
Berdintasuneko Zerbitzuak erantzunkizun konpartituaren garrantzia nabarmentzearen aldeko sentiberatze kanpaina jarri du martxan, "Bakoitzak berea, denok batera!” lelopean, II Berdintasuneko Plangintzaren eta Legegintzaldi Plangintzaren barruan.
Kanpainaren helburua emakume eta gizonen arteko harremanen eredu berria lortzearen alde lan egitea da, etxeko lanak eta zaintza lanak benetan bana daitezen eta horrela pertsona guztiok asmo pertsonal eta profesionalak asetzeko moduan egoteko, emakume zein gizon izan” Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez. Ildo horretatik, etxeko lan eta zaintzaren arduradun nagusiak izateak lan arloan emakumezkoei dakarzkien desabantaila eta diskriminazioak ere agerian utzi nahi ditu.
Kanpainaren euskarria Udalak kaleratutako foiletoa da eta horren 4.000 ale banatuko ditu ohiko lekuetan, hau da, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren, Gurasoen Elkarteen, udalerriko elkarteen, Kultur Etxearen, Euskaltegien eta abarren artean. Liburuxkak agerian uzten du etxe batean bizi diren pertsona guztien artean lana banatzearen beharra.
Liburuxkaren lehen atalak azken urteotan eman diren aldaketak eragin duten pertzepzioa eta zenbait datuk erakusten duten errealitatea batera jartzen ditu. Horrekin batera, egoera eraldatzeko eta konpartituagoa lortzeko eman beharreko hainbat urrats ere jasotzen ditu.
Ekintzak
Kanpainaren barruan, Udalak Algortako Kultur Etxeko gizonentzako komunean haurrei pixohialak aldatzeko gunea egokitu du eta bestetik, oinezkoeen gunetan hainbat trafiko seinale aldatu ditu. Horietan lehen emakumezko bat umearen kotxearekin agertzen zen eta orain figura neutroa ikus daiteke.
Labels: berdintasuna












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Bakoitzak berea, denok batera”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link