Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


2009ko udal aurrekontuetan akordioa

Getxoko Udalak ehun milioi euro baino gehiago izango du 2009an eta kopuru hori bertoko jarduera ekonomikoa suspertzeko, egoera latzean daudenei laguntzeko eta udalerrirako estrategikoak diren ekimenak ziurtatzeko erabiliko du.

Helburu horiek guztiek zabalduta dagoen krisialdian baldintzatutza daude. Horrek suposatuko du, besteak beste, Udalkutxatik - Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-sarreren soberakinetik- sartzen den diru kopuruaren murrizketa eta Udalak, herritarrengan eta enpresengan dagoen presio fiskala moteltzea –tasa eta hobarien … jeitsiera. Ezarritako helburuak lortu ahal izateko Getxoko Udalak arrazoizko zorpetzeari ekingo dio, legeak ezartzen duena baino askoz txikiagoari, eta hori Udalak azken urte hauetan egin duen kudeaketa bikainari esker oso egoera ekonomiko onean dagoelako.

Udal aurrekontua
Aurtengo udal aurrekontua 100.670.018 eurokoa da (iaz baino %3,66 gehiago. Diru sarreren murrizketari eta zerbitzuen mantenimenduari aurre egiteko, udalerriaren garapenerako beharrazkoak diren inbertsioak egiten jarraitzeko, eta sustapen ekonomikorako aurreikusitako ezohiko plan bat aurrera eramateko, Udalak 6,3 milioi euroko zorpetzeari ekingo dio (aurrekontuaren %6,26). Zorpetze hau hurrengo urteetan mantenduko da, nahiz eta txikiagoa izan, udalerrian estrategikoak diren bi proiektu handi aurrera eramateko: Getxo Antzokia Algortan eraikitzeko eta Romoko Santa Eugenian Kultur Etxea egiteko. Horrela, bi egitasmo horiek euren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatuta izango dute.

Udalak tasak jeitsiko ditu –izan ere, zaramarenaren jeitsiera %30koa izango da herritarrentzat eta %35koa dendentzat eta enpresentzat-. Jeitsiera hau arrazoituta dago unean bizi dugun ezohiko krisialdian eta herritarrei Getxon ezinbestekoa den Merkataritza sektoreari lagundu nahi diogula, mezu hori helarazteko.

Giza politikak garatzeko Udalak 18.488.858 euro erabiliko ditu (aurrekontuaren %18,4%) eta Udalerriko sustapen ekonomikorako 6.420.218 euro (arlo horretan azpimarratzekoa da Getxoko ekonomia sustatzeko egingo den ezohiko programa batean erabiliko diren 3.250.000 euro). Azkenik, eta udalerri osoa hobetzeko, 15 milioi euro erabiliko dira –bertan ez dira proiektu estrategioak sartzen, urte anitzetan finantziatuko direnak-. Horri guztiari gehitu behar zaio hain zabala den eskaintza kulturala eta kirol arloan mantenimendua, arlo ezberdinetan lan egiten duten elkarteentzako laguntzak, eta euskal kulturaren aldeko, eta euskararen normalizaziorako eta sustapenerako apostu garbia.

EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa
EAJ eta PSE-EEren artean adostu dugun akordioa 2009rako udal aurrekontuak aurrera egiteko oso positiboa da. Legealdia hasi zenetik eta otsailaren 3 arte –akordioa sinatu zen egunera arte- lehenengo akordio garrantzitsua da hau. Orain arte legealdiaren ezaugarri nagusiena izan da PP eta PSE-EEren artean zeukaten udal gobernuaren kontrako frontea. Akordio honek argi adierazten du arlo honetan, udal garapenerako beste arlo batzuetan bezala, udal gobernu taldeak duen borondatea solaskide egokia aurkitzen duenean akordioa sortzen baita beti. Ongi etorria eman diot talde sozialistari eraikitze-elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren bidera eta animatzen dut jarrera hori Euskal Autonomia Erkidegoan martxoaren 1 baino haratago eramatera.

Akordio hau ez da edozein akordioa, Udaletxe bat kudeatzeko garrantzitsuena baizik. Aurrekontuei eta tasei buruzko akordioa da eta hori oso zaila izango den urte honi aurre egiteko ezinbestekoa izango da, giza eta ekonomia ikuspuntuetatik begiratuta, oso egokia den aurrekontuarekin, eta Udaletxetik erantzun zuzena eman ahal izateko.

Bukatzeko, zergeei buruz hitz egiteko Udal Gobernu taldeak beti erakutsi duela borondate ona, beti Udalarentzat arrazoizko proposamenak eta onargarriak izan badira, eta inoiz ez ez-proportzionalak edo burugabeak baziren, beste alderdi politikoak planteatzen dituenak bezala. Horretan, Alderdi Popularrari buruz, inoiz ez dugu negoziatzeko borondate erreala ikusi.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (III).

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “2009ko udal aurrekontuetan akordioa”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua