aurrekontua, eta baita euskal kultura eta euskararen erabileraren eta normalizaziorako apustu handirako diru-zatia ere.

Erakunde autonomoei dagokienean “Andres Isasi” Musika Eskolarentzat 2.323.552 € izango dira; Jesusen Bihotzeko udal egoitzak 5.270.168 € izango ditu; Getxo Kirolak erakundearentzat 5.468.560 € izango dira eta, azkenik, Kultur Etxeak 6.999.064 € izango ditu.

Zorpetzea

Egungo krisi orokorraren egoeraren ondorioz, beste gauza batzuen artean, Udalkutxari bidezko diru-bilketa – Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-bilketaren soberakinetik datorrena - murriztuko da. Horrez gain, Udalak auzokideen gaineko presio fiskala gutxitzeko neurriak hartuko ditu, besteak beste hobariak eta tasak gutxitzea. Horregatik, eta ezarritako helburuak lortzeko, Getxoko Udalak 6 milioi euroko (aurrekontu osoaren %6) zorpetzea izango du. Zorpetze hori hurrengo urtetan ere mantenduko da, baina neurri txikiagoan, udalerriko proiektu estrategiko handienetako bi egin ahal izateko: Algortako Getxo Antzokia eraikitzea, eta Erromoko Santa Eugeniako Kultur Etxea. Izan ere, horrela bi proiektu handi horien bideragarritasuna ziurtatuta egongo da.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Ehun milioi euro baino gehiagoko aurrekontua onartua 2009ko”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua