Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII)
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/19. Ordua: 1:44 PM.
Cristina Ayuso historialariak irabazi du Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako “Emakumeen ekarpena Getxoko historian” ikerketa beka “Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII mendeen artean) izeneko proiektuarekin.
Berdintasun Zerbitzuak lehenengo aldiz antolatutako ikerketa bekaren helburua Getxoko emakumeek historian zehar edozein alorretan bete duten paperaz datu berriak argitaratzea edo datu jakinetan sakontzea da.
Deialdira 12 proiektu aurkeztu dira, 5 getxotarrek aurkeztutakoak eta denetariko gaiak aztertzeko, tartean emakumeen papera arte, historia, erlijioan, kirol edo elkarteen munduan. Azkenean Erdi Aroan Getxoko emakumeen ekarpenari buruzko ikerketa aukeratua izan da, proiektuaren kalitateagatik eta garai horri buruzko ikerketak eduki dezakeen nobedadeagatik.
Cristina Ayuso, Durangokoa da, 33 urte ditu eta Historian Lizentziatua da. 7.000 euro jasoko ditu, orain %75ª, eta gainerakoa behin betiko txostena ematen duenean, datorren abenduaren 15a baino lehen.

Labels: beka, berdintasuna, emakumeak

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII)”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link