Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratu
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/23. Ordua: 2:57 PM.
Uholdeetako Batzorde Berezia Antiguo Golf auzoan Gobelako uberka estaltzeko proposamenaren ganean URAri emango dion erantzuna aztertzen ari da, horixe baita errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuari lotuta akordioaren faltan dagoen gai bakarra.
Batzorde Bereziak batzar berria egin zuen atzo ostegunean proiektua aztertu eta alderdi desberdinek aurkeztutako proposamenak aztertzeko. Honen harira, erakunde berezi hau osatzen dutenek, hau da, Udalak, Getxoko udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoek eta pasa den ekaineko uholdeen ondotik sortutako auzo elkarteek, hamabost eguneko epea finkatu dute aipatu proiektuaren ganean behin betiko erabaki bat hartu aldera. Proiektua idatzeko ardura, jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URA Agentziarena da. Hartara, Batzordea datorren otsailaren 5ean batzartuko da berriro eta horren ostean har lezake proiektuaren ganeko erabaki irmoa otsaileko azken egunetan egingo den ohiko Udalbatzan.
Batzordeak mahaigaineratu duen irtenbideak Gobelako 90 metro estaltzea proposatzen du, Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartean. Horrez ganera, oinzubi bat egitea ere proposatzen dute udal kiroldegia eta uberkaren beste aldean hondatzeko arriskuan dauden etxeak lotzeko, leku horretan, hirigintza aldetik, kiroldegiari lotutako jarduera egin asmo baitute.
Gure ustez, Antiguo Golfen Gobelaren uberka osoa estaltzearen aldekoa bada ere, URAk Batzordearen proposamena onartuko duela, errekaren erdia estaltzeko alegia, zerbitzu publiko batzuk mantendu eta instalazioak ipintzeko beharrezkoa delako, indarrean dagoen legeak hala agintzen baitu, errekak estaltzea bakar bakarrik beharrezkoa denean baimentzen duelako. Honek ahalbidetuko luke, Uraren Agentziak proiektuaren idazkera amaitu ahal izatea, aldez aurretik adostutako neurriak hartzen eta baita ingurumen eraginaren azterketa egiten hastea.

Berriz ere beldurra, izua, urduritasuna... Ura gure atarien aurrean egon da, Gobelak berriz ere gainezka egin duelako (Zergatik gure auzora ez dira beste leku batzutan jarritako sakuak?? Beharbada ez ditugu merezi. Auskalo!!).
URA projektua egin behar da, premiazko neurriak aurretik... Baina auzotarrok, familiok, ezin dugu horrela bizi hurrengo bi edo bost urteetan, lanak amaitzen diren bitartean. Hau ez da bizimodu duina. Umeak, beldurtuta; lagunak, kezkatuta; gu, izututa; etxeak, hankaz gora... Ez dugu merezi. Ez gara beste inor baino gehiago, baina ezta gutxiago ere. Irtenbide bat behar dugu, behin betikoa (eta ez dakigu Gobelaren bideratze soilak ekarriko digun, nahiz eta horretan konfiantza jarri). Eta nire ustez, irtenbide hori etxebizitza duin batera heltzeko aukera izatea da, hau da, aterpe bat salbu egon gaitezen. Ez dugu mehatxupean bizi nahi. Beraz, URA-projektua, ORAIN; bizitza duina, ORAIN, eta etxebizitza duina ORAIN.