Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Trafiko istripuan hildako udalerriko bi bizilagunengatik doluminak

Getxoko Udalak bere atsekabe sakona adierazi nahi du atzo astelehenean Marokon izandako trafiko istripuan udalerriko bi bizilagunek heriotza aurkitu eta hirugarren bat zaurituta geratu delako.
Halaber, hain gatz eta mingarriak diren une hauetan familiaren intimitatearekiko erabateko errespetua aitortzen du. Azkenik, Udalak babes eta laguntrza osoa agertzen dio familiei nahi duten guztirako

Labels: , ,

Getxo Aixerrota boleibol taldea txapeldun Holandan

Getxoko boleibol taldeko neskek Holandako Nazioarteko Elkartasunezko Jokoetan irabazi dute. Zorionak egindako lanagatik. Informazio gehiago duzue Getxo BKT blogean.

Labels: , ,

San Lorentzoko merkatuko istiluak direla eta

PPko zinegotziek, beste edonork bezela, nahi duten lekutik, irainik eta mehatxurik jaso gabe lasai paseatzeko duten eskubidea aldarrikatu du, eta hartara, San Lorentzoko merkatuan atzo gertaturiko istiluen aurrean izandako jokabide profesionalarengatik zoriondu nahi dut Udaltzaingoa. Bere jardunbide profesional arduratsuari esker, erasotzaileen aurrean segurtasun lerroa osatuz, istiluak ez baitziren larriagotu, ezbehar handiago bat ekidituz.

Horrelako egoerak jasaten dituztenekin beti bat egin dut eta hau ez da salbuespen bat.

Labels: ,

Naiara Gomez Sellan txapeldun!

Zorionak Naiara!!!!, Sella Nazioarteko Jaitsiera irabazteagatik, Maria Perezekin.

Labels: , ,

FREE TIBET!

Oraitxe bertan, munduko begiak Pekinen jarrita daudenean...

En este mismo instante, cuando el mundo dirige su mirada a Pekin...

Freedom for TIBET!

Labels: ,

Algortako haur-eskolaren lanak laster martxan


Datorren irailaren amaieran hasiko dira Algortako San Ignacio H.I.-ko haur-eskola egiteko lanak.
Era honetako instalakuntzetan aditua den arkitektura enpresa batek prestatutako proiektuan, eskolan izango diren umeen erabateko segurtasuna bermatu aldera, aldaketa tekniko txiki batzuk egin eta gero, laster aginduko dira, lehiaketa publikoaren bitartez, aipatu lanak. Hauen aurrekontua, guztira, 500.000 eurotik gorakoa da.

Lanak datorren urteko maiatza aldera amai litezke eta, hortaz, haur-eskolak 2009-2010ko ikasturterako zabalduko lituzke ateak.

San Ignacioko Haur-Eskolak eskolaurreko 84 ume hartuko ditu, 0 eta 2 urte artekoak. Hasiera batean, 8 gela izango ditu, horietako 4 oraindik urtea bete ez duten umeentzat izango dira (8na umetxo gelako) eta beste 4 urte 1ekoentzat (gelako 13 umetxo).

Haur-eskolaren kudeaketa Haurreskolak Partzuergoaren ardura izango da. Getxoko Udalak duela gutxi erabaki zuen erakunde honetako kide izatea. Partzuergoaren kide izateak, ganera, udalerrian Haur-Eskoletako 126 plaza sortzea ahalbidetuko du, San Ignacio Herri Ikastetxean izango denarekin batera, gerora Erromon bigarren eskola bat egingo delako.

Labels: , ,

Abuztuaren 10ean, goiz osoan, euskal baserrietako produktu tipiko ugari erosi ahalko ditugu, bai eta landare apaingarriak, txerrikiak, artisau kontserbak eta beste hainbat gauza ere. Trikitilari eta gaitero taldeek jai giroa jarriko dute, eta bien bitartean, taloa txorizoarekin, sagardoa eta bestelako produktuak dastatu ahalko ditugu. Plaza guztietan egongo dira horretarako txosnak.
San Lorentzoko eguna, urtero, Algortako Biotz-alai abesbatzarekin amaitzen da, eta aurten ere halaxe izango da, jardunaldiari amaiera bikaika emateko. Beraz, beste urte batez, talde entzutetsu horren kantuekin gozatzeko aukera izango dugu.

Algortako San Nikolas, Boitz Alai eta Getxo Antzokiko Plazetan
Ordua: 10.00etatik aurrera


San Lorentzoko Kontzertua
Biotz Alai abesbatzaren ohiko emanaldia
Algortako Biotz Alai Plaza

Labels: , ,

Tokiko Gobernu Batzordeak guztira 344.851 euro zuzenduko ditu aurten Garapenerako Lankidetzako 23 egitasmoetara.
Aurreko urteetan bezala, deialdia pertsona fisiko zein juridikoentzat egon da zabalik, hauen helburua garapenerako lankidetza izanik, hala nola, GGKE (Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak), eliz elkarte, iraskunde eta antzekoentzat.
Gobernu taldeak Garapenerako esparruan jarraituko du ekarpenak eginez eta lanean Getxoko Udalak bereganatutako konpromisoa baita. Eta halaxe ari ara erakusten Getxotik Mundura Kooperazio Astea urtero egiten denez era bereiztuan finatziatzen denarekin batera, eta Euskal Fondoari emandako 54.000 eurorekin batera, aurten ganera, subentzioen deialditik kanpo, beste 12.000€ emango baitizkiegu Udaleko lan-taldea osatzen duten GKEei. Aurreko urteetan Getxoko Udaletxeak garapenerako lankidetzari emandako dirua, hortaz, 2008an handiagoa izango da, udal aurrekontuaren ia %0,7koa izanik.

Diruz lagundutako proiektuetatik 12 Hegoaldean egingo direnak dira, eta hauentzako 278.262€ bideratuko ditu Udalak (proiektuko batez besteko 23.200 euro). Proiektu hauen %41,67 bereziki hegoaldeko andrazkoen gaitasunak handitzeko bideratuko dira. Halaber, Saharan gauzatu beharreko egitasmoak, guztien %25 direla, sendotu egiten dira. Hauei gehitu behar zaizkie hezkuntza, osasuna eta giza eskubideen alorreak landuko dituztenak, besteak beste, Guatemalan, Nikaraguan, Filipinetan, Indian eta Kongoko Errepublika Demokratikoan.

“Sentiberatze eta garapenerako hezkuntza” ataleko proiektuei dagokienez, 3 izango dira diruz lagunduko direnak, guztira 39.588 euro bideratuz horietara (proiektuko batez besteko 13.200 euro). Arlo honetan, udalerriko Lehen eta Bigarren Hezkuntzetako ikasleak hartzaile dituen proiektu berezi bat finantziatuko da, Giza Eskubideak jorratu eta ikasleak Hegoaldeko errealitatera hurbiltzeko. Honen harira ere ospatuko da Hirugarren Bidezko Merkataritza, honetara 17.000 euro zuzendu direla.

Azkenik, 6 izango dira “giza eta larrialdizko laguntzak” atalaren barruan subentzionatuko dituztenak 27.000€ emanez. Konpuru honetatik, 18.000€ pasa den urtarrilean eman zituzten Saharako IV Euskal Karabana Solidarioa diruz laguntzeko. Gainontzeko 9.000 euroak Europa Ekialdeko 30 ume udan ekartzeko 5 proiektutara bideratuko dira.

Labels: ,

Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den...

Horrela dio Ruper Ordorikak, estudioan grabatutako azken diskaren, “Zaindu maite duzun hori” abestiak. Ezaldi honekin geratu nintzen lehenengo aldiz entzuterakoan, baita zera esaten duenarakin; “hori suertia nunaikoak diren hoiena”. Ez ditut horrelako gogoetak lehenengo aldiz entzuten. Alde horretatik burura etorri zait Gurutz Jauregik, EHU-ko Zuzenbide politikoan den Katedraduna orain dela urte batzuk egunkari batetan argitaratutako artikulu famatu bat, bertan euskal gizartearen trenetik jaisten zela adierazten zuelarik, nolabait gure “arazoarekin” pikutaraino zegola azalduz.

Urte asko daramatzat Ruperren diskoak erosten eta entzuten, “Ni ez naiz Noruegiako erregea” izenburuarekin duen garai horietako LPa lehenengo aldiz entzun nuenetik. Are gehiago, 2000. urtean zuzenean grabatutako “Gaur” diska horretan, nire oihuren bat agertzen dela ere susmatzen dut, gau horretan Kafe Antzokian egon nintzelako nire anaiekin zuzenarekin gozatzen.

Badauka Ruperrek horrelako kutsu melankoliko bat gustatzen zaidana, agian, nik ere pixka bat melankoliara jotzen dudalako sarritan, batez be gure herriak bizi duen egoera ikusterakoan, beti zirkulu berberera bueltak ematen, historia berberak errepikatzera kondenatuak izan bagina bezala. Abestiak esaten duen moduan, “nik ere nahi nituzke halako segurtasunak eduki...”. baina segurtasun gabeko bidetik joaten jarraituko dugula susmatzen dut.

Beraz, neketsua izan arren, eta alde horretatik bat nator Ruperrekin, aurrera jarraitu behar dugu, gure egoerari irtenbide egoki bat eman arte.

Horra hor Ruperren abestia, eta hemen bere web horrialdea: ruperordorika.com

“Iritzi helduak, uste haundikoak,
Gure herriaz.
Goiz eta arrats berriketan
Gure herriaz.
Nik ere nahi nituzke
Halako segurtasunak eduki.
Baina, gauzak zer diren,
kontuak ez zaizkit ateratzen ongi.
Hori suertea
Nonnahikoak diren hoiena!
Sasi guztien gainetikan
Dabiltza hegan.
Inork ez zidan esan
Euskaldun izatea zein nekeza den,
Hobe nuela hautazea
Munduko hiritar izatea.

Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Hala esaten didate:
Zertan zabiltza maite kontuetan?
Elkarbizitza jokuan
Eta zu, berriz, bertso ttikietan.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Zaindu...”

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua