Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (II)

Udal Gobernu taldeak adineko pertsonentzako babespeko 12 apartamentu berri egingo ditu Algortan Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzaren zati batekin, Getxon politika sozialak indartzeko apostu berri bat egiten duela. Apartamentuak Juan Bautista Zabala kalean Udalak duen etxean egokituko dituzte. Lan hauek proiektuen bigarren multzoari dagozkie eta Udalak 2.647.152 euro zuzenduko ditu bertara, Toki Inbertsiorako Funtsak guztira emandako 14,5 milioietatik.

Hain zuzen, Zabalako babespeko apartamentuak egokitzeko proiektuen bigarren multzoari dagokion zenbatekoaren %35 zuzenduko da, hau da, 926.000 euro. 12 apartamentu berri hauek, Romo auzoan dauden era honetako 39 etxebizitzei gehituko zaizkie (28 daude Luis Lopes Oses kalean eta beste 11 Lope de Vegan). Zerbitzu aitzindaria da inguruko herrietan ez baitago holakorik. Bere helburua da udalerrian bere kabuz konpontzen diren adineko pertsonen etxe eta segurtasun arazoa konpontzea. Ganera, zerbitzua hurbilduz, Algorta eta Andra Mariko herritarrei eskaintzen zaie ere.
Hartara, lan hauek Gobernu taldeak garatuko dituen proiektuen bigarren multzo honen izaera soziala berresten dute, behar gehien duten pertsonak artatzeko dagoen beharrari erantzunez, are gehiago kontuan hartuta krisiladi ekonomikoan murgilduta gaudela.

Beste proiektu batzuk

Bestaldetik, bigarren multzo honen barruan onartutako beste jarduera bat izango da Gobelako kiroldegiko behe aldean bi liburutegi, bata nagusientzako bestea umeentzako, egokitzea. Giza azpiegitura berri honek, Romo-Areetan Santa Eugeniako eta Merkatuko udal eraikinetan egingo diren zaharberritze lanak direla-eta bi hauetan aldi baterako faltako den liburutegi zerbitzua beteko du. Jakina denez, bi eraikinetan Kultur Etxe berria eta BizcayTIK programa egokituko dituzte, hurrenez hurren. Bi liburutegi berriak egokitzeko lanetara 700.000 euro inguru zuzenduko dira.
Bigarren multzo honetako gainontzeko laguntza, bestalde, Udaletxearen beraren azpiegiturak hobetzeko zuzenduko da. Izan ere, 446.000€ Santa Clara jauregiko behetan hirigintza arloko gaiei buruzko informazioa eskatzera hurbiltzen diren harritarren arretarako gune bat egokitzeko bideratuko dira; Tangora Etxeko Gazteriaren Zerbitzua hobetuko da, lan hauetara 125.000€ zuzenduz, Juan Bautista zabalako HAB -72.200 euro- eta Getxo Irratiaren egoitza ere, 290.500 eurotan. Azkenik, Udaletxeko estalkiaren konpontze laneek 88.500 euro jasoko dituzte.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (II)”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua