Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (I)

Areetako kaia eta Galeako pasealekua guztiz zaharberritu eta hobetzeko lanak eta Aiboa eta Villamonteko plazan igogailuak ipintzeko lanak dira Getxoko Udalak Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emango dion dirulaguntzarekin aurrera eramango dituen egitasmo nagusienak. Funtsa honen bitartez, Gobernu zentralak 14.468.083 euroko dirulaguntza emango dio Getxoko Udalari.

Proiektu hauek gaur bildu den aparteko Gobernu Batzordeak onartu duen lehen inbertsio multzo bateko zati bat dira, multzo honen zenbatekoa 11,5 milioi eurokoa delarik. Gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, aipatu subentzioak eskatzeko ezarri duten epea laburra denez gero (urtarrilaren 24 da azken eguna), Gobernu taldeak proiektuen lehen hautatze saioa egin behar izan du, eta horien artean kokatzen dira ere oposizioko taldeek egindako hainbat proposamen. Honen harira, epeak laburrak badira ere, Legegintzaldirako Plana aldez aurretik finkatuta genuenez, horri esker, lantzen ari garen proiektuak garatu eta azkentzeko Funtsak emango digun dirulaguntza honen azken euroa ere aprobetxatu ahal izango dugu.


Hiria txukundu eta hobetzeko atalari dagokionez, Areetako moilaren urbanitzatze eta zaharberritze lanak La Bola hondartzatik Txurrukara arteko zatian egingo dira eta Galeako Pasealekua urbanizatzeko eta hobetzeko lanak, Bostgarrena kalea, Aixerrotako errota eta Arrigunagako hondartzaren arteko tartean egingo dira.
Bestaldetik, errez iristeko atalari dagokionez, Aiboan arrapala ganeko igogailua (Ereagan dagoenaren antzekoa) ipiniko da Metro geltokira errezago iritsi ahal izateko, eta Villamonteko plazan beste bi igogailu ipiniko dira Algortako Metroko plazan sartzeko dauden bi mailak gainditu ahal izateko.

Horrez ganera, Funtsak emandako subentzioari esker, zenbait parke zaharberritu eta txukunduko da oso osorik, Gobelaurrekoa kasuak kasu, baita Romo auzoko erdiguneko kale batzuk (Aurrezki Kutxa, Ezequiel Aguirre, Kalamua eta Echagüe Jenerala), Algortako Jaime Morera, Alangoeta eta San Martin eta Andra Mariko Unbe eta Orduña Mendatea kaleak.
Azkenik, kirol azpiegitura batzuk hobetzeko lanak egingo dira, berbarako Bolueko zelaietan eta Arrigunaga eta Ama Mesedeetako skate pistetan, eta Torrene kaleko lokala egokituko da erabilera anitzeko gune legez.
Proiektu hauek garatzeak eta orain arte aurkeztu eta martxan jarri direnei batzeak (Getxo Antzoki berria, metroren lurperatzea Andra Marin, Gobela ibaiaren egokitze ob obrak eta Bizcaytik proiektua) Getxok azken hamarkadetan bizi izandakoa baino eraldatze askoz handiagoa ekarriko du.
Gobernu zentralak ezarritako epeak betez gero, proiektu guztiak urte eta erdi barrurako egon beharko lukete amaituta, hor nonbait.

Aipatu, azkenik, datorren astean Gobernu taldeak bigarren proiektu multzo bat onartuko duela eta hori Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako subentzioaren ganeko 3 milioi eurorekin finantziatuko dela. Hauen artean legoke Areetako Eduardo Coste kaleko bide berrantolaketa, inguruan trafikoa lasaitzea helburu duela.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (I)”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua