Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


AISA: euskara eta euskal ohituretara hurbilduz

AISA ikastaro berrirako izenemateak datorren otsailaren 16ra arte egongo dira zabalik

Etorkinek hemengo ohiturak eta euskara ikasten lehenengo pausuak emateko Udalak urrian martxan jarritako AISA ikastaroak eduki duen harrera ona ikusita, matrikula egiteko epea zabaldu du. Alde batetik orduan tokirik gabe geratu ziren 22 laguni aukera emango die euskara ikasten hasteko eta bestetik orain interesa dutenek ere izena eman ahal izango dute. Urrian 3 talde, 46 bat ikaslerekin, jarri ziren martxan eta horietatik gutxienez batek segitu egingo du, beste 60 klase-ordu egiteko.
AISA programaren balantzea oso positibotzat jotzen dute bultzatzaileek, Getxo baita EAEn talde eta ikasle gehien dituen herria. 2005ean jarri zen martxan udalerrian eta ordutik hona 19 ikas-talde izan dira eta horietan 271 etorkin aritu dira euskarara hurbiltzeko klaseak jasotzen eta gainera 3 taldek jarraipena eskatu dute.
Getxoko AISAko taldeetan parte hartzen duten gehienak gazteak dira, %65a emakumea eta Bolibiakoak eta Kolonbiakoak nagusiki. Guztira 33 jatorri desberdinetakoak dira, tartean Errumaniakoak, Suediakoak, Greziakoak, Amerikako Estatu Batuetakoak, Alemaniakoak edo Marokkokoak.
AISA ikastaroa astean bi egunetan izaten da, 4 klase-ordurekin, guztira 60 ordu. Prezioa 10 eurokoa da eta gainditzen dutenei dirua itzultzen zaie eta diploma eta hiztegi bat eman ere.
AISA ikastaro berria datorren martxoaren 2an hasiko da eta izenematea egiteko eta informazio gehiago eskatzeko pertsona interesatuek Udal Euskaltegira (94 464 62 99), Lauaxeta euskaltegira (94 430 47 34) eta Jose A.Agirre euskaltegira (94 460 66 71) jo dezakete.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “AISA: euskara eta euskal ohituretara hurbilduz”

  1. # Anonymous Talobuster

    Pufff... bi gauza esan nahiko nituzke, ene Alkate jauna,

    alde batetik, oso ondo iruditzen zaizkit mota honetako ekimenak, azken finean integratzeko erreztasun guztiak gutxi dira.

    bestetik..."euskal ohiturak" deritzozun/deritzogun horiek...aaargh! ez dakit behingoz trikia ta talotxoizoa euskararen ezagupenetik kendu behar genituzken ala ez. Irakurri al duzue Irati Jimenezen zutabea (hala ez bada, neurea baino berba ederragokin adierazten du esan nahi dudana, http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2008-04-24/006/005/%3Cspan_class=mota%3ELARREPETIT_Euskara_zikina_htm)

    que conste, neri talotxoizoa lepo gustatzen zait :D  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua