Getxotarren % 57, 8k euskaraz hitz egiten du edo ulertzen du. EBPN aurrera Getxon.
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/26. Ordua: 1:51 PM.
Getxon euskara hitz egin edo ulertzen duten pertsonen portzentaia, ezer ulertzen ez dunena baino handiagoa da Euskara Biziberritzeko I Planaren datuen azterketaren arabera, Getxoko Udalak 2003-2006 urte bitartean burututakoa. Emaitza onak ikusita, bertoko Tokiko Gobernu Batzordeak Euskara Biziberritzeko II. Plan Nagusia-EBPN onartu du 2008-2011 bitartean egingo dena eta Getxon euskara berreskuratzeko helburu nagusiena duena. Udal talde honek Euskararekiko duen konpromisoaren beste adibidea da Plan hau, udalerriko beste giza eragileekin burutu nahi duena.
Herritarrak euskaraz bizi ahal izateko aukera erraztu nahi da, hizkuntza politikan behar diren neurriak hartuz eta sustatuz euskararen normalizazioa maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean lortu ahal izateko”. Oraingo honetan, eta berrikuntza bezala, kulturartekotasuna jasotzen da EBPNn.
Plan berriaren 10 ardatz nagusi: ezagutzatik erabilerara pasatzea, eskolaren lana osatzea, familia bidezko transmisioa sustatzea, euskara ikasleek euskara erabiltzea, etorkinak euskarara erakartzea, Getxoko udalean ere euskaraz egitea, Getxoko euskara sustatzea, erabilera areagotzea gizartearen esparru guztietan, Komunikabideetan euskararen presentzia areagotzea eta baita Getxoko enpresetan euskararen erabilera sustatzea izango dira.
Horretarako, besteak beste, 244 ekintza zehatzak egingo dira, eta horien ondotik betetze mailari buruzko jarraipena egingo dute.
Datuen hausnarketa
2007an, Lehenengo Plana bukatu zenean, Udal Euskara Zerbitzuak egindako datuen estrapolazioaren arabera, Getxoko herritarren %57´8 elebiduna da (edo elebidun pasiboa (ulertu bai baina hitz egiten ez duena); % 23´2 % euskalduna da eta % 34´6 ia-euskaldunak. Gainontzekoak, %42´2 erdaldunak dira.
Hezkuntza arloan, 3 urteko umeen matrikulazioari dagokionez, azken 10 urteetan A ereduak (gaztelaniaz, euskara ikasgaia izanda) 21 puntu egin du behera eta B ereduak (elebiduna) 3 puntu egin du behera. Bien bitartean, D ereduak (euskaraz, gaztelania ikasgaia izanda) 24 puntu egin du gora. Lehenengo Hezkuntzan ikasleen %50k D ereduan ikasten du, %25k B ereduan eta %25k A ereduan. Hezkuntza etapa honetan, azkenengo 10 urtetan D ereduak 12 puntu egin du gora eta B ereduak 1. Bestetik, A ereduak 13 puntu egin du behera. Aipatu egin behar da ere 10 ikasle etorkinetatik
8k A ereduan ikasten dutela, 1ek B ereduan eta 1ek D ereduan.
Merkataritza arloan, 10 dendaritatik 7k uste du etorkizunean bere establezimenduan euskararen presentzia areagotzeak eragin oso edo nahiko positiboa izan dezakeela. Adibide bezala, 4 establezimendutatik batek errotulu nagusia euskaraz dauka.

Gobela kiroldegian, abenduaren 26tik 28ra, “Getxodantzan” egitarauaren hirugarren edizioa ospatuko da. Getxodantzan Gabonetako dantza ikastaroak dira, antolatzailea Asociación Cultural Danza Getxo da eta Getxoko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin burutzen da. Udalerriko eta inguruetako dantzarien eta dantza ikasleen prestakuntzarako egokituta dauden ikastaro bereziak dira. Helburuen artean ondoko hauek azpimarra daitezke: prestakuntza lantzea; ikaskuntza eta motibazioa, beti ere oso gaitasun altua duten irakasleen laguntzarekin; Gabonetako jai hauek aprobetxatzea Getxon dantzaren inguruko jendearen bilgunea sustatzeko eta herritarren artean gure udalerrian adierazpen artistiko honek bere eskola eta estudioekin duen garrantzia zabaltzeko.
Kasu honetan profesional gonbidatuak hauek dira: Ander Zabala (garaikidea), Elvira de Andrés (dantza estilizatua eta flamenkoa), Mercedes Villanueva (klasikoa) eta Clara Pérez (jazz lirikoa).
Matrikularen prezioa 70 €-koa izango da espezialitate bakoitzeko (60 € Asociación Cultural Danza Getxo eta Getxo Kirolak erakundeetako bazkideak diren pertsonentzat) edo 60 € umeentzako klasikoa espezialitatean.
Dantzari interesatuek kasuan kasu egokia izango den sarrera egin behar dute 3084 0059 48 6400015374 kontu zenbakian (Ipar Kutxa) eta sarrera horretan izena eta egokia den espezialitatea adierazi behar dituzte.
Informazio gehiago eskuratzeko 627 47 26 21 telefono zenbakira deitu behar da edo danzagetxo@gmail.com posta elektronikoan edo www.beatrizwo.wordpress.com webgunea kontsultatu.
Labels: dantza
Gobelako aparkalekua: urtebeteko alokairuaren arrakasta
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/17. Ordua: 2:00 PM.
Jasotako eskaera ugariren aurrean, Getxoko Udalak, datorren 19an (ostirala), Gobelako Udal Kiroldegiko lurpeko aparkalekuan dauden 235 plazak, urtarriletik aurrera, alokatzeko eskaerak aurkezteko epea bukatutzat emango du.
Orain arte 309 eskaera aurkeztu dituzte. Hortaz, plazak, ziur aski, datorren astean esleituko dira, irizpide hauei jarraiki eta lehentasun honekin: Erromoko bizilagunak, Getxoko bestelako alderdiak, Erromo-Leioa eta Getxon lan-harremana duten pertsonak. Hiru kasuetakoren batean eskatzaile kopuruak erabilgarri dauden plazena gaindituz gero, partzelen esleipena zozketa bidez egingo da. Hau behar bezala iragarriko da. Pertsona adjudikaziodunen zerrendak Fadura eta Gobelako iragarki-oholetan erakusgai egongo dira.
Plaza berri hauek zuzenean eragin behar dute aparkatzearen hobekuntzan, bereziki Erromon. Jasotako eskabide kopuruak, espero genuena baino askoz handiagoa denez, erakusten du herritarrek gogo onez hartu dutela aparkalekuetara salneurri merkeetan eta alokairuko formularen bidez jotzeko aukera ahalbidetzera zuzendutako ekimen hau. Erromoko bizilagun askok garajeko plaza batez gozatu ahal izango dute eta, batez ere, inguru honetako aparkatzearen arazoa gutxituko da.
Aste, hil edo urtebeteko alokairuaren aukera eskaini arren, eskaera guztiak urtebeteko abonuetarako izan dira.

Labels: aparkalekuak, romo
URA: Getxon uholdeen arriskuari aurre egiteko lehenengo neurriak martxan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:41 PM.
Gobela ibaiak baditu Getxon uholdeen arriskuari aurre egiteko lehenengo neurriak.
URAk, Uraren Agentziak proposatutako presako neurriek ekainean zigortuen geratu ziren aldeetan, hau da, Neguri-Langile eta Salsidu guneetan uholde arriskua metro bat murriztuko dute. Ekintza horiek Eusko Jaurlaritzak egindako Planaren partea dira. Neurriak eta Plana bera atzo arratsaldean udal talde politikoek, auzokideen ordezkariek eta URAren teknikariek osatutako Uholdeetako Batzorde Bereziari eman zizkioten ezagutzera eta positibotzat jo zuten emandako urratsa.
Leioako Etorbideko, Jolasetako eta Salsiduko zubien ordezkapena eta Neguri-Langile eta Salsidu guneetan ibilguaren zabalkuntza ekarriko dituzten lehen neurriek soilik ez dute arazoa konponduko, baina bai arinduko eta beren kostua 3 milioi eurokoa izango da (lursailen okupazioaz gain). Lanak 2009ko udan hasiko dira egiten eta 2010. urtean amaitu.
18 milioi euroko kostua izango duen Plan osoak Europar Batasuneko Uraren Zuzentarauaren Esparru-Akordio berriari erantzuna ematen dio eta 500 urteko epealdirako arazoa konpontzea du helburu. Planak honako ekintza hauek aurreikusten ditu: zubi batzuk (7 eta bi pasabide) ordezkatzea, kirol-instalazio batzuetan ekintzak egitea, uholde lautadak berreskuratzea, ur-parkeak sortzea eta Gobelaren ingurumena berreskuratzea. Ekintza guztien lanen iraupena 5 bat urtekoa izatea aurreikusten da.
Inguruneko sailburuak agerraldia aprobetxatu nahi izan du udalerri guztiei deia egiteko beren hirigintz planeamenduak egiterakoan ibaien ibilguak ez okupatzeko.
Bai presako neurriak bai Plan osoa Udalaren, Uholdeetako Batzorde Bereziaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko kolaborazioaren fruitua izan dira. Bi ekintzek udalbatzaren onarpena behar dute eta horregatik udal talde politikoen erantzunkinari eske, auzokideen eskaerei erantzuna eman ahal izateko denon arteko adostasuna lehenbait lehen lortzeko.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Eraispen honek nolabaiteko nostalgia eragiten badu ere, etapa ilusionagarri berri baten hasiera ere erakusten duela: Algortako erdigunean oso maitea eta ibilia den eremuaren gaineko hirigintzako berreraketa hastea. Getxon azkeneko hamarkadetan aurrekaririk ez duen eraldatzeko prozesu baten hasiera da.
Getxo Antzokiaren eraikin berriaz gainera –honek Algortako Udal Musika Eskolaren egoitza hartuko du, beste azpiegitura batzuen artean -, San Nikolaseko oraingo plazaren azpian egoiliarrentzako lurpeko aparkalekua eraikiko dute eta, lurrazalean, espazio berri eta bakarra sortuko dute, San Nikolas eta Getxo Antzokia oraingo plazak lotuko dituena, irisgarritasunaren eta inguruko barrera arkitektonikoak ezabatzearen aldeko apustu garbiaz.
Aste honen amaierarako eraikina guztiz eraitsita eta orubea garbi eta hesituta geldituko dira. Abenduko Udalaren Osoko Bilkuran hondeatzeko lanen lizitazio-prozesua hastea onesteko aurkeztuko dute–18 hilabete inguru-. Obra honen aurrekontua sei milioi euro baino handiagoa denez Europako Komunitateen Aldizkarian argitaratu beharko da eta, prozesu hori ez bada atzeratzen, espero dugu lanak 2009ko udaberrian hasi ahal izatea”. 2010. urtean ondorengo lizitazioak egingo dira eraikina eraikitzeko fase ezberdinetarako.
Getxoren eraldaketa
Legealdi honetan burutu beharreko proiektu handietako batzuk gogorarazi ditu, hala nola Maidaganeko Metroa lurperatzea, Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikoa, Auzo Etxe berria eraikitzea Erromoko santa Eugeniako aldean edo Biscaytik proiektua, Bake Eder finkan kokatuko den zentro teknologikoa eta egun Areetako merkatua dagoen lekuan eraikiko den eraikin berria. Azkeneko hamarkadetan aurrekaririk gabeko prozesua da, udalerriari aurrerapena ekarriko diona bai komunikazio bai kulturako azpiegituretan, bai eta dinamizazio ekonomikoan ere.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Getxo Antzokia
Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanean
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/12. Ordua: 2:31 PM.
Gobernu taldeak Algortan, izen bereko eta Aretxondo kaleen artean dagoen Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko laneen proiektua onartu du datorren urteko udarako bertako auzokoek erabili ahal izateko helburuagaz. Lan hauen aurrekontua 429.000 eurokoa da.
Erreforma datorren urtean antzoki berria altxatzeko laneengatik San Nikolas eta Getxo Antzokia plazeek jasango duten okupazioaren alternatiba legez planteiatzen da. Lanean ari gara, hartara, Algortan, lan horiek direla eta, auzokoek parke alternatiboak izan ditzaten erabili eta gozatzeko.
Proiektuan jasotzen da umeentzako jolasgunea egitea plazaren erdian, zoladura eta hiri altzari berriak ipini eta elbarrituak edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarrera berria egitea, irisgarritasunaren legeak agintzen duena betez. Sarbide barriak 2,5mko zabalera izango du udal garbiketa zerbitzuak ere errezago sartu ahal izateko. Gaur egun parkea maila ezberdineko bi plataformatan dago banatuta eta bertara sartzeko eskailerak igo behar dira. Horregatik plataforma bakarra egingo da betegarria erabiliz.
Parke txiki hau itxi egingo da gauetan jendeari sartzea galazoteko bizikidetza trabarik izan ez dadin.
Parkean argi gutxi dago eta hori ere konponduko da, egungo biren ordez, hiru proiektoredun zutabea ipiniz. Parkerako eta ondoko garajerako sarrera ere argitu egingo dira. Halaber, Etxeandia Apezpikuaren kaleko espaloia konpondu egingo da, parkeko sarrera eta ondoko garaje arteko zatian.
Azkenik, parkean dagoen berdegunea mantendu egingo da eta albo batean pergola ipiniko dute.

MP3 fitxategiaren deskargarekin.

Labels: Etxeandia Apezpikuaren parkea
Errekagane Parkearen zaharberritzea eta bidegorria
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:21 PM.
Erromoko Errekagane Parkeko urbanizazio proiektuak, Gobernu taldeak onartu duela, oinezkoentzako pasealekuaren erabateko barriztatzea eta txirrindularientzako bidegorri bat egokitu ezezik, Geltoki plazarekiko lotura ahalbidetuko du ere. Errekagane parkea gaur egun nahiko egoera txarrean dago denboraren eta drainatze txarraren eraginez.
Era guztietako jende asko dabilen gunea da eta horregatik udal agintariek erabaki dute zaharberritze lanak baliatzea 350 metroko luzera eta 2,75 metroko zabalera duen bidegorri bat egitea, oinezkoentzako pasealekuaren paretik joan eta Luis Lopez Oses kaletik jarraipena izango duena. Parke eta bidegorriaren albo banatara egun dauden berdeguneak, erreka ertzetik eta Metroko trenbidetik bereizten dituztenak, eta zuhaitzak mantenduko dira. Guztira, 5.700m2-ko azaleran egingo dira lanak, Ezekiel Agirre eta Luis Lopez Oses kaleen arteko tartean.
Proiektua dator Gobernu taldeak Erromoko auzoan bizitza maila hobetzeko hartu duen konpromisoaren harira, eta horren aldeko lehen jarduera Errekagane kalea konpontzeko lanak izan dira, bigarren bat Gobelako Kiroldegiko garaje partzelak errentan ematea auzotarrei, eta hauek ondo erantzun dute ganera, eta hirugarrena eta azkena oraingo hau, Errekagane parkearen zaharberritzea.
Laneen lizitazio fasea hasia da honez gero eta, hortaz, datorren urteko udarako amai litezke. Hauen aurrekontua 530.000 euro ingurukoa da.
3,20 metroko zabalera duen pasealekuaren galtzada konpontzeaz gain, drainatze sistema berria ipiniz, proiektuak hiri altzarien –eserleku eta zakarrontziak- aldatzea jasotzen duela, zaharrak baitira, eta Ezekiel Agirre kaleko zubia zeharkatuta dagoen parketxoa eta berarekiko lotura barriztu egingo direla ere. Sortutako pasealekuari jarraipena emateko aasmoz, kale hori zeharkatzen duen zebra pasabidea zabaldu egingo da espaloiaren mailara igoz eta egungo loradun muinoa galtzadarriarekin zolatuko da, pasealekua luzatu aldera. Halaber, errekaren ertzarako bidea babesten duen munea txikiago egingo da, inguruko zebra pasabide guztiak itsuentzako lauza bereziz ipiniko dira, galtzada ganeko seinaleztatzea barriztuko da eta lur azpian azpiegitura berria ipiniko dute.

Labels: bidegorria, errekagane parkea
Labels: bakea, elkarbizitza
Labels: gatazka
Abenduak 18: Etorkinen Nazioarteko Eguna
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/11. Ordua: 10:32 AM.Antolatutako ekitaldien helburuen artean daude bake kultura, tolerantzia eta kulturarteko bizikidetza sustatzea, fenomeno migratorioaren ikuspegi positiboa bultzatuz, kulturen arteko komunikazioa eta topaketa erraztea eta mundu osoan eta bereziki gure udalerrian etorkinek aurrerapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean egiten dituzten emakidak aitortze, batez ere zailtasun ekonomikoak ditugun une honetana.
Gaur egun, Getxo kultur aniztasun oparoaren adibidea baita, pertsona ugari, tartean langile etorkinak, errefuxiatuak, asilo eske etorri direnak eta beren familiak gure udalerrira etorri baitira. Errealitate horretaz jabetuta, Getxoko Udala zerbitzu eta programa batzuen bidez udalerriaren kohesio soziala lortzeko lan egiten ari da, une honetan sentsibilizazioa landu nahi duten ekitaldiak eskaintzen dituen Jardunaldiekin. Getxotarrak animatzen ditut ekitaldietan parte hartzera, besteak beste, gure ondoan bizi direnen eta ezagutzen ez dugunen errealitatea ezagutzera lagunduko baitute.
MP3 fitxategiaren deskargarekin (I)
MP3 fitxategiaren deskargarekin (II)
Informazio gehiago:
Immigrazioa eta interkulturalitatea
Labels: etorkinak
Kirol Portuko Bela Eskola berriak datorren urtarrilaren lehen erdialdean zabalduko ditu bere ateak kirol jarduera hau demokratizatu eta jendarteratzeko helburuarekin.
Bela Eskolaz EKFBk-Euskal Kirol Federazioen Batasunak arduratuko da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da EKFB eta bere helburu nagusia kirola sustatzea da.
Bai Udalak berak bai EKFBk ere bela kirola udalerri osora zabaldu nahi dute, adin guztien eskura izan dadin; guzti guztiek eduki dezaten aukera belan ikasi, hobetu eta trebatzeko, Euskadin hainbeste arrakasta sortzen ari den kirol mota honetan. Itsasoari lotutako ekimena da, ibilbide zabala duena bi alderditan, asialdi eta kirolarenan, batetik, eta ekonomiaren suspertzean, bestetik.
Kirol Portuko Bela pabilioian, Eskolaren egoitza izango denan, antolatuko dituzten ohiko ikastaroez gain beste jarduera berezi batzuk ere egingo dituzte, berbarako, gaztetxoentzako Kluba osatu txapelketak eta ligaxkatxoak antolatzeko. Halaber, Euskal Liga eta belako izarrekin jardunaldi batzuk egitea aurreikusten dute ere. Getxoko ikastetxe eta ikastolek ere eskola kirolaren bitartez erabili ahal izango dute.
Eskola, aste osoan egongo da zabalik, eta kirol monitoreak izango ditu, hauen kopurua eskariaren arabera finkatuko dutela, eta lehen mailako eta kalitatezko eta modernoak eta funtzionalak diren 2000 m2-ko azpiegitura berriekin.
Bela Eskolaren eskaintza ezagutzera eman aldera, EKFBk herritarrei zuzendutako kanpaina abiatuko du datozen egunetan Getxoko etxeetako postontzietan liburuxka informatiboa utziz.

MP3 fitxategiaren deskargarekin. Bela kirola getxoztarrei hurbiltzeko eta herria ekonomikoki dinamizatzeko.
Informazio gehiago:
94 623 26 89 tlfnoan.
www.euskalkirola.com
Bela Eskolaz EKFBk-Euskal Kirol Federazioen Batasunak arduratuko da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da EKFB eta bere helburu nagusia kirola sustatzea da.
Bai Udalak berak bai EKFBk ere bela kirola udalerri osora zabaldu nahi dute, adin guztien eskura izan dadin; guzti guztiek eduki dezaten aukera belan ikasi, hobetu eta trebatzeko, Euskadin hainbeste arrakasta sortzen ari den kirol mota honetan. Itsasoari lotutako ekimena da, ibilbide zabala duena bi alderditan, asialdi eta kirolarenan, batetik, eta ekonomiaren suspertzean, bestetik.
Kirol Portuko Bela pabilioian, Eskolaren egoitza izango denan, antolatuko dituzten ohiko ikastaroez gain beste jarduera berezi batzuk ere egingo dituzte, berbarako, gaztetxoentzako Kluba osatu txapelketak eta ligaxkatxoak antolatzeko. Halaber, Euskal Liga eta belako izarrekin jardunaldi batzuk egitea aurreikusten dute ere. Getxoko ikastetxe eta ikastolek ere eskola kirolaren bitartez erabili ahal izango dute.Eskola, aste osoan egongo da zabalik, eta kirol monitoreak izango ditu, hauen kopurua eskariaren arabera finkatuko dutela, eta lehen mailako eta kalitatezko eta modernoak eta funtzionalak diren 2000 m2-ko azpiegitura berriekin.
Bela Eskolaren eskaintza ezagutzera eman aldera, EKFBk herritarrei zuzendutako kanpaina abiatuko du datozen egunetan Getxoko etxeetako postontzietan liburuxka informatiboa utziz.
MP3 fitxategiaren deskargarekin. Bela kirola getxoztarrei hurbiltzeko eta herria ekonomikoki dinamizatzeko.
Informazio gehiago:
94 623 26 89 tlfnoan.
www.euskalkirola.com
Labels: bela eskola, kirola
Getxotik Mundura esparruaren barruan abenduaren 12, 13 eta 14an irekiko den stand batekin, "bakea.getxo.net” webgune berriaren aurkezpenarekin, DVD baten argitalpenarekin, udalerriko ikastetxeetako nerabeei nahiz haien gurasoei eta arreta postuetako pertsonei zuzendutako trebakuntza egintza berriekin, Getxoko Udalak bultzada berria ematen die bizikidetza eta bake kultura sustatzera zuzendutako ekimenei.
"Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria” lemapean, bakearen alde lan egitea, egun, presazko beharra da, etorkizuneko Euskadi bat, integratzailea eta giza eskubideei erabateko errespetua izango diena eraikitzeko funtsezko errealitate saihestezina izatearekin batera. Zentzu horretan, ezinbestekoa dirudi udalek jardutearen aldeko papera izatea bake kulturaren barreiapenean; kultura hori balio, jarrera, tradizio, portaera eta bizi estilo multzoa da, indarkeria gaitzesten duena eta gatazkak prebenitzen dituena.
Datozen ekintzak
“Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, martxan jarriko da Areetako geltokiko plazan instalaturiko Getxotik Mundura karparen barruan sentsibilizazioaren alde lan egingo duen stand bat.
Bertan, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez “Zein da zure bakerako ideia?” erabiliz jendearen ekarpena jasotzeko balioko duen arbela. Standaren ekimena, halaber, erabili da jada 12 eta 16 urte bitarteko ikasleen geletan, nahiz eta funtsean hezkuntzaren alorrekoa den ikuspegi batekin. Horretarako, aldi berean, irakasleentzako nahiz ikasleentzako hainbat baliabide didaktiko garatu da. Halaber, ikasle horien artean bakeari buruzko kontaketa lehiaketa egiten ari da, eta epea datorren abenduaren 19an amaituko da.
Bestalde, microsite berria diseinatu da, "bakea.getxo.net", albisteetatik hasi eta proiektuei buruzko informazioraino jasoz (gida, dokumentuak, programak, eta abar), Udalak garaturikoak horiek 2005ean ekimen hau martxan jarri zuenetik. Gainera, elkarbizitzari eta gatazkak konpontzeari buruzko material eta informazio ezberdina eskuratu ahalko da on-line, herritarren parte-hartzea bultzatzearekin batera.
Halaber, DVD bat egin dela jakinarazi da, “Bitartekaritza, elkarbizitzari ekarpena” gaiari buruz, eta eskura egongo da material didaktiko gisa web berrian. Halaber, gatazkak ebazteari eta bitartekaritzari buruzko gaitasunak garatzeko tailer ikastaroak garatu dira, eta familiaren eremuari zuzendurikoan 85 pertsonak izena eman du jada.
Azkenik, “Getxo, elkarbizitzaren aldeko herria” herritar sarearen II. Fasea martxan jarri dela nabarmendu dezaket. Bertan, hausnarketa eta eztabaida talde gisa, bake kulturako ekimenetan interesa duten gizarte harremanetako eremu ezberdinetako udalerriko pertsonek parte hartzen dute, ideiak eta proposamenak sortze aldera.
Labels: bakea, bitartekaritza, elkarbizitza

2000ko irailaren 8an, Nazio Batuen Erakundearen New Yorkeko egoitzan 189 estatu eta gobernuburu bildu ziren Milurtekoaren Gailurra egiteko. Mezu garbia bidali nahi izan zuten, honako hau: munduko pobrezia desagerraraztea lehentasuna zen nazio guztientzat. Izpiritu hori Milurtekoaren Adierazpenean islatu zuten gailurrera etorri eta sinatu zuten guztiek. Milurtekoaren Garapeneko Hleburuekiko konpromiso irmoa da.
Adostutako lehenengo zazpi helburuak hauek dira: pobrezia eta gosea desagerraraztea, lehen hezkuntza unibertsala izatea, genero berdintasuna, umeen eta amen hilkortasuna murriztea, GIB/HIESaren, malariaren eta tuberkulosiaren aurrerakada geldiaraztea, eta ingurumenaren iraunkortasuna. 8. helburua, berriz, garapenerako munduko elkarte bat sortzeari buruzkoa da; horretarako, baliabideak eta borondateak batzen dituen konpromiso irmoa gauzatu behar da, herri aberats eta pobreen arteko akordioen bitartez.Getxon, ahal den neurrian, helburu hauek lortzeko lanean ari gara, udaleko aurrekontuetatik urtean 500.000 eurotik gorako ekarpena eginez, eta udalerriko GGKEekin batera lan eginez, horretarako sortu den lantaldean koordinaturik.
Beraz, eremu honetan, aurten udalerriko eragile instituzional eta sozial guztiek egin duten lana ezagutzera emateko asmoz, eta Iparraren eta Hegoaren artean dauden ezberdintasunak gainditu beharraz sentsibilizatzeko asmoz, eta zenbait herrik bizi duten egoera latzari aurre egiteko (saharar herria adibidez, Getxorekin lotura estua duena), aurten ere jarduera egitarau zabala prestatu dugu, Getxotik Mundura - Mundutik Getxora 08 izenarekin.
Beraz, honen bitartez gonbidatzen zaituztet egitarauaren edukia ezagutzera eta bertako jardueretan parte hartzera. Mundu hobea posible eta beharrezkoa da.
MP3 fitxategiaren deskargarekin Getxotik Mundura bezalako ekimenak konpromisoa sustatu nahi dutelako getxoztarrengan.
Informazio gehiago:
Egitaraua
Mapa
Labels: getxotik nubdura, lankidetza
Getxoberrirekin gure hirian gertatzen denaz jakitun egon zaitezela nahi dugu. Gure hiria albistetan aberatsa da, bere bizilagunen jarduerak ere aberatsak, askotarikoak eta ugariak direlako, diziplina eta eremu guztietan, ez bakarrik instituzionalean. Gainera, uste dugu zeuek, egunik egunera hiriaren historia idazten duzuenok, hartu behar duzuela protagonismoa informazio esperientzia berri honetan, hala dagokizuelako. Esperientzia honek jendearen errealitatetik hurbilago egoteko asmoa dauka. Errealitate hori askotarikoa da, zentzu askotan,eta askotarikotasun hori aldizkarian islatu behar dugu. Finean, aro berri bati ekingo diogu, helburu eta
irizpide berriekin, baina batez ere informazioaren eremutik Getxoren alde lan egiteko ilusio eta energia berriekin,
Getxo inoiz baino biziagoa eta dinamikoagoa izan dadin.
Labels: getxoberri
Gaur komunikabideen aurrean agertzeko konpromisoa neukan, Gobela kiroldegiaren aparkalekuen berria ezagutarazteko, baina atzoko erailketa dela eta, nire adierazpenak testu honekin hasi dira:
"Inazio enpresariaren atzoko erailketaren osteko nire lehen jendaurreko agerpen honetan, hasteko, utzidazue adierazten nire gaitzespenik handiena ETAk bizitzaren eta arrazoimenaren aurka egindako atentatuari. Lehenengo eta behin, familia, emaztea eta bost seme-alaba zituen pertsona bat erail duelako eta bigarrenez, enpresari bat zelako, krisi garai honetan hain beharrezkoak ditugunak geure herrian, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko.
Getxon, zoritxarrez, ondo dakigu terrorismoaren atzaparkadak nolako mina eta amorrua sortzen dituen eta getxoztar guztien izenean, une latz hauetan, nire doluminak, laguntza eta hurbiltasuna Inaxioren familia eta ahaide guztiei. Espero dut behingoz eta betiko zentzugabeko basakeria hauek bukatzea, gizarte honek hala eskatzen duelako behin eta berriro.
Horrexegaitik, bat egiten dugu Azpeitian gaur instituzioek eta enpresari elkarteek antolatutako manifestazioaren leloarekin: ETA KANPORA."

Euskararen nazioarteko eguna dela eta
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/03. Ordua: 3:31 PM.Gaur euskararen nazioarteko egunean, atzera begiradatxo bat botatzea egokia iruditu zait, agian, atzeko bide luzea ikusita etorkizunera proiektatzeko nahian. Gora gure hizkuntza zaharra| Euskara bizi eta euskararekin gozatu!
Labels: euskara
Toponimoen etimologia liburua egiteko lankidetza hitzarmena Euskaltzaindiarekin
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:42 AM.
Gaur goizean, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariarekin, lankidetza-hitzarmena sinatu dut, toponimia aztertu eta zabaltzeko ahaleginean beste pausu bat emateko. Helburua, amaitutakoan toponimoen etimologia liburua osatuta edukitzea izango da, hitzen jatorriarekin (beren etimologiarekin), hainbat argazkirekin eta maparekin eta gaztelerazko bertsioarekin ere liburu berean. Ez da aurretik ateratako liburuaren bigarren edizioa izango baizik eta osatuago bat, eta beraz beste pausu bat ematea suposatuko du. Gainera horrekin erantzuna emango diegu herritarrek gazteleraz ere ateratzeko egindako eskaerei.
Lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Getxoko Udalak argazki zahar eta berriak eta udal artxibategian dauden mapak sartu eta itzulpenak egingo ditu. Horren guztiaren koordinazioa ere egingo du. Bestalde, Euskaltzaindiak lehendik zegoen liburuaren (“Getxoko leku izenak” izenburuko liburuaren) sarreren etimo sakondu eta bestelako informazioa landuko du (herritar ez euskaldunei herriko toponimiaren ezagutzan laguntzeko asmoz). Gure ondare lexikoa gordetzeko jatorrizko izenak finkatzea eta erreferentzia sendoak edukitzea komeni da eta horregatik bertsio osatuagoa egitera lagundu nahi du Euskaltzaindiak.
Hitzarmenaren iraupena 2009ko abenduaren 31ra arte izango da.
Gogoratu Getxoko Udalak alor honetan aurretik beste hainbat pausu eman dituela, besteak beste, 2001ean toponimia aztertzeko beka atera eta 2004an liburua eta mapa argitaratu zituen. Lehen edizioaren ia 500 aletik gora banatu dira orain arte. 2005ean lehen hezkuntzara bideratutako CD interaktiboa kaleratu zuen.
MP3 fitxategiaren deskargarekin lankidetza hitzarmena dela eta.
Labels: Euskaltzaindia, toponimoak
Izarren distira. Kastina eta Gala Egin dakizuna!!
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:52 AM.
19.30
Andres Isasi Musika Eskolan
doan, gonbidapenak aldez aurretik Algortako Kultur Etxean, azaroaren 24tik aurrera
Aurkezlea: Nerea Alias
Gonbidatu berezia: LAIN bikotea eta DJ Oleaktiff
Epaimahaia: Xabi Paya, Elsa Pamparacuatro eta hirugarren pertsona famatu bat
Euskara jardunaldiek aurten saio berritzaile bat dakarte bere baitan. Izan ere, Izarren Distira Kastin eta Gala burutuko dira Getxoko gaztetxoen parte hartzearekin. Talentu show honetan 12-18 urte bitarteko getxoztar gazteak taldeka izena eman eta hautaketa proban parte hartu ahalko dute. Epaileen aurrean, aldez aurretik taldeka landutako ikuskizunak aurkeztu beharko dituzte finalera pasa nahi badute. Ikuskizun guztiek euskaraz izan beharko dute. Euskara eta gozamena eskutik dantzan Izarren Distira Kastin eta Galan!
Sariak: ikas-bidaiarako 1000€ diru-laguntza edo 6 pertsonentzako multiabentura asteburu batan, Euskal Selekzioaren partidua ikusteko 6 sarrera.
Informazio gehiago: Izarren distira
II. sms eta bideo lehiaketa! Azaroaren 10etik 30era parte hartzeko aukera eman dizue eta aurtengo gaia bdzu amtsk? izan dira. Lehiaketa honetan parte hartzeko baldintzak ondokoak ziren:
1. Pertsona bakoitzak nahi beste lan bidali ditzake.
2. Gaia Bdzu amtsk? izango da.
3. Lanak euskaraz eta jatorrizkoak izan beharko dira eta ez dira onartuko beste lehiaketaren batean aurkeztutakoak.
4. Mezua sms batean sartu beharko da eta bideoa gehienez ere minutu batekoa izan beharko da.
5. Lanak jasotzeko epea mugatua izango da, 2008ko azaroaren 10etik 30era.
6. Sms-ak 688 687 825 telefono zenbakira bidali beharko dira. Bideoak euskaltube-ra igo eta linka bizarralepoan@euskalnet.net-era bidali.
7. Lehiaketaren epaimahaia Bizarra Lepoanek izendatuko du.
8. Mezu guztiak Bizarra Lepoanen esku geratuko dira.
9. Sari banaketa, abenduaren 5ean Andrés Isasi musika eskolan egingo den Izarren disdira Galan izango da.
Sariak abenduaren 5ean emango dira, Andrés Isasi Musika Eskolan, Getxoko Udalak antolatuko duen Izarren disdira Galan.
Sariak: argazki kamera, portatila, mp4a, telefono mugikorrak...
Irabazleen lanak www.blogari.net/bl blogean egongo dira ikusgai.
Nekez uzten du gezalak itsasoa... agur
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/01. Ordua: 8:12 AM.Nekez uzten du bere lurra zuhaitzak ez bada abaildu eta oholetan.
Ez du niniak begia uzten ez bada erroi edo arrubioen mokoetan.
Nekez uzten du gezalak itsasoa ez hare harriak basamortua.
Ez du liliak udaberria uzten ez elurrak zuritasuna.
Bere sorterria nekez uzten du sustraiak han dituenak.
Joseba Sarrionaindiaren hitzak Mikel Laboaren musikarekin.
Difícilmente deja su lugar natal
quien allá tiene sus raíces.
Difícilmente deja su tierra el árbol;
sólo cuando lo abaten y lo hacen tablas.
No deja la pupila el ojo;
sólo en los picos de los cuervos y los alacranes.
Difícilmente deja la mar el salitre,
la piedra arenisca, el desierto.
La flor no deja la primavera,
tampoco la nieve deja la blancura.
Difícilmente deja su lugar natal
quien allá tiene sus raíces.
Escrito por Joseba Sarrionaindia y con música de Mikel Laboa.
Labels: Mikel Laboa