Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea: III.Argazki digitalaren lehiaketa
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/26. Ordua: 10:24 AM.
Datorren urriaren 15era arte zabalik egongo da, Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela-eta antolatutako III.Argazki digitalaren lehiaketan parte hartzeko epea. Lanen gaia “Klima aldaketa eta Getxoko aire garbia” izango da. Parte hartzaileek, bi kategoriatan banatuta (bata 14 urte artekoentzat eta bestea 14 urtetik gorakoentzat), argazkiak email bidez bidali beharko dituzte ingurugirolehiaketa@getxo.net posta elektronikora, mega bat gaindituko ez lukeen eta 500 k-ren azpitik ez legokeen JPG formatuan, lehiaketako gaiarekin lotutako izenburuarekin eta bere datu pertsonalekin. Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi argazki bidali ahal izango ditu, eta berriak izan beharko dira.
Haurrentzako sariak argazki kamera digitala eta MP3 erreproduzitzailea izango dira eta nagusientzat eta lau eta bi lagunentzako bazkaria ala afaria Algortako bi jatetxetan izango dira.
Hautatutako obrak Algortako Villamonteko Kultur Aretoan erakutsiko dira eta gainera Udalak edonolako baliabide inprimatuan ala elektronikoan erreproduzitu ahal izango ditu. Baldintzak www.getxo.net/semanamovilidad web gunean ikus daitezke.
Labels: argazkigintza, lehiaketa, mugikortasuna
Santa Eugenia: auzo etxe berria kultura, artea eta elkarteentzako
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/24. Ordua: 2:07 PM.
Tokiko Gobernu taldeak Santa Eugenia plazan izango den kultur eraikin berriaren proiektua idazteko eta lana zuzentzeko eta ikuskatzeko txostena martxan jarri du, 340.000 zenbatekoarekin. Hori sei hilabeteko epean esleitu ahal izango dela aurreikusten da, mota honetako kontratuek edukitzen duten ohiko epean, bere zenbatekoa kontuan hartuta, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean publizitatea atera behar delako. Ekipamendu kultur eta administratiboari zuzendutako eraikin berria Gobernu Taldeak Legegintzaldi Plangintzaren barruan duen jarduera nagusienetako bat da. Gaur egun Santa Eugeniako aintzineko eskolak dauden lekuan eraikiko da auzo etxe berri hau –eraikin zaharra botako baita- eta udalerriko Kultur Etxe nagusia izango da. Azpiegitura moderno eta potente izango da, Kulturari, Arteari eta, batez ere, Getxon dugun elkarte mugimendu garrantzitsuaren beharrei dedikatuta.
MP3 fitxategiaren deskarga udalerriko Kultur Etxe nagusiena izango denaren informazioarekin.
Ilusio handia sortzen duen proiektua da hau, eta udalerriarentzat proposatzen dugun modernizazio prozesuaren pieza berri baten aurrean gaude. Getxo berriaren aldaketaren oinarriak ipintzen ari gara, orain arte beste ekimenetan egin dugun bezala, hots, Metroaren lurperatze lanak; Getxo Antzokia berriaren eraikuntza –eraikin zaharra bertan behera botatzen urtearen amaieran hasiko dena-, edo Bake-Ederren eta gaur egun Areetako merkatuaren egoitzan kokatuko den “Biscaytik” proiektu teknologikoa. Aldaketa hasi da jada eta horren emaitzak epe laburrean ikusi ahal izango dira.
Ezaugarriak
Eraikin berria, bataz beste, 4.000 metro koadrokoa izango da, eta sotoa, 5 solairu eta atikoa izango ditu. Sotoan, makinagintzaz gain, biltegia, kamerinoak eta ekitaldi areto bat egongo da. Azken hori, eta arrapala erretraktil baten bitartez, beheko solairuan egongo da eta beste aretoarekin lotu ahal izango da –horrela lekua handituz-.
Beheko solairuan, ekitaldi aretoaz gain, harrera egongo litzateke, hala nola, erakusketa gela, Herritarrei Arreta emateko Bulegoa (gaur egun zaharberritu beharreko eraikinean dagoena) eta administrarien bulegoak. Lehenengo solairuan nagusientzako eta haurrentzako liburutegiak aurreikusten dira; bigarren solairuan ludoteka bat ekitaldi askotarako (klaseak, ikastaroak, dantzak, multimedia…) gelak; hirugarren solairuan ikasteko gela, tailerrak eta kulturgunea (elkarteek erabiltzeko gunea); laugarren solairuan hitzaldietarako eta tailerrak egiteko gelak eta atikoan musika taldeen, dantzen eta abesbatzen entseiuetarako. Eraikin osoa Wifi gunea izango da.
Lokalak erabiltzeko lagatze politika ez da aldatuko, hau da, ez da erabilera esklusiboa egongo inolako elkarterentzat. Eraikina zabalik egongo da egunero –asteburuak barne- eta ordutegia gaur egun dagoena baino zabalagoa izango da. Leku berri honekin ez bakarrik Errromo auzoa dinamizatzea eta bertoko parte-hartzea bultzatzea espero dugu, udalerri osokoa baizik.
Eraikin berriaren lanak amaitutakoan, eta epe iragankorrean, Nagusien Etxea eta Udal Euskaltegia eraikin berrira joango dira, zerbitzu hauek Lope de Vega kalean dituzten egoitzak ere zaharberritu ahal izateko.
Labels: artea, elkartea, kultura, santa eugenia
Estatu Batuetako profesionalek gurutzontzien norako bezala Getxo hartu dute kontuan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:23 AM.
Gurutzuontzien konpainientzat geldiguneak eta txangoak antolatzen dituzten Estatu Batuetako profesionalek Getxo bisitatu berri dute Euskadira eta bere gurutzontzien turismorako dauden portu nagusietara egindako bisitaldi baten barruan. Bisita atzo, asteartean, amaitu zen. Bisita Bilboko Portu Agintaritzak antolatu zuen eta gure udalerrira etortzeaz gain, Euskadiko beste gune turistiko batzuetara joan ziren, tartean Bilbora, Bizkaiko kostaldera (Lekeitio, Gernika-Lumo, Urdaibaiko erreserba…), Araba, Vitoria-Gasteiz (auzo gotikoa, Santa Mariako katedrala, Marqués de Riscalen bodegak, Laguardia…), Gipuzkoa, Donostia (Chillida Leku, Loyola, Getaria..) Donibane Lohitzun, Biarritz eta Baiona.
Ibilbide turistikoa Getxotik
Turismo Bulegoak antolatutako bisita enpresa hauetako bezeroek eskatzen dutenari egokitu zen, horiek mundu osotik bidaiak egin dituzten pertsonak, erosteko ahalmen handiarekin, nagusiak eta tokian tokikoaren bila ibiltzen baitira.
Getxon gurutzontzien kaia bisitatu zuten eta han Estatu Batuetako profesionalekin batera Aitor Soloeta, Getxoko Udaleko Turismo saileko zinegotzia, saileko teknikari bat eta Portu Agintaritzako bi ordezkari ere izan ziren. Aixerrotako errotako eta Galeako ingurura, Andra Mari auzora eta Algortara, San Nikolaseko plazatik Portu Zaharrera ere joan ziren. Han euskal dantzen eta musikaren erakustaldia izan zen eta baita pintxoen dastaketa ere. Areetan San Joseren Jauregitik eta Zugazartetik Bizkaiko Zubira joan ziren, pasarelatik Abra ikusteko. Amaitzeko shopping egin zuten (moda, gozokiak, bitxikeriak, delicatessen…) . Eskaintza zabala izan zen, bisitari estatubatuarren gustokoa. Ibilbidea amaitutakoan Getxori buruzko dossierra eraman zuten, eskaintza turistikoarekin eta baita udalerriaren ganeko inpresio ona ere. Horrek udalerriko profesionalak animatzen ditu beraiekin harremanetan segitzeko eta beren programazioetan izateko.
Labels: gurtzuontziak, turismoa
Dirulaguntza emakumeek osatutako dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute, beren helburua gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea eta emakumeek eremu guztietan parte hartzea lortzeko jarduerak egitea bada. Erakunde horiek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute. Egoitza soziala Getxon izanda, aipatutako proiektuak egiten dituzten bestelako taldeek ere eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Andra Mariko, Areetako eta Algortako Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko epea datorren urriaren 20an amaituko da.
Informazio gehiago: www.getxo.net
Labels: aukera berdintasuna, dirulaguntzak
Angelu - Getxo: auzapeza, zinegotzi eta lagunekin
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/22. Ordua: 2:02 PM.


Angeluko Alkate berria den, Jean Espilondo jaunarekin egon ginen, Getxo-Angeluren arteko topagunea bertako udalaren laguntza zeukala adierazteko baliogarria izan zen bileran.
Bestaldetik, bertako Ikastolan ere egon ginen. 72 ikasle, erainkuntza polita eta batez ere, arazo guztiak gainditzeko gogoarekin diharduten guraso talde on bat. Unkigarria izan zen benetan, eta nolabait hegoaldeko ikastolen hasierak etorri zitzaizkidan burura. Iparraldeko gurasoen egoera, hegoaldean eduki genuen bezain zaila bait da gaur egunean.
Labels: Angelu, auzapeza, zinegotziak
Mugikortasun Iraunkorraren Astean bizikleta ibilaldia
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:43 AM.Angelu-Getxo. Mila esker parte hartu duzuen guztiei
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:36 AM.Angelu-Getxo; euskaldunen arteko topagunea
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/19. Ordua: 3:06 PM.Jolas eta kirol ekimena da, 2003. urtean Angeluk eta Getxok sinatutako adiskidetasun akordio baten barruan garatua. Beraren helburua bi herrietako bizilagunen arteko ezagupena eta harremanak bultzatzea da, gure kasuan kirolaren bitartez.
Azken bi urteetako topaketa arrakastatsuak errepikatu gura ditugu. Lehenengoa Angelun izan zen eta bigarrena Getxon. Gainera, ezaugarri oso antzekoak dituzten bi herri hauek elkar ezagutzea bultzatu nahi dugu. Biak Euskal Herriko kostaldean daude, bizi-kalitate handia dute, eta turismoa sustatzeko joera garrantzitsua daukate.
Eguna 10:00etan hasiko da, pilota partidekin. Angeluko Hardoytarrak esku-pilota eskolak antolatu ditu. Getxoko Esku Pilota eskolaren aurka jardungo du. Fadurako Igeriketa Klubeko gazteenak Anglet Olympique Natation-en aurka jardungo dute, Angeluko El Hogar instalazioen aurka.
Era berean, Getxo Rugbyko beteranoek angeluar taldearen aurkako norgehiagoka egingo dute 11:00etatik aurrera, Stade Girouettes joko-eremuan.
Arratsaldez, lehiaketak 16:00etan hasiko dira berriro. Getxo Surf Taldeko kideak Angeluko surflariekin arituko dira “plage du club” hondartzan.
16:00etan, zesta punta izango da Angeluko Euskal Jaiko protagonista. 17:00etatik aurrera, Angeluko “La barre”n beteranoen estropada, Angeluarrak eta Itxartu Dantza Taldea dantza taldeen erakustaldia, eta herri bietako herri kirolen elkarteko kideen eskutik indar jokoen erakustaldia ikusiko ditugu.
Senidetze eguna “Salle Saint Jean”en bukatuko da, sari banaketarekin (19:00) eta despedida afariarekin (19:30).
Labels: Angelu, senidetzea
Getxon presio fiskala bi urtetan %9,1 jeitsi da
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:48 PM.MP3 fitxategiaren deskarga.
EUSTAT, Estatistikako Euskal Insitutoaren azken datuen arabera, erabaki horrek suposatzen du presio fiskalari dagokionez Getxo Bizkaiko 112 udalerrien zerrendako azken postuetan dagoela gaur egun. Lehenengo 50 udalerrien atzean gaude eta EAEko hiru hiriburuetatik urrun, gainera beraiek eduki ditzaketen antzeko kalitatezko zerbitzuak mantentzen. Getxoko tasen eta zergen gaineko benetazko irakurketa da hori Konszienteak gara bizi garen egoera ekonomiko zailaz eta horren arabera jokatzen ari gara udal zergak jeisten baina horren aurrean konszienteak ere izan behar gara, egoera ekonomikoak ere bere ondorioak dituelako Udalean, kontsumoari lotutako zergen eta tasen, merkatal aldaketen eta jarduera ekonomikoaren bilketan jeitsiera izango delako.
Ildo horretan, Udalak diru gutxiago bilduko duela eta diru sarrera nagusia den Foru Aldundiaren Udalkutxa fondotik ere gutxiago jasoko duela. Beraz, presio fiskala jeisteko erabakia, erantzunkizunez saiatzen ari da topatzen politikak sustatzeko eta udal zerbitzuak emateko baliabide nahiko edukitzeko beharra eta auzokideei presio fiskala arintzearen arteko oreka.
MP3 fitxategiaren deskarga.
Krisiaren ondorioak arintzeko, Gobernu Taldeak datorren udal batzara zerga hobari batzuk indarrean jartzeko 6 proposamen eramango ditu, hain zuzen ere, jarduera ekonomikoa sustatzeko, energia garbiak erabiltzeko edo etxebizitza hutsik alokatzea bultzatzeko.
Horrela, Ekonomi Jardueren Zergan kuotaren %50ko hobaria planteatuko da mugarik gabeko kontratuarekin epe zehatz batean langileen kopurua handitu duten enpreseentzat; zerga horretan martxan jar litezkeen kooperatibeentzat edo Kooperatibeen Batasunentzat edo Federazioentzat kuotaren %95eko hobaria ere proposatuko da.
Eraikitze, Instalazio eta Lanetako zergan kuotaren %95eko hobaria planteatuko da interes bereziko edo udal erabilerako jardueretan, enplegua sortzeko eragin zuzena edukiko baitute.
Ondasun Higiezinen Zergan Eusko Jaurlaritzaren hutsik dauden etxebizitzen programaren barruan utzitako etxebizitzetarako zergaren %50a jeistea proposatuko da eta gauza Berbera Foru Aldundiaren edo Udalaren antzeko beste programa batzuetakoetarako. Eguzkitik datorren energia aprobetxatzeko sistemak ipini dituzten etxeetarako ere %50ko hobaria ere planteatuko da.
Azkenik, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergan ingurugiroa hobetzeko motor hibridoak erabiltzen dituzten ibilgailuetarako %50a murriztea planteatzen da.
Gainera datorren urtean familia ugarirentzat beste dirulaguntza zuzen batzuk proposatuko ditu Udalak, erosteko ahalmenari lotutakoak eta 2008koak hobetuko dituztenak.
PSE-EErekin eta PPrekin egindako kontsulten erronda etsigarria
PSE-EEk eta PPek negoziatzeko agertutako borondate eza nabarmentzekoa da. Lehenengoei ezin izan diegu gure proposamena azaldu, PPrekin batera ezohiko plenuan onartutako Udal Arautegi Organikoari eta tasen eta zergen gaineko akordioari lotutako auzi prozesuak konpontzen ez diren bitartean ez baitute negoziatu nahi; bigarrenek ez badugu beraien proposamenarekin bat egiten, ez dute bestelako proposamenik egingo eta beraiena guk ezin dugu onartu planteatzen duen zergen jeitsiera handiagatik.
MP3 fitxategiaren deskarga.
Labels: zergak
* 13.00: Nagusientazko luncha eskoletako enparantzan
* 17.30: Txupinazoa eta pregoia eskoletako enparantzan iazko koadrila "Zakatun" txapeldunaren eskutik
* 18.00 Kalejira eskoletako enparantzatik Kale Nagusira txistulari eta buruhandien eskutik
* 18.45: Koadrilen lehenengo pronak. Amistad kalean
* 19.00: Ekitaldia Erromoko "Ochotea"ren eskutik
* 20.30: Berbena adin guztientzako jendearentzat Amistad kalean, bertoko tabernen eskutik
* 22.30: Berbena handia "Hakker" taldearen eskutik Eskoletako plazan
* 23.00: happy hour tzonan
Irailak 20 larunbata
* 10.00: Diana. Guztiok kalera antolatutako ekintzataz gozatzera
* 11.00: Umeen eguna eskoletako enparantzan eta Amistad kalean (Txikien koadrilen presentzia dirrigorrezkoa da). Pailazoak, Aurpegi marrazketa, puzgarriak, e.a.
* 12.00: Herri kirolak eskoletako enparantzan.
* 13.00: Hareaz eginiko figurak hondartzan "Erika Pedrosa"ren orointzapenean
* 16.30: IV Triatlon ekitaldia Areetako Hondartzan txalupekin, koadrilentzako froga
* 17.00: Mus txapelketa (Amistad kalean)
* 20.30: Berbena adin guztientzako jendearentzat Amistad kalean, bertoko tabernen eskutik
* 21.30: Kontzertua "White Wood" taldearekin eskoletako plazan
* 22.00: "Triki ta ke " taldearen kontzertua eskoletako plazan
Irailak 21, igandea
* 10.00: Diana
* 10.00: Marraskilo XI gastronomi lehiaketa Amistad kaleko alde zaharrak antolatua
* 11.30: Marraskiloen X dastaketa Amistad kaleko Pablo Urzay jatetxearen eskutik
* 12.00: "Gaurko gazteak" fanfarriarekin kaleetatik zehar
* 12.30: Paellak, X. lehiaketa eskoletako enparantzan
* 14.00: txapelketa Amistad kalean gure "La Reja"ko lagunen eskutik
* 14.30: Karaokea eskoletako enparantzan
* 17.00: Mus txapelketaren finala Amistad kalean
* 18.00: Kuadrilen lehiaketaren azken proba eskoletako enparantzan, Play Back.
* 19.00: Marrazkilo txapelketaren sari banaketa
* 20.00: Berbena Amistad kalean
* 19.00: Mesa Las Mecedes Gure Ama patroiaren omenez
* 21.00: Koadrilen sari banaketa eskoletako enparantzan
* 24.00: Txosnaren itxiera
Labels: mesedeetako jaiak
AISAren helburua etorkinek bertoko gizartea eta ohiturak ezagutu eta euskararen ikasketan lehendabiziko urratsak ematea da.60 orduko ikastaroa izango da, astean bi egunetan, 19:00etatik 21:00etara edo 20:00etatik 22:00etara, urritik otsailera eta matrikularen prezioa 10 eurokoa da.
DENDAKETAN ikastaroak, besteak beste aurten lehendabiziz Getxo Enpresa eta Merkataritza elkartearen laguntzarekin, bezeroei zerbitzua euskaraz eskaiini ahal izateko hizkuntza eskaini nahi die merkatariei. Ikastaroaren ordutegia astearteetan eta ostegunetan 8:00etatik 9:30era edo 15:00etatik 16:30era izango da eta matrikularen prezioa 50 eurokoa da.
Bi ikastaroetarako matrikula egiteko epea datorren urriaren 3an amaituko da Udal Euskaltegian (94 464 62 99), Lauaxeta Euskaltegian (94 430 47 34) edo J.A.Agirre Euskaltegian (94 460 66 71).
Azkenik, Udal Euskara Zerbitzuak merkatariei doako itzulpen zerbitzua eta txartelak elebidunez ipintzeko laguntzak eskaintzen segitzen du eta poltsikoko hiztegi txiki baten 2.000 ale kaleratu ditu berriro, 8 hizkuntzatan agertzen diren 400 hizkirekin. Horiek Algortako Urgull kaleko z/gan dagoen Euskara Zerbitzuan har daitezke.
Labels: AISA, dendaketan, euskara, ikastaroak
Getxoarte artista gazteen lan berritzaileak publikoari erakusteko aukera bilakatzen da. Arte Sortu Berrien Aretoan proposamen artistiko berriak ikusgai izango dira, eta diziplina ugarikoak: pintura, eskultura, argazkilaritza, ikus-entzunezkoak, muntaiak, etab. Horretaz gain, ezinbesteko topagunea da sortzaile berrientzat.abenduaren 5etik 7ra
Areetako Geltokia Plaza (metro geltokiaren ondoan)
Ordutegia: 11.00/14.00 - 17.00/21.30
Sarrera: 2 €
Getxoko Udalak, Kultur Etxearen bitartez, Getxoarte 2008, Arte Sortu Berrien Aretorako deialdia zabaldu du, artista gazteen lana sustatzeko, zabaltzeko eta ezagutzera emateko asmoz. Horrela, Arte Plastiko eta Ikusizkoen adierazpide guztiak bultzatu nahi dira.Getxoarte 2008k 54 proposamen hautatuko ditu aurkezpen diren guztietatik. Aukeratutakoak 2008ko abenduaren 5etik 8ra Areetako Geltokia plazan jarriko den karpapean erakutsiko dira.
Getxoarte, arte sortu berrien aretoan parte hartzeko izena emateko epea irailaren 19tik urriaren 17ra arte.
Oinarriak parte-hartzeko
Euskara zure auzoan dago. Matrikulatu!!!!!
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/17. Ordua: 2:42 PM.“Euskara zure auzoan dago. Matrikulatu” lelopean, aipatutako euskaltegiek, urtero bezala, mota desberdinetako ikastaroak, barnetegiak eta baita Interneten bidezko autoikaskuntza ikastaroak eskainiko dituzte, Uztarri Euskaltegiak izan ezik, horrek 16 urtetik beherakoentzako hezkuntza eskaintzen baitu.
Matrikulazio epea irailean egongo da zabalik.
2008/2009ko ikasturtean Getxoko Udalak berriro euskaltegiei dirulaguntzak emateaz gain, euskara ikasten duten kolektibo desberdinetako lagun hauei ere laguntzak emango dizkie: baliabide ekonomikorik ez dutenei, ikasketak amaitu dituztenei, 12 urte edo gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoei, haur zaintzaileei, pediatrian eta ginekologian lan egiten duten sendagileri eta erizainei, haurtzaindegietako langileei, ikastetxeetan irakasle ez diren langileei, saltokietako langileei eta elkarteetako begiraleei.
2007ko ikasturtean 424 lagunek eskatu zuten laguntza eta Udalak 80.351 euro banatu zituen. Euskaltegietan 2.000 bat ikasle matrikulatu ziren.
Jasotzaileek euskaltegian hartutako eskola-ordu guztien %85era joan dela egiaztatu behar dute edo Interneten bidezko ikastaroen maila gainditzea.
Informazio gehiago:
Euskara Zerbitzuan
94 466 00 10 telefono zenbakian
euskara.zerbitzua@getxo.net
www.getxo.net
Labels: eukara, euskaltegia
Programaren bigarren edizio honetan, dendek Gabonetako Kanpainei begira egiten duten langileen eskaera handiari aurre egiteko asmoz, ahalegina merkataritzaren alorrean zentratuta egongo da.
Deialdia lana bilatzen dutenentzat
Egitasmoaren barruan, urrian zehar, merkataritzaren alorrean lan egin nahi duten getxotarrei eskaintzen diren lanpostuei, enpresek eskatzen dituzten langileen profilari, lan baldintzei eta beste gai batzuei buruzko informazioa emateko jardunaldiak aurreikusita daude. Horrez gain, lan eskaerak jasoko dituzte jardunaldi horietan, enpresa eta langileen arteko harremanak errazteko. Informazio-hitzaldiak Argia Fundazioaren lokaletan izango dira (Algortako Trinitate kaleko 10-B zenbakian), urriaren 13an, 10:00etan, eta urriaren 14an, 11:00etan eta 13:00an.
Hitzaldietara joateko inskripzioa egiteko epea urriaren 8a arte egongo da zabalik.
Deialdia langileak bilatzen dituzten enpresentzat
Beste alde batetik, programak euren beharrak betetzeko langile egokiak bilatzea eta aukeratzea erraztuko die enpresei. Egitasmoa datozen hilabeteotan langileak kontratatzea aurreikusita daukaten merkataritzaren alorreko enpresei zuzenduta dago. Interesatutako enpresa guztiak aipaturiko telefono zenbaki eta posta elektronikoaren bidez jar daitezke harremanetan Behargintzarekin.
Informazio gehiago lortzeko edota inskripzioa egiteko:
Behargintza Enplegurako Zentroa
Algortako San Martin kaleko 17an
94 466 01 40 telefono zenbakian
behargintza@getxo.net helbide elektronikoaren bidez.
Labels: behargintza, enplegu
Drogen kontsumoaren aurrean prebentzioa
Irailaren 20an
10:00etatik 15:00etara
Ereaga hondartza
Gizakia Fundazioak, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin elkarlanean, “Hegan arriskurik gabe” Jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du. Helburua drogen kontsumoari lotutako gaiez herritarrak toki atsegin batean, Ereaga hondartzan, era ludikoan sentsibilizatzea izango da.
Jardunaldia datorren larunbatean, irailaren 20ean, 10:00etatik 15:00etara, izango da eta herritar guztiei orokorrean eta bereziki haurrei, nerabei eta horien familiei egongo da zuzenduta. Horregatik, erakusketako kometen hegaldia, marrazketa-tailerrak eta kometak egiteko tailerrak, gaztelu puzgarriak, tirolina, rokodromoa eta batuka dantzari buruzko tailerra antolatuko dituzte.
Gainera, Gizakia Fundazioko aditu batzuk gune informazio batean izango dira zalantzei eta galderei erantzuteko eta drogen kontsumoari buruzko liburuxkak banatzeko.
Gizakia Fundazioak duela urte asko era desberdin batzuetan elkarlanean ari da Udalarekin eta bere programa guztiak zuzenduta daude getxotarrei baina 2003an lankidetza hitzarmena sinatu zuten, beren seme-alaben jokaerengatik kezkatuta dauden getxotarrak artatzeko eta aholkularitza emateko. Hori Hirusta Programaren bidez egiten dute, arrisku-jokaerak dituzten 14 eta 21 urte artekoei eta beren familiei zuzenduta. Urte hauetan Gizakiak Hirusta programaren bidez ia 200 herritar artatu ditu.
Prebentzio eta bizimodu osasuntsuak sustatzeko helburuekin, Gizakia Fundazioa Bizkaian urtean zehar aurrera eramango duen “DANOK BATERA” lelopeko kanpainan lan egiten ari da.
Labels: drogak, Gizakia fundazioak
Gazte Informazio Guneak gestionatzeko 9 dirulaguntza
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/15. Ordua: 6:13 PM.
Gazte Informazio Udal Bulegoak irailaren amaieran zabalduko du udalerriko 13 Gazte Informazio Guneak gestionatzeko 9 dirulaguntzak eskatzeko epea. Hain zuzen ere, eskaerak Andra Mariko, Algortako eta Areeta-Erromoko Herritarrak Artatzeko Bulegoetan aurkeztu beharko dira irailaren 22tik 26ra Getxoko eta Leioako Lanbide Hastapenerako Zentrorako dirulaguntza izan ezik, horren eskaera egiteko epea urriaren 13tik 17ra bitartekoa izango baita.Gainontzeko Gazte Informazio Guneak hona toki hauetan daude: Julio Caro Baroja, Aixerrota eta Fadura Institutoetan, Azkorri eta Nuestra Señora de Europa ikastetxeetan, San Nikolas Ikastolan, Gizarte Zerbitzuen Familia eta Gazteen Programaren egoitzan, Fadurako Kiroldegiko Ikasketa Gelan eta igerilekuetako sarreran.
Gaien arabera antolatutako panelak izaten dira eta horietan, besteak beste, gazteei lotutako lanari, hezkuntzari, astialdiko eskaintzari, dirulaguntzei eta iragarkiei buruzko informazioa agertzen da.
Aurreko ikasturtean egin zen bezala, 13 paneletatik 9 egoitza horien erabiltzaileei edo panelak dauden ikastetxeetako ikasleei emango dieten dirulaguntza batzuen bidez gestionatuko dituzte.
Sei beka ikastetxeetara joango dira eta ikasturte osorako zenbatekoa 470 eurokoa izango da; Fadurako Kiroldegikokoarena 665 eurokoa; zortzigarrenarena, CIPekoa, 445 eurokoa izango da eta azkena Famila eta Gazteen Programaren Egoitzarena 570 eurokoa.
Oinarriak datorren irailaren 12tik aurrera www.getxo.net helbidean egongo dira ikusgai eta Gazte Informazio Bulegoan ere, Algortako Etorbideko 98 zenbakian dagoen Tangora Etxean.
Labels: Gazte Informazio Guneak, gazteria
Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak: ikastaro eskaintza eta plaza gehago
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 6:02 PM.
Datorren irailaren 15etik 19ra zabalik egongo da Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren 2008-2009ko ikasturtean parte hartzeko aurre inskripzioa egiteko epea. Sareko proiektua da eta bertan Getxoko, Ermuako, Basauriko eta Ondarroako Udalek hartzen dute parte. Eskolaren helburua emakumeen parte hartzea bultzatzea da, politikan eta gizartean eta urterik urte sendotzen ari da emakumeen gogoeta, trebakuntza eta elkartze gune gisa, horien artean interes handia pizteaz gain, ikasturtearen hasierari buruz galdetzen jasotako dei ugarik erakusten duenez.Bosgarren edizio honek 274 plaza (iaz baino 94 gehiago) eta 17 ikastaro (iaz 12 izan ziren bitartean) eskainiko ditu eta honako trebakuntza lerro hauek mantenduko ditu: emakumeen nortasuna eta subjektibotasuna, komunikazioa, feminismoa eta munduko emakumeekiko elkartasunaren eta trukearen lerroa. Ikastaroak Algortako eta Erromoko Kultur Aretoetan eta Algortako Juan Bautista Zabala ikastetxean izango dira.
Informazio gehiago
Labels: berdintasuna, emakumeak, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak
Gobelaurre parkea, proiektua eta parte-hartzea
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/12. Ordua: 1:54 PM.Proiektuak datorren irailaren 27tik urriaren 5era bitartean ikusgai egongo da Erromon, oraindik zehaztu gabe dagoen toki batean eta hori iragarriko da.
Aurrekoetan bezala, inguruko auzokideen ideiak eta iradokizunak bildu nahi ditugu proiektua aberasteko. Proiektuak berak Gobernu Taldeak auzoa aldatzeko eta hobetzeko duen konpromisoa uzen du agerian, orain martxan dauden edo burutu diren beste batzuk izateaz gain, esate baterako Errekagane kaleko erreforma edo Errekagane parkea.
Jarraipena ere izango dute beste egitasmo berri batzuekin, tartean, Luis López Osés kalearen berriztapena eta Santa Eugenia eskoletako eraikinean jarri beharreko beste Herritarrentzako Gune bat.
Proiektua adin guztientzako guneak eskaintzen saiatuko da eta aldi berean akzesibilitatea hobetzen, gaur egun dauden ia altuera guztiak desagertuko direlako.
Lanen ezaugarriak
Lanak 6.200 metro koadroko azaleran eramango dira aurrera. 600 metro koadroko kirol askotarako pista egingo da, saskibaloian, futbolean, boleyn… jolasteko; umeek jolasteko gunea (300metro2) eta bigarren fasean estali egingo da euria egiten duenean erabili ahal izateko; eta pertsona nagusiek kirola egin ahal izateko gunea (200m2). Gainontzekoa oinezkoek paseatzeko eta ondo pasatzeko izango da.
Horrez gain, sarbide berriak ere sortuko dituzte -ingurua irazkorrago bihurtzeko eta akzesibilitatea hobetzeko-, berdeguneak berrantolatuko dituzte, tamaina handiko arbolak bere lekuan uzten eta loregintzaren elementu berriak jartzen, eta oinezkoentzako ibilgune zabalak ere atonduko dituzte ibiltoki nagusietan.
Beste alde batetik, eskailera-atala murriztuko dute; Ur Partzuergoaren bulegoa dagoen zabalgunera joateko sarbide zuzena jarriko dute (gaur egun dauden arlanpa eta eskailerarik gabe), eta euri-uren sarea ere berrituko dute; horrez gain, udal argiztapen-sare publikoari ere egokituko da.
Gaur egungo umeentzako jolasguneen ondoan dagoen iturria lekuz aldatuko dute, aurreikusita dagoen aisialdirako ekipamendu berriatik hurbilago eta zentratuago egon dadin; eta hiriko altzari berriak ere jarriko dituzte.
MP3 fitxategiaren deskarga Gobernu Taldearen Romoko apostuarekin, auzoa aldatzeko eta hobetzeko proiektu eta ekimenekin.
Informazio gehiago:
Txabarri Zuazo (Gobelaurre) Parkearen urbanizatze informazio osos
Labels: Gobelaurre parkea, Hirigintza
Mugikortasun Iraunkorraren astea irailaren 16tik 22ra
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:37 PM.
Herritarrak hiri komertziotan erosteko txartelak banatuko dituen “Erosi Getxon” kanpaina, bizikletaz ibiltzen ikasteko ikastaroa eta gidatze eraginkorrerako klaseak izango dira Getxoko Udalak irailaren 16tik 22ra izango den Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatzeko antolatutako egitarauaren berritasun nagusiak. “Aire garbia guztiontzat” lelopeko aurtengo edizioaren helburua da herritarrak hirietan izaten diren mugikortasun arazoez eta aldi berean horiek bizi kalitatean duten eraginaz kontzientziatzea. Getxok beste urte batez ekitaldi beteriko egitarauarekin egingo du bat ospakizunarekin, Inguruneko Tokiko Foroak diseinatuta eta norberaren ibilgailuak gehiegi erabiltzeak eragiten duenaren ganeko kontzientzia sortzeko helburuarekin.
Informazio gehiago
Labels: mugikortasuna
Getxoko XXII. Habanera eta Itsas-abesti Jaialdia
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/11. Ordua: 9:27 AM.
Irailaren 11tik 13raKontzertu guztiak Areetako Geltokiko Plazan (karpapean)
20.00 h.
Sarrera dohainik
Irailaren 11tik 13ra, Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko du, gure herrian harrerarik onenetakoa duten generoetako batekin, itsas tradizio handia dugu eta. Horrela, hiru egunez jendeak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon, estilo ugaritako artista eta taldeek emango dituztenak.
Jaialdiaren hogeita bigarren edizioan, Biotz Alai abesbatza getxotar ezaguna izango da jaialdia inauguratzeko arduraduna, habaneren eta itsas kantuen errepertorio zabala erakutsiz. Abesten dituzten kantuen artean betiko abestiak, kantu berriak eta antzinakoen moldaketa berriak daude.
Bigarren egunean, Mediterraneoko habaneren txanda izango da, L’Espingari kataluniarren eskutik. Talde beterano hau 1982an hasi zen kantuan. Gaur arte egin duten bide luze eta oparo honetan, gure mugen barruan eta kanpoan jardun dute, habaneren doinuak eta beste genero batzuetako abestiak zabalduz, hala nola, “tabernako kantuak” izenekoa.
Amaitzeko, jaialdia hilaren 13an (larunbata) bukatuko da, Brisas Do Mar de Corma galiziar taldearen emanaldiarekin. Oso abesti ezberdinak kantatuko dituzte: betiko habaneretatik hasita eta Galiziako itsas kantuetaraino.
Ohi den legez, Areetako Geltokiko Plazako karpan antolatu da ekitaldia. Horrela, eguraldi txarra izan arren kontzertuak ongi egingo direla ziurtatuko dugu. Emanaldi guztiak dohainik izango dira.
Gainera, aurten, jendeak Itsasoko Azoka bisitatu ahal izango du jaialdiaren esparru berean. Bertan, bisitariek gastronomiako produktuak eta itsasoarekin zerikusia duten artikuluak erosi ahal izango dituzte. Era berean, “Getxo eta itsasoa” argazki erakusketa izango dugu. Bertan, itsasoaren munduarekin zerikusia duten argazkiak erakutsiko ditugu.
Egitaraua
Labels: habanera jaialdia, itsas-abesti, musika
Era berean, Uholdeetako Batzorde Berezi horretan (Udalbatzako alderdi guztien ordezkarien partaidetzarekin) laguntzen gestioaren egungo egoera aztertuko dute eta baita ibaian eta udal saneamendu sarean burututakoak ere. Hain zuzen ere, saneamendu sarean egindako ikusketari dagokionez, sare hori hobetzeko agindutako proiektuen egoera ere ikertuko dute.
Oraindik ibaiaren egokitzea egiten hasi ez delako pertsona batzuek urduritasuna sentitu izana ulertzen dugu, baina Udalak aurreikusitako eta gure eskumenak diren lan guztiak egin dituela ziurta diezaiokegu. Horien artean saneamenduaren sarearen garbiketa eta askatzea azpimarratu daiteke (sare osoa telebista kamaren bidez ikuskatu da Ollarretxetik Etxezuriraino, Aiboako goi partea barne; egoeraren mapa berria egin da eta datu bezala, saneamendu sare horretatik 6 tona harri kendu dituzte). Era berean, Gobela ibaiaren garbiketa egin da (uholdeek utzitako hondakinak kentzeko) eta orain, joan den irailaren 1az geroztik, Gobela ibaiaren uberkaren sastraka kendu da. Lan horiek ezin izan dira lehenago egin, Eusko Jaurlaritzako Ingurugiroko araudiak ez duelako uzten, horren arabera, horiek irailetik otsailera bitartean baino ezin baitira egin. Azkenik esan, herritarrak etxeetan berriro sartzeko laguntza guztiak bideratu direla eta uholdeak zirela eta kaleratutako dekretuetako gainontzeko gauzak ere bideratzen ari direla. Beraz asko dago egiterik baina bidean gaude.
Magia ikastaroaSabel dantza
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak eta txokolatearen plazerra
Sukaldaritza: bizirauten ikasi
Izena emateko moduak:
Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944.660.353
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez hurrengo formularioan.
SMS mezua bidaliz 667.600.740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)
Informazio gehiago
Labels: gazteak, ikastaroak, tailerrak
Folk Getxo BBK-k 64.000 lagun bildu ditu
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/08. Ordua: 10:06 AM.
Lau eguneko Kulturen arteko jaialdian inoiz baino lagun gehiago bildu dira Atzo bertan amaitu zen 24. Folk Getxo BBK jaialdia Elíades Ochoa sonero kubatarra ospetsuaren eskutik. Aurtengo edizioak inoiz baino lagun gehiago bildu ditu eta, guztira, 64.000 bat pertsona izan dira Getxon munduko musiken inguruan. Lau egunetan zehar, jaialdiak hainbat kultura eta herri ezagutzeko aukera eman ditu eta 13 kontzertu eskaini dira. Musika saioez gain, beste hainbat jarduera egon dira jaialdian: kaleko banden desfileak, ekimen solidarioak (Munduko Azoka, Bidezko Azoka), Munduko Terraza, haurrentzako ekitaldiak eta Kulturen Gunea. Horrek guztiak jai-giroa eta kulturen arteko harremana bultzatu ditu jaialdian. Lau egunetan ez da gorabeherarik egon eta eguraldia ezin hobea izan da jaialdiaz gozatzeko.
Areetako Geltokia plazan izan diren kontzertu nagusietan, musika eskaintza anitza eta kalitatekoa izan da. Saio guztien artean The Chieftains talde irlandarrarena gailendu behar da, arrakastatsuena izan baitzen. Guztira, 9.000 bat pertsona egon ziren Areetako Geltokia plazan. Karpa bete zenez, horietako askok bideo-pantailez baliatu ziren kontzertua ikusteko. Ismaël Lôren saioan ere gauza bera gertatu zen, artista senegaldarrak 8.000 lagun erakarri zituen eta. Elíades Ochoaren musikak, berriz, 5.000 pertsona bildu zituen azken egunean. Azkenik, agertoki nagusiaren egitaraua Korrontziren kontzertuaz osatu da. Euskal taldeak bere azken laneko kantak grabatu zituen zuzenean eta 2.000 lagun egon ziren saioan.
Arratsaldeko kontzertuei dagokienez, guztira, 5.000 bat lagun ekarri zituzten Erromoko Santa Eugenia plazara. Aurten Mexikoko Mariachi Imperial Aztecaren musikaz, Qui Hi Ha? talde katalanen fusio-erritmoez, Xabi Aburruzagaren trikitixa doinuez eta Asturiaseko Banda Gaites Llacínen tradiziozko musikaz gozatzeko aukera izan dute ikusleek. Azken talde horren saioa izan zen arrakastatsuena.
Azkenik, egun bakoitzeko eskaintzari amaiera ematen zioten Munduko Terrazako saioek 4.500 bat lagun ekarri dituzte Getxora. Bertan honako talde hauek jardun dira: Odaiko Percussion Group, Alann Bique eta Calima. Calima taldearena izan zen, hain zuzen ere, jende gehiago bildu zuen kontzertua.
Bestelakoak
Jaialdian ez dira haurrentzako jarduerak falta izan. Besteak beste, tailerrak, ludoteka bat eta ikuskizunak egon dira goizero. Bestalde, kaleko bandak Getxora etorri dira aurten ere; lau egunetan, kaleetan jardun dira atsedenik gabe eta, pasa den larunbatean, milaka lagun bildu zituzten Bizkaia Zubiko plazan hasi zen desfile ikusgarrian. Azkenik, gune solidarioak Folk Getxo BBK jaialdiaren gune arrakastatsuenetariko bat bilakatu da. Munduko eskulangintzak, Bidezko Merkataritza eta hainbat gastronomia bildu dira bertan, besteak beste. Halaber, Getxoko Udaleko Immigrazio Zerbitzuaren Kulturen Gunea eta zenbait elkartek eta GKEk antolatutako ekimen eta jarduerak ezinbestekoak izan dira aurtengo jaialdiaren arrakasta lortzeko.
Labels: Folk Getxo BBK jaialdia
Korrontzi, Getxon zuzenean grabatzen
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/04. Ordua: 12:27 PM.
Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia baliatuko du Trikiti doinuaz ardatz dituen Mungiako taldeak, gaur bertan, zuzeneko diskoa grabatzeko. Gainera diska berria "Getxo" izenburuarekin argitaratuko dute.Informazio gehiago: Korrontzi
Labels: Folk Getxo BBK jaialdia, korrontzi, musika
II. Getxoko Miliak iraupen-erdiko euskal korrikalari onenak eta estatuan eta nazioartean nabarmenak direnak batuko ditu larunbat honetan
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/03. Ordua: 3:22 PM.
Algortako kaleetan egingo da II. Getxoko Milia larunbat honetan, irailak 6, Geltoki plazan izango duela irteera eta helmuga. Getxoko Atletismo Taldeak eta Itxartu Taldea kirol-kultur Elkarteak Getxoko Udalaren laguntzarekin antolatuta, antolatzaileek lasterketari jarraipena emateko asmoz berrartu dute bere lehen ekitaldia 1987an ospatu zuen atletismo proba hau.Lasterketa gizonezko zein emakumezkoen maila guztietan korrituko da, umeak mailatik junior, senior eta elite mailetara, eta nazioarteko maila du. Parte-hartzaileak oraindik guztiz zehaztuta ez badaude, elite karreretan iraupen-erdiko euskal korrikalari onenek (besteak beste Belit Solar, Cristina Petite edo Iraia Garcia, nesketan, eta El Miludi, Mastati edo Borja Mayer, gizonezkoetan), Estatuko lehen mailako batzuek (Maria Antonia Torres, Mercedes Palacios, Pilar Alonso eta Iris Fuentes Pila kantabriarrak beste batzuen artean), eta nazioartekoak ere (Suzzanne Hasler belgiarra, Bensaid Driss eta Almad Bouziani marokoarrak eta Meter Bomo eta Victor Bitor kenyarrak”, Dimas Ramosek, Getxoko Atletismo Taldearen presidenteak gaur goizean prentsaurrekoan aurreratu duenez.
Ricardo Ansoteguik, Itxartu Taldearen presidenteak, bere aldetik, datorren urtean ekimen hau nazioarteko maila lortu nahi duela azpimarratu du.
Egutegia eta ibilbidea
Probaren irteera 18:00etan izango da txikienekin. Hauek milia laurdena egingo dute eta ondoren, ordubeteko tartean, gainontzeko kategoriak aterako dira, bata bestearen atzetik.
Lasterketaren antolatzaileek azaldu dutenez, zirkuitua herri barruan da, “etorriko diren ikusleek errez ikusteko modukoa eta kanpotik etorriko direnentzako oso egokia, Algortako metro geltokian bertan baitago”. Zirkuituak 353 metro ditu, beraz, lau itzuli eta erdi eman beharko diote korrikalariek. Ondorioz ikusleek bost aldiz igarotzen ikusiko dituzte kirolariak. Lasterketa Atletismo Federazioko epaile talde batek kontrolatuko du.
Lasterketan parte hartzeko izenemotea dohan da, gizonezkoen senior eta eliteko gizonezko zein emakumezkoentzat ezik, hauek antolatzaileek gonbidatuta etorriko direlako. Gainontzeko guztiek info@itxartu.com posta elektronikoaren bitartez eman ahal izango dute izena datorren ostiralera arte, hilaren 5ra arte, 19:00etatik 20:30a arte, Itxarturen Algortako Batzokiko bulegoetan (Algortako Etorbideko 104ean) edo Kantxa Kirol Moda dendan


























































