Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bolua 3ko harmailan estalkia eta pergolak 1 eta 2 zelaietan


Getxoko Udalak Bolua 3 udal zelaiaren tribuna estaliko du eta babesa izateko hamarna pergola jarriko ditu 1 eta 2 zelaietan. Lan hauek datorren denboraldiaren hasierako bukatuta egongo dira eta 340.000 euroko kostua izango dute, Estatuko Toki Inbertsiorako Funtsak Getxoko Udalari emandako diruarekin ordainduko direnak.

Eguraldi txarra dagoenerako udal futbol zelai hauei babesa emateko azpiegiturak ezartzea zen aspaldiko nahia Getxoko udal agintarientzat zein astebururo hara bertaratzen diren zale guztientzat.
Bolua 1, 2 eta 3 udal zelaietan astebururo udalerriko taldeen 24na futbol partidu jokatzen dira, kategoria ezberdinetan. Horrek esan nahi du, bataz beste, 2.000 pertsona biltzen direla eta askotan eguraldi txarraren eragina pairatzen dutela une honetan inolako babesik ezbaitago. Onartu dugun proiektu berri honi esker, aurtengo denboraldia amaitzen denean, ekainean, azpiegitua berriak ipintzeko lanak hasiko dira eta bukatuta egongo dira irailerako, denboraldi berria hasten denerako.

Bolua 3

Bolua 3 udal zelaiaren tribunak 450 pertsonentzako lekua dauka. Jarriko den estalkia altzairuzkoa izango da, kolorezko polikarbonato zelularreko xaflekin, eta atzeko partean egongo da finkatuta –aldagelak dauden lekuan horien hormari atxikituta-. Halaber, erdian peto bat izango du ipar-ipar/ekialdetik datorren haizeari eta eguraldiari aurre egiteko. Lan horien aurrekontua 230.000 eurokoa da.

Bolua 1 eta 2

Bolua 1 eta 2 ibaitik gertuen dauden zelaiak dira eta euren alboko aldeetan oso leku gutxi dute. Hori dela eta, Getxoko Udalak, zelai bakoitzean, 10 pergola jartzea erabaki du. Altzairu herdoilgaitzez eginikoak izango dira, beira tenplatuaz estalita –baloiaren kolpeak jasan ahal izateko- eta argiztapenen eta zelaiaren sarreren artean kokatuko dira. Barruan, jesartzeko baranda txiki bat egongo da, eta lekua lau prentsonentzat izango da.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Bolua 3ko harmailan estalkia eta pergolak 1 eta 2 zelaietan”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua