Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Komikiaren eta Mangaren VII. Azoka

Getxoko Komikiaren eta Mangaren VII. Azoka 2008ko azaroaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, bi gune bereizitan: batetik, komikiaren gunea Areetako Geltokia plazako karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria Erromoko Santa Eugenia plazan.

Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.

Azoka azaroaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, eta ondorengo ordutegi hau izango du:
Goizez, 11.00etatik 14:30etara.
Arratsaldez, 17.00etatik 21:00etara.

Informazio gehiago: Getxoko Komikiaren eta Mangaren VII. Azoka

Labels: , ,

Euskarazko Produktuen Katalogo berria

Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak Getxoko gurasoen esku jarriko du Euskarazko Produktuen Katalogo berria, beren seme-alabentzako edo lagunentzako Gabonetako opariak aukeratzerakoan laguntza eta baliabideak eskaintzeko helburuarekin. Euskara Zerbitzuak 15.000 ale banatuko ditu udalerriko hamabost lburudendatan, udal egoitzatan eta 16 urtetik beherako gazteen eta umeen etxeetara bidaltzen. Getxoko Udal Euskara Zerbitzua Euskal Herriko beste 110 udalerrirekin elkarlanean aritu da katalogoa argitaratzeko eta guztira 267.000 ale banatuko dira.
Katalogoak urteko berritasunak biltzen ditu eta umeei eta gazteei zuzendutako 317 produkturen berri jasotzen du, horien artean musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Merkatuan jadanik daude produktu guztiak. Argitalpenak euskara normalizatzeko beste bide bat gehiago izan nahi du.
Paperezko edizioaz gain, Interneteko edizioa ere dago www.katalogoa.org helbidean eta horretan argitaletxeetatik jasotako produktu guztien erreferentziak, kasik 400 denetara, agertzen dira.
Gabonetan opariak aukeratzerako orduan euskara kontuan hartu!


PDF fitxategiaren deskarga katalogoarekin.

Labels: , ,

Getxo: genero indarkeriaren aurka




Egon ginen bai, atzo Areetan emakumeen kontrako indarkeriaren aurka adierazteko konzentrazioan, baina ez nuen gizon gehiegirik ikusi bertan. Non daude gizonak?

Labels: ,

Gizonduz: 10.000 gizonen konpromisoaren bila




Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da. Juan José Ibarretxe Lehendakaria da ekimenaren burua eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Gizonduz terminoaren bitartez ideia hau transmititu nahi da: berdintasunak pertsona hobeagoak egiten gaitu eta, ondorioz, gizonak gizondu egiten gaitu; izan ere, emakumeen eta gizonen gaitasunen erabateko garapena ahalbidetu eta haien bizitza horizontea handitzen du.

Informazio gehiago:

Labels: ,

Emakumeenganako Indarkeriari EZ (I)

Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, erakutsi indarkeria matxistaren aurka zaudela. Honi erantsitako kartela zure leihoan jartzeko proposamena egiten dizugu. Lila koloreko biribil bat da, zeinak emakumeenganako indarkeriari esandako EZ sinbolizatzen duen. Euskadiko 71 udal ari dira 500.000 etxetako postontzietan sartzen. Zeuk ere lor dezakezu webgune honetan:

Sinbolo honekin, puntu hauekin, herritar bakoitzaren puntuekin, jarrera komun bat erakutsi nahi dugu, hau da, gizarte osoa indarkeria sexistako jarrera eta jokabide ororen aurka dagoela. Espazio publiko guztia okupatu, Euskadiko etxe guztietatik.

Erakutsi jendaurrean emakumeenganako indarkeriaren aurka zaudela.

Egin zaitez ekintza honen konplize.

Labels: , ,

VII.Nazioarteko Trikitixa Jaialdia

VII.Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren jardunaldia datorren ostiralean, azaroaren 21ean, izango da Andres Isasi Udal Musika Eskolan, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak antolatzen dituen Euskal Kulturaren X. Jardunaldien lehenengo ekitaldia.

Hauxe hirugarren urtez izango da Getxon, aurrekoetan Bilbon ospatu baitzen eta gainera lehenengoz Areetan izango da. Lehenengo aldiz Donostiako Kursalean hurrengo egunean, larunbatean, hilaren 22an, izango den Jaialdi osoa entzun ahal izango da Getxon, aurrekoetan horren aukeraketa izan baita soilik. Oraingoan musikaz gain, dantzak ere ikusi ahal izango dira. Gure udalerrian izango den beste berezitasun bat Jaialdia amaitutakoan izango den Trikisesiona izango da.

Egitaraua

Labels: ,

Emakumeenganako indarkeriari ez (II)





- Ekintza aitzindari hau “Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren” baitan gauzatuko da, datorren asteartean, azaroak 25

- Parte hartzen duten 71 udalerriak herritarren %71 dira, eta aipatu ekimenaren baitan, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako lelopean: “No a la Violencia Contra las Mujeres, Emakuneenganako Indarkeriari Ez”

- Herritarren parte-hartzeari esker, 500.000 etxetako leihoetan Indarkeriari EZ leloa agertzea espero da; horretarako, puntu batez adierazitako sinboloa
erabiliko da

- Udal-ordezkariek gaur jarri dute irudi hori Eudeleko egoitzaren leihoetan

- Parte-hartze anitza lortu nahi du Eudelek: herritarren aldetik, komunikabideen aldetik, garraioen aldetik... horiek guztiek kanpainarekin bat egin eta kartela jar dezaten komertzioetan, egunkarietan, etab. Irudia Eudelen web orrian eskuratu daiteke: www.eudel.net

- EUDELek sustaturiko kanpaina horrek osatu egingo du “Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk?” lelopean BERDINSAREAren
bidez Emakunderekin elkarlanean martxan jarri den kanpaina.

Datorren azaroaren 25ean, milioi erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko dituzte, Emakumeen Aurkako Indarkeriari erabateko ukoa adierazteko. Hori da helburua. Izan ere, datorren asteartean Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, Eudelek ekintza aitzindari bat sustatu du euskal udalen artean; eta behar besteko arrakasta lortzeko, nahitaezkoa da herritarren parte-hartzea.
Ekintza horretan, euskal herritarren %71 ordezkatzen duten 71 udalerrik hartuko dute parte. Emakumeen aurkako indarkeriari ukoa adierazten dieten kartelak banatuko dituzte, etxez etxe, honako lelopean: “No a la Violencia Contra las Mujeres, Emakuneenganako Indarkeriari Ez” Helburua honakoa da: egun horretan, eta aldi berean, udalerri horietako milioi erdi etxetan Indarkeriari Ez esatea. Ekimen horren osagarri gisa, Indarkeriaren aurkako ekitaldiak egingo dira udaletxe bakoitzaren kanpoaldean.
Parte hartuko duten 71 udaletatik, 8 Arabakoak dira, 18 Gipuzkoakoak eta 45 Bizkaikoak.
Aipatu kartelean zera adieraziko da: ““Nik emakumeenganako indarkeriari EZ, eta zuk?”.
Datorren asteartean, hilak 25, indarkeria matxistaren aurka manifestatzeko gonbitea egin zaie beraz, puntua agertzen den kartela leiho erdian jarriz. Kanpainak adierazi
bezala, “Sinbolo horren bidez, sexu-indarkeriaren aurkako jarrera bateratu bat adierazi nahi dugu gizartearen aldetik”.


MP3 fitxategiaren deskargarekin inplikazioa eskatzen emakumeenganako indarkeriaren kontrako kanpainan parte-hartzeko.



MP3 fitxategiaren deskargarekin gizonen inplikazioa eskatuz.



MP3 fitxategiaren deskargarekin getxoztarrek bereganatzeko ekimena eskatuz.

Labels: ,

Emakumeenganako indarkeriari ez (III)



PDF fitxategiaren deskarga kanpainaren kartelarekin.

Labels: ,

Euskal Kulturaren X. jardunaldiak

Azaroaren 21etik abenduaren 7ra

Hamargarren urtez, Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dira. Programan publiko eta adin guztientzako ekitaldi askotarikoak sartu dira, eta ekitaldi ororen protagonista euskal kultura da. Trikitixa Jaialdian hainbat herrialdetako taldeak izango dira. Bestalde, ezin ditugu ahaztu "Komeriaren Kluba" umorezko antzezlana, ez eta hiru urtez antolatutako "Euskara Showa" ekimeneko abestiak ere.

Egitaraua

Labels: ,

Getxon 2007. urtean banatu ziren Gizarte Larrialdietarako Laguntzen %96,3 era egokian eta zuzenean izan ziren justifikatuak, Getxoko Udalak agindutako azterlanak agerian utzi duelako. Azterketaren helburua kontrolatzeko indarrean dagoen barne prozedura ondo ikertzea eta horrela martxan jarri behar diren hobekuntzak zehaztea izan da, era honetan eraginkorragoak izateko.
2007an 881 Gizarte Larrialdietarako Laguntza eskatzeko espediente bideratu ziren, udalerrian dauden 27.019 familien %3,26. Programa hau Eusko Jaurlaritzaren eskumena izan arren, bere gestioaz Udalak arduratzen dira. Getxoko kasuan Udalak espediente bakoitzeko bataz beste 1.934 euro eman zituen eta horietatik guztietatik %96,3 zuzen justifikatu zituzten eta soilik espedienteen %3,7k, 39k, dute kontzepturen bat justifikatu gabe. Justifikatu ez diren Gizarte Larrialdietarako Laguntzen kopurua ez dela oso handia uste dugu, emandako 1.703.586 eurotatik %2a baino ez baita justifikatu. Ildo horretan, uste dugu baliabide horien gestioa era egokian egiten ari dela Udala, herri baliabideak ahalik eta era eraginkorrenean gestionatzeko erantzunkizuna dugulako, baliabide horiek benetan behar dituzten pertsonengana hel daitezen eta lagun horiek laguntzetarako ezarritako eskakizunak betetzen dituztela bermatzeko.
2007. urtean Getxoko Udalak 406.125 euro ipini behar izan zituen Eusko Jaurlaritzak emandakoari udalerrian izan ziren Gizarte Larrialdietarako laguntzen eskaerei aurre egin ahal izateko eta 2008.urtean 450.000 bideratu ditu honetarako.
Getxoko Udalak behar handienak dituzten pertsonei laguntzeko konpromisoa betetzen segituko du, bizi garen garai ekonomiko zailaz jabetuta.

Azterketaren emaitzak
Gizarte Larrialdietarako Laguntzak gizarte bazterketako egoerak prebenitzeko aldikakoak ez diren laguntza ekonomikoak dira, beharrezkoak diren gastu zehatzei aurre egiteko nahiko baliabide ekonomiko ez duten pertsonen beharizanak betetzeko. Diru laguntzen helburu nagusia gizarte bazterketa ekiditea da eta horregatik dirua emateaz gain Gizarte Zerbitzuek auzokide horiekin lan egiten dute beren bergizarteratzea lortzeko. Gizarte langileek dirulaguntzen eskaerak tramitatzera laguntzearekin batera, harrera eta orientazio lana ere egiten dute, jarraipena bergizarteratze hitzarmenei eusten diete egokitzat izan daitezkeen zerbitzuetara bideratzen (adibidez Behargintzara).
Getxoko Udala gestioa hobetzeko aurrera eramaten ari den ekintzen artean kokatzen da burututako azterketa, kalitate prozesun barruan alegia. Enpresa espezializatu batek egin du azterketa, Gizarte Larrialdietarako Laguntzak jaso dituzten herritarren ezaugarriei eta horien justifikazioari buruzko diagnostikoa zehaztuz.
Euskal Autonomi Erkidegoan banatzen diren beste laguntza batzuekin gertatzen den bezala, Getxon Gizarte Larrialdietarako Laguntzak jasotzen dituzten herritarren porfilak emakumezkoak izaten dira (eskatzaileen hiru herenek), bakarrik bizi dira eta 30 eta 49 urte artekoak. Mota honetako laguntzak eskatzeko arrazoi nagusietako bat izaten da etxebizitzaren alokairua ordaintzeko.
Bestalde, konponketak egiteko, lehen mailako beharren edo altzairuak erosteko gastuei aurre egiteko laguntzak ematen ditu Udalak.
Gizarte Larrialdietarako Laguntzen programaren erabiltzaile batzuk Oinarrizko Errentarenak ere dira eta eskatzaile gehienek aurreko urtean ere eskatu zuten. Espedienteen erdian baino gehiagotan dirulaguntzak bi kontzeptuengatik eman dira.


MP3 fitxategiaren deskargarekin ikerketa eta laguntzen eraginkortasunarekin.


MP3 fitxategiaren deskargarekin udalaren konpromisoa azpimarratzen.

Labels:

Maixabel Lasa. Laguntza eta elkartasuna

Ez naiz ETAk bere azken komunikatuan egindako hausnarketa politikoetan sartuko, ez du merezí, baina ezin dut Maixabel Lasari buruzko aipamenak alde batera utzi. Legealdia hasi zenetik Maixabel ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan dut eta beraz komunikatuan botatako komentarioak eragin zuzena eduki dute nigan. Horregatik lerro apal hauen bitartez, nire elkartasuna eta laguntza adierazi nahi diot bihotz bihotzez. Baita nire animoak bere lanean aurrera jarraitzeko.

Besarkada handi bat Maixabel.

Labels: ,

Hamaika telebista gurean

Atzo hamaika telebistaren aurkezpen ekitaldian egon ginen. Azken urteotan euskara bultzatzeko komunikabieetan proposatutako proiekturik erakargarriena.

Bilbo handian tokiko telebista digital berriak sortuko dira. Hamaika Telebista gure gertuko bizitza eramango du pantailara, hiri-herrietan egunerokoa izango baitu xede. Urte berriarekin batera, 2009an alegia, hasiera emango dio emisioari.

Hamaika euskarazko telebistak eta komunikabideak hedatzeko egitasmoa da. Aurreneko xedea tokian tokiko telebista digitalen sare bat hedatzea da. Euskal herrian barna informazio hurbila lantzen duen tokiko telebista euskaldunak bultzatu nahi ditu.

Bilbora, Ezkerraldera, Enkarterrira, Getxora, Uribe-Kostara, Txorierrira, Mungialdera, Hego Uribera, Basaurira, Arrigorriagara eta Galdakaora zabalduko ditu emanaldiak telebista berriak.

Proiektuaren inguruan ahalik eta jende, erakunde eta elkarte gehien biltze aldera, 600.000 euroko kapital handitzea jarri dute abian..

Parte–hartzeko edo proiektuaren inguruko informazio gehiago lortzeko.

www.hamaika.tv

Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaera zaharrak, eta egi bihurtu, urtarriletik aurrera hamaika, telebista, ikusteko aukera izango dugu eta.

Labels: , ,

Unai Basurko agurtzen Les sables d'Olonnen








Bizkaiko Golkoa izena eman ba zioten gure arbasoek zerbaitegaitik izan zen. Historian zehar euskaldunok betidanik egon gara itsasoari lotuta. Ez zen kasualitatea izan mundura lehenengo bira osoa eman zuen lehenengo gizona euskaldun bat izatea. Asteburu honetan euskaldun eta itsasoaren artekoko harreman estuaren beste adierazpen hunkigarri baten lekukoa izan nintzen Le Sables d’Olonnen. Hunkigarria izan zen benetan berriz ere, José Luis Ugarte getxoztarrarekin gertatu zen moduan, munduko itsas gizon hobereren artean, bizkaitar bat ikustea Vendée Globearen irteeran. Erronka ez da txantxetakoa baina Unai prestatuta dago.

Zorte on Unai, animo eta eutsi gogor, zurekin gaude.

Labels: ,

Bizkaiko Foru Aldundiak Udalaren eskuetan utziko du BI-3722ko Zientoetxeko errepidea, Benta eta Azkorriren arteko tartean, eta hortaz, 2010 herri barruko bide izango da. Errepide tartea emateko akordioa bi erakundeek sinatu eta 1997az geroztik indarrean dagoen lankidetza hitzarmenaren harira dator. Emate hau aipatu hitzarmenaren eranskinean, pasa den urriaren 31ko Udalbatzan aho batez onartu zutenan, jasotzen da.

Errepide ematea, trafikoa ondo bideratzeko, zirkulazioa lasaitzeko eta Andra Mari auzoa zeharkatzen duen errepide horretan segurtasuna areagotzeaz ezezik, Maidaganen Metroa lurperatzeko eta inguruan uholde arriskua gutxitzeko egin beharreko saneamendu sareko lanak erraztu aldera, udal Gobernu taldeak aspaldi zuen aldarrikapenaren ondorioa da.
Berri ona da oso Andra Marirentzat eta Zientoetxeko bizilagunentzat, aspaldi ari zirelako eskatzen neurriak segurtasuna hobetu, trafikoa lasaitu eta kalea bera konpontzeko. Foru erakundearen akordio batera iristeko borondatea goraipatzekoa izan da, arazoa konpontzeko.

Hitzarmenean jasotzen denez, Aldundiak, 2.290 metro errepide uzteaz gain, Udalari 1.400.000 euro emango dizkio ere Benta eta Azkorri arteko tartea herri barruko bidean bihurtzeko egokitzeko lanak egiteko. Lanak Udalak proiektatu, zuzendu eta egingo ditu.

Udaletxeak Maidagan eta Peña Santa Marina arteko bidegurutzean zirkulazioa berrantolatuko duela 2009an trafiko handia dagoelako bertan, biribilgune bat eta oinezkoentzako pasabide garaiak ipiniz. Egitasmoa idatzita dago honez gero eta bere aurrekontua 377.000 bat eurokoa da.

Errotonda behin amaituta, 2010ean gainontzeko errepide tartea hobetuko da, hitzarmena sinatu ondoren, eta bere aurrekontua milioi bat eurokoa izango da. Errepideko zoladura eta espaloiak zaharberrituko dira, leku estrategikoetan eta tarteka tarteka oinezkoentzako pasabide garaiak ipiniko dira eta Azkorriko aparkalekurako sarrera-irteera hobetuko da.



MP3 fitxategiaren deskargarekin.

Labels: ,

Liburu Erabiliaren Azoka: 10.254 euro Ayuda MAS GKEarentzako


Gaur goizean, Ayuda MAS Gobernuz Kanpoko Erakundeari udal liburutegiek antolatutako Liburu Erabiliaren III. Azoka Solidarioan lortutako dirua eman diot eta Ekuadorreko ikastetxe batzuetan nerabeen drogamendetasunak prebenitzeko egitasmorako izango da.
Aurten bildutako dirua 10.254 euro izan dira, iaz baino ia %60 gehiago, 2007an 6.058 euro eta 2006. urtean 6.500 euro batu baitziren. 2007an diru bilketa Algortako Trinitarioei eman zizkien Udalak Magadaskarren eskolak egiten laguntzeko eta 2006an EHIGE, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteari Saharan eskolak eraikitzen laguntzeko. Ekimen arrakastatsutza urrun dauden errealitaterekin ere getxotarrek erakusten duten elkartasuna agerian uzten baitu.
Gogoratu, dirua Azoka Solidarioan herritarrek emandako eta erakusgai jarritako liburuen salmentatik atera dela. Oraingo edizioan, joan den ekainaren 25etik 28ra, gai desberdinetako 12.000 bat liburu jarri zituzten salgai euro baten inguruko salneurrian. Ekimenak udalerriari lotuta dauden elkartasuna, altruismoa, konpromisoa eta kultura batzen ditu, herritarrek eman eta ondoren erosten dituzten liburuen salmenari esker aurrera eraman daitekeelako egitasmoa.

Ekuadorreko gazteen artean drogen kontsumoa prebenitzeko proiektua

Ayuda MAS Gobernuz Kanpoko Erakundea 1994tik hona herrialde batzuetako, esate baterako Peruko, Ekuadorreko, Indiako eta Txinako baztertutako auzotan herritarren sustapenaren alde ari da lan egiten. Bere helburuen artean daude hezkuntza eta osasun zainketa ahalbideratzea, giza eskubideak sustatzea eta aldaketa prozesuetarako emakumezkoak bultzatzea. Ayuda MAS erakundeak Getxoko Udalak emandako dirua, “Fundación Centro de Promoción Social de Río Manta” tokiko erakundearekin elkarlanean Ekuadorreko ikastetxe batzuetan nerabeen drogamendetasunak prebenitzeko egitasmorako izango da, azken urteotan herrialde horretako gazteen artean drogen kontsumoa areagotu baita.
Egitasmoaren beharra gazteen bizimoduei buruz egindako ikerketak utzi du agerian eta ikerketa hori 2006an eta 2007an Getxoko Udalaren laguntzarekin aurrera eramandako proiektuaren barruan burutu da. Laguntza hori eskertu ondoren, Ayuda MAS GKEko arduradunek, María González buruak eta Teresa Gomeza diruzainak, nabarmendu dute “Mota honetako egitasmotan Prebentziorako Hezkuntzak duen garrantzia”.
Egitasmoaren onuradun zuzenak Manta herrialdeko 11 eta 29 urte arteko 1.400 bat gazte izango dira. Proiektuak gazte horien hezkuntzari eman nahi dio lehentasuna, drogak hartzeak dakartzan arriskuez ohartarazteko. Horretarako honako jarduera hauek eramango dituzte aurrera: drogen kontsumoa prebenitzeko irakasleei hezkuntza ematea, kontsumoari aurre egiteko jarduera batzuk eskola kurrikulumean sartzea, eskola lehiaketa antolatzea eta familiekin prebentzio lana egitea.


MP3 fitxategiaren deskarga getxoztarren konpromisoa elkartasunarekin.



MP3 fitxategiaren deskarga elkartasuna, altruismoa eta kultura batzen duen ekimena.

Labels: ,

Gobela ibaiaren egoera dela eta. Lanean jarraitzen dugu

Uholdeetako Batzorde Berezia hilabetearen erdian batzartuko da URAri, (Uraren Euskal Agentzia) ibaiaren arazoari aurre egiteko Batzordeak berak proposatu dizkion bereahalako irtenbideen eta Gobela ibaia egokitzeko egitasmoaren aurreko jarrera hartzeko. Era berean Batzorde Bereziak uholdeetatik hona burututako ikerketa teknikoen emaitzak ikusita estolderia eta saneamendu sareetarako proposatutako irtenbideak ere aztertuko ditu.

Uholdeek kaltetutako bizilagunen elkarteekin etengabeko harremanetan gaude eta beraz beraiek Udala egiten ari den lanaren berri dute, horregatik jakin badakite irtenbide teknikoek, bai behin-behinekoek bai behin- betikoek, bere denbora behar dutela eta denok horixe ahalik eta epe laburrena izateko interesa daukagula.

Horiek horrela, eskertzekoak dira astelehen honetan ibaigaren igoera dela eta esandako elkarteek egindako zentzuzko adierazpenak, batez be Alderdi Popularraren kritika demagogikoen aurrean jarrita.

Denborak PP benetan kezkatzen badu (Uholdeetako Batzordea berehala biltzeko egindako eskariari lotuta) zergatik ez dute uztailean eman zitzaien proiektuaren gaineko jarrera agertzen?” PPek ez du oraindik uztailean aurkeztutako URAren egitasmoaren gaineko inolako jarrerarik agertu.

Alde horretatik gogoratu behar da egitasmoa aurrera eraman baino lehen udalbatza horren gaineko jarrera agertu beharko duela eta horretarako opozizioan dauden bi alderdi nagusietako baten laguntza behar duela.


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua