Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Udalak gizarte alorreko azpiegiturak hedatuko ditu Andra Mari auzoan Orduña mendate kaleko egoitzako proiektuarekin, hortik Gizarte Zerbitzuen oinarrizko zerbitzuetarako arreta eskainiko baitute eta egungo Nagusien Etxearen azalera handitzea ahalbideratuko baitu. Zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko aurrera eramaten ari den politikaren beste urrats bat ematea suposatuko du ekimenak.
Algorta auzoko Urgull kalean jarriko duten Gizarte Zerbitzuen egoitza berrirako proiektua ere aurkeztuko da aurten. Ahalik eta hurbilenetik zerbitzurik hoberena ematen saiatzean datza asmoa. Herritarrenganako hurbiltasuna eta Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen segitu ahal izatea izan dira deszentralizazio ekintza hauek aurrera eramateko bultzatu gaituzten arrazoiak, oraingoan Andra Mari auzoan. 200.000 € gastatuko dira eta urtearen amaierarako amaituta egotea aurreikusten dugu.
Gaur egun Gizarte Zerbitzuek 700 familia artatzen ditu Andra Mari auzoan, Foru edo Martikoena kaleetako bulegoetara joan behar dutenak. Bi bulego horiek erdigunetik eta baita metro garraiobidetik ere nahiko urrun daude. Udal Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten prestazioetarako eskaerak bideratzeaz gain, bulego horietan bestelako erakundeek ematen dituztenetarako eskaerak ere egiten dira.
Bestalde, Orduña mendate kalean dagoen guneak 130 metro koadro ditu eta zaharberritzearen ondoren, egoitza osoak 280 metro koadro izango ditu eta horietatik 190 metro koadro Nagusien Etxerako eta erabilera anitzetako gunerako izango dira eta gainontzekoa Gizarte Zerbitzuetako bulegoetarako. Auzoko nagusiek bereziki ondo hartuko dutela uste dugu, oso erabilia den ekipamendua hobetuko delako, etorkizunean jardueren eskaintza eta kalitatea hobetze aldera, gestioaz arduratzen den “Urte alaiak” elkarteak aspalditik eskatu bezala.
Urtez urte Getxoko Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten auzokideen kopurua hazten ari dela nabarmendu behar da eta gainera egungo krisi sozioekonomikoak, zalantzarik gabe, are gehiago gehituko duela eskaera. Horren hildotik, 2005ean herritarren %7,06 artatu zituzten eta 2007an %9,7, 7.989 pertsona, 3.501 familia. Horregatik, oso garrantzitsua da Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbilaraztea. Hildo horretan aurreko legegintzaldian horren aldeko esfortzua egin zuen Udalak, Romo eta Areetako ingururako, Gorbea Mendi kalean Gizarte Zerbitzuen bulegoa zabalduz.


MP3 fitxategiaren deskarga nire adierazpenekin.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Oinarrizko zerbitzuetarako arreta berria eta Nagusien Etxearen handitzea Andra Marin”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua