Balmoral gurtzontzia denboraldia zabaldu eta gaua emango du Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/21. Ordua: 8:49 AM.
Balmoral itsasontzi handiak zabalduko du gaur, hilak 21, Bilboko Portuko gurtzontzien denboraldi berria, eta Getxoko kaian igaroko du gaua. Eskoziaren omenez izena hartzen duen gurtzontzi honetan, 1.400 bidaiari eta eskifaiko 500 kide doaz. Guztiei Getxoko Udalaren Turismo Bulegoak turismoa zein erosketak egiteko informazio zerbitzuak eskainiko dizkie.
Itsasontzia Fred Olsen enpresarena eta 188 metro luzera dauka. 1988an eraiki zuten Alemanian eta 738 kabina ditu. Iaz etorri zen lehen aldiz Euskadira eta aurten berriro itzuliko da, ekaina aldera.
Autobus berezia
Getxoko Udalak autobus berezia ipiniko die itsasontziko bidaiariei bihar asteazkean gurtzeroen moilatik herriraino.
Zerbitzu berezi hau eskaintzeko Areeta eta Algorta lotuko dituzten autobusak ipiniko dituzte.
Bus zerbitzu berezia ontziaren ordutegietara moldatuko da, izan ere, hala nahi izanez gero, nahi dutenek herriko lekurik garrantzitsuenak ikus ditzaten, hala nola, Bizkaia Zubia, Portu Zaharra, Kirol Portua bera, zein Areeta eta Algortako erdiguneak ere, erosketak egin edo aisialdiaz gozatzeko.
Udalerriaren turismo eta merkataritzaren ganeko informatze eta sustatze lana egingo da, eskaria jaso dezaketen arlo guztietan, hala nola: interes handia duten leku historiko, artistiko eta parajeetara zelan heldu, garraio, jatetxe, taberna, delicatessen dendak, ....non aurkitu; baita denden (non dauden eta ordutegiak); eta herritarrentzako eta gizarte zerbitzuen (farmaziak,....) berri emango zaie ere.
Informazio gehiago: Balmoral
Labels: balmoral, Fred Olsen












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Balmoral gurtzontzia denboraldia zabaldu eta gaua emango du Getxon”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link