Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Txirrindularitzaren festa handia Getxon

Punta puntako txirrindularitzak Getxoko udalerriaren urtero duen hitzordua iristear da. Bihar, uztailaren 31ean, 9:00etatik aurrera, Getxoko 63. Nazioarteko Zirkuitua-8. Ricardo Otxoa Memoriala jokatuko da, Punta Galea Txirrindulari Elkarteak antolatuta, besteak beste, Getxoko Udalaren babespean. Getxoko Zirkuituak, bere tradizioa gogoan, hiriko 185,35 kilometroko ibilbideari eusten dio. Ondorioz, hiriko zirkuituan lehiatzen den UCI elkartearen egutegiko lasterketa bakarra da. Getxo, Berango eta Leioako udalerriak, bere kaleetan barrena, hamaika aldiz tropel profesionalaren lekuko izango dira. 120 txirrindularik osatuko duten tropelan izango diren taldeak dira, besteak beste, Euskaltel-Euskadi, Orbea-Oreka, Saunier Duval, Caisse D’Epargne, Karpin-Galicia, Whirlpool txekiarra, Tinkoff Credit Systems italiar-errusiarra eta P3 Transfer Patavus herbeeretarra.
Getxon aurkeztu zen proba hau, eta bertan, Punta Galea T.E.ren presidenteak, Iñigo Mentxakak aiaptu du, egun bizikleta profesionalaren munduak dituen arazoak arazo, “Zirkuitu hau azken urteotan txirrndulariek interes haundiz, dana emanez eta modu irekian jokatu dute, eta ahalegin hori gogotik eskertzen dute zaletuek”.

Txirrindularitzaren festa handia da, kirol esparrutik haratago doana, familia eta adiskideentzako batzeko tartea delako, errepidearen inguruan batu eta elkarrekin eta lasterketaz gozatzeko aukera ematen dielako.

Getxoko aurtengo Zirkuituak 100.000 eurotik gorako aurrekontua du. Guztira, 14.124 euro banatuko dira sailkapeneko lehen 20ren artean. Irabazlearentzat 5.645 euro, garaikurra eta txapela izango dira.
Getxoko Zirkuituaren Palmaresean nazioarteko tropelaren historiako txirrindulari oso nabarmenak ikus ditzakegu: Federico Ezquerra, Julián Berrendero, Jesús Loroño, Fausto Iza, Marino Lejarreta, Fede Etxabe, John Talen, Mateo Hermans, Marcel Wust edo Jesper Skibby. 2007. urteko edizioaren irabazlea Vicente Reyes (Caisse D’Epargne) izan zen.
Zirkuituari egindako itzuli bakoitzean 16,85 kilometro egingo dituzte eta, azkeneko edizioetan ohikoa izan denez, hurrengo kale hauetan barrena ibiliko da: Arriluzeko kaia –hortxe izango dira irteera eta helmuga-, Txomintxu, Algortako etorbidea, Maria Andresena, Telletxe, Aingeruaren etorbidea, Zientoetxe, Kurtzes (Berango), Bilbo – Plentzia errepidea, Makaletako etorbidea, Gobelaurre, Gaztelubide (Leioa), Gabriel Aresti, Lamiakoko dartsena, Autonomía, Eduardo Coste, Zugazarteko Etorbidea.
Desnibel handirik gabeko ibilbidea da, gorantz igotzen da Algortako etorbidetik Kurtzes kaleraino eta Txomintxuko igoeran, berriz, bere zailtasunik handiena du.
Arriluzeko moilan dagoen helmugara, gutxi gorabehera, 13.30ak aldera iritsiko dira, antolakundeak estimatutako 43 km. orduko batez besteko abiadura eramanez gero.
Lasterketaren ohorezko zuzendaria Juan Carlos Alonso Derteano txirrindulari ohia, 1982an proba honetako irabazlea, izango da.

Labels: , ,

Udaletxearen ganeko balorazio orokorra jakiteko urteko inkestak

Galdetutako hiru lagunetatik bik uste dute Bilbo Handiko beste udalerri batzuren aldean Getxon bizitza kalitate hobeagoa dagoela. Udaletxearen ganeko balorazio orokorra jakiteko Udalak urtero egiten duen inkestaren emaitza nagusietako bat da, hain zuzen. 950 elkarrizketa egin dira telefono bidez bi lagin desberdinetan banatuta eta %95,5ko konfiantza maila dutenak.
Gaur aurkeztutako galdetegi horietan aipatzen da Udalak nahiko bat lortu duela bere gestioan.
Udalerria zaintzeko eta atontzeko lanak dira puntuaziorik hoberena lortu duen arloa, 10tik 8 bat gaindituz. Halaber, aipatutako arloez gain, beren emaitzak hobetu dituzte ere pobreziaren aurkako borrokak, etxebizitzak, genero indarkeria jasa duten emakumeak artatzeko jardunek eta hesi arkitektonikoak kentzeko laneek. Segurtasunaren pertzepzio maila ere bikaina da (7,09) eta 6,5 baina zertxobait gehiagorekin onartzen dute Udalaren kultur eta kirol eskaintza.
Inkestatutako lagunek uste dute bestalde, udal tasak “gehiegizkoak” direla baina Getxok omen dituen arazo nagusienak adierazterakoan, inksetetan gehienek diote herriko arazo nagusienak aparkalekuak, gazteentzako etxebizitza eta azken hauentzako aisialdi alternatibak direla.
Azkenik, Udalbatza osatzen duten alderdi politikoen jardunaren ganeko balorazioa ere egiten da inkesteotan. Izan ere, EAJ da guztien artean hobeto baloratuena: 45 eta 54 urte artekoen artean soilik ez du nahikoa lortzen. 18tik eta 64 urtekoen artean diren sei adin multzoen artean inon ez du PPk nahiko bat lortzen. PSE-EEk 25 eta 34 urte artekoen multzoan nahikoa jasotzen du eta gainontzekoan huts egiten du eta EB-Bk azkenik, 18 eta 24 urte artekoan nahiko bat ateratzen du baina gainontzekoen artean kale egiten du ere.

Labels: ,

Bakea bera da bidea

Lehenik eta behin nire esker ona eman nahi diot Herrizaingo sailburuari, Getxora etorri delako gurekin egoeraren analisia konpartitzera, ETAk gure udalerrian jarduteko zituen planak zapuztu ondoren.
Bigarrenik, Ertzaintzarentzat getxoztar guztien elkartasuna eta laguntza adierazi dizkiot. Izan ere, Ertzaintza, une hauetan, talde terroristaren helburu nagusietako bat da.
Hirugarrenik, getxoztarrei jakinarazi nahi diet gure segurtasuna zaintzeko Ertzaintzaren lanean eta jardun onean konfiantza osoa dudala. Balorazio positiboa egiten dugu segurtasun indarren lanari buruz, Getxon ETAren atentatu garrantzitsuak galaraztea lortu dutelako.
Ondo dakit ETAk gure gizartearen exijentziei ez diela kasu egiten, baina edozein kasutan ere, gure auzokideek sentitzen dutena errepikatzen ez naiz nekatuko:
1. Getxon guztiz eta errotik gaitzesten dugu ETAren indarkeria. Haren kolpea jaso dugu eta jasotzen ari gara, talde terroristak gure udalerriarekin duen obsesioaren ondorioz.
2. Ezin dezakegu ulertu oraindik ere pertsona batzuk kapaz izatea eta prest egotea pertsonen aurkako atentatuak prestatzeko eta gauzatzeko, batzuetan hilgarriak, izua eta hondamena sortuz.
3. Ez dugu amore emango eta astakeria hauen kokaleku izan. Eta ez dugu nahi beste herri batek ere hori pairatzea. Ahalik eta azkarren hau amaitu dadila exijitzen dugu.
Gizarte heldua da hau. Ez du nahi ETAk inposatu nahi duen tutelajearen antzekorik, eta ez du indarkeria onartzen inolako helbururik lortzeko.
4. Horrexegatik hain zuzen, ez duelako onartzen, ez ETAk ez indarkeriak ez dute etorkizunik gizarte honetan. GHANDIk esan zuenez, uste dugu eta sinetsita gaude “ez dagoela bakerako bidea, bakea bera da bidea”.

Labels: , , ,

Jose Luis de Ugarte, goian bego

Jose Luis de Ugartek Getxoren izena mundu osoan ezagutzen ematen jakin izan du, eta bakarkako nabigazioaren historian urrezko hizkiekin sartzeaz gain, herritar getxotar guztien itsasoarekiko maitasuna handiagoa egiten lagundu du ere.

Bakarkako itsas handiko estropadetan eskarmentu handiko gizona –munduari lau bira eman dizkio-, Jose Luis de Ugarte Hernandez atzo zendu zen 79 urte zituela. Hileta elizkizuna bihar asteartean, 19:00etan, izango da Areetako Ama Mesedeetako elizan.

Jose Luis Ugarte 1995ean izendatu zuten Getxoko seme kutun eta beti izan da, txiki txikitatik, itsasoari, bere pasio nagusiari, eta Getxo bere herriari lotutako gizona. Izan ere, bertako Udalak 1995ean bere izena jarri zion Abrari begira dagoen kale bati, itsasturi bakarlarien artean nagusi denaren oroimenez bere izena ere daraman Bela Eskolatik hurbil.

Eskola horretan marinel ospetsuak nabigatzaileak prestatzen eta ehundaka lagunen itsasoarekiko grina suspertzen jarraitu zuen.

Getxoko Udalaren ohoregarria izan zen, hain zuzen, bere bizitzan gehien harritu zuenetako bat, saria jaso eta bere lehen erantzunari erreparatuz gero: “inoiz ez nuen pentsatuko kale bati nire izena ipini behar ziotenik”, esan zuen udalerriaren urrezko domina jasotzerakoan.

Jose Luis de Ugarte, hortaz, munduko nabigazioaren historian ate nagusitik sartu da bere merezimenduengatik, guztiek errespetatu eta miresten duten kirolaria izanik. Halaxe egiaztatzen dute bere bizitza osoan zehar jasotako sariek. Aipatutakoez gain, Bilboko ohorezko kontsula izan da, Foru Aldundiaren Bizkaia saria jaso zuen eta Kiroletako Kontseilu Gorenak kirol merituaren domina eman zion 1991ean.

Labels:

ETAk Getxorekiko duen obsesio

Albiste ona dela beti ETAren ekintza bat galarazi dela jakitea, are gehiago, antza denez, atentatu handia bat izan zitekeena bada, pertsonentzat oso arriskutsua eta hauen biziaren aurkako saioa litzatekeelako. Gurre herriaren gehiengoarekin bat etorriz, indarkeria arbuiatu eta errefusatzen dugunok, hortaz, poztu egin gara jakitean Bizkaia taldea desegin dutela. Horri esker, atentatu bat sahiestu dute gure udalerrian eta, horrekin batera, horrek eragingo lukeen sufrimendua.

Zoritxarrez, Getxon ondo aski dakigu ETAren jarduera eta bere atentatuak jasatea zer den. Hartara, ikuspuntu guztietatik hartuta, talde terroristarekiko eta bere jarduerekiko arbuioa are handiagoa eta indartsuagoa da. Hortaz, taldea desegin dutenez gero, gure poza eta atsegina handiagoak dira ere.

Beste behin, ETAk Getxorekiko duen obsesio gaizbera bere jarduera terrorista gauzatzerakoan. Horrek erne eta lasaitasunerako tarterik gabe egotera behartzen gaitu.

Labels: ,

Kresala existitzen den lurrinik hoberena da



Labels: ,

Txapeldunaren estrategia

Lehiaketa

Bela pabilioitik Abrara

Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak onarturiko gaitzespena

Neguri auzoko (Getxo) banketxe baten bulegoaren aurka atzo igandean, hilak 20, egindako eraso bortitzaren aurrean, zeinetan inguruko etxeak ere kaltetuta gertatu ziren, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adostu du:

1. Basakeria eta muturreko intolerantziazko ekintza berri honen aurrean gaitzespen osoa eta erabateko arbuioa adieraztea.

2. Kaltetutako auzokideei bere alkartasuna eta hurbiltasuna helaraztea.

3. Banketxeko beharginei eta banketxeari berari bere alkartasuna eta babesa adieraztea eta baita nahia agertzea ekintza hauek ez dezaten baldintzatu ez beren lan egoera ez eta Getxon erakunde haren presentzia.

4. Ekintza faszista hauek egin dutenei eta asmatu dutenei ere ekintzook berehala eta behin betiko utz ditzaten exijitzen diegula, oro har euskal gizartearen eta, bereziki, gizarte getxotarraren bake eta bizikidetza nahien aurkakoak baitira.

5. Aipatu, azkenik, era honetako ekintzek bakarrik agerian uzten dutela, euskal gizartearen gehienen borondatea mespretxatuz soilik suntsipenaren eta larderiaren aldeko apustua, hau da, beldurra ereiteko politikaren alde egiten dutenen izena galarazten dutela.

Labels: ,


Biotz Alai Abesbatz Plaza
Uztailaren 21etik 23ra
22.00etan
Sarrera Dohainik
Egitaraua


- uztailak 21, astelehena
Absolutely Legless (Irlanda)

- uztailak 22, asteartea
Itxartu Taldea (Getxo)

- uztailak 23, asteazkena
"MAJ" folklore taldea (Eslovakia)

Gainera:

-asteazkena 23
Kalejira (Itsas Joko Atlantikoak direla eta)
Kevren An Avorig (Bretania)
20.00etatik aurrera Getxoko erdialdean

Labels:

Euskal selekzioa Unai Basurko banderadun

Inaugurazioa

XIV. Itsas joku atlantikoen inaugurazio hitzaldia

Monsieur le vice-président de la Région Basse-Normandie et représentant de la Commission Arc Atlantique
Monsieur le vice-président Aquitaine
Monsieur le président du comité internacional dex Jeux Nautiques Atlantiques
Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta kirol sailburuorde jauna
Bizkaiko Foru Aldundiko gazteria zuzendari anderea
Sopelako Alkate jauna.
Sr. Presidente del Comité Organizador de los Juegos.
Miembros de las delegaciones deportivas de los países, naciones y regiones participantes en estos XIV. Juegos Náuticos Atlánticos.

Lehenik eta behin, ongi etorriak izan zaitezte gure herrira, Getxora, Bizkaira, Euskadira azken batean.

Welcome to Getxo, Biskai, Basque Country.

Quisiera antes de nada trasladarles a todos y todas nuestra mas cordial bienvenida a nuestra ciudad, a Getxo, a Bizkaia, a Euskadi en definitiva.

Es una satisfacción y un honor para nosotros los getxoztarras, acoger en nuestro municipio esta decimocuarta edición de los Juegos Náuticos Atlánticos

It is a pleasure and an honor for us, to welcome in our city this XIV. edition of the Atlantic Nautical Games

XIV. Itsas joko Atlantikoen edizioa martxan jartzen dugu inaugurazio honen bitartez.

Durante toda una semana por tanto Getxo y Sopelana vamos a vivir en primera persona la vela, el surf, el remo, las actividades subacuáticas y el piragüismo, vamos en definitiva a empaparnos, aún más si cabe, de deporte, de mar y de salitre pero también de diversidad, de pluralidad, de interculturalidad en definitiva, con esta decimocuarta edición de los Juegos Náuticos Atlánticos.

La diversidad que, en todos los sentidos, vamos a vivir y percibir durante esta semana con nuestras distintas culturas, costumbres, lenguas y formas de disfrutar de la mar, el elemento común que nos une en la afición y nos sirve de excusa para reunirnos y disfrutar de una semana de competiciones y enfrentamientos en buena lid, de la que saldrán algunos pocos laureados, pero estoy seguro, todos y todas satisfechos y enriquecidos por este punto de encuentro que para todo el arco atlántico constituyen los Juegos Atlánticos.

Euskadiren izaera eta nortasuna ulertezina da gure itsasoa kontutan hartu barik, itsasoari begira bizi garen herria garelako eta bere ibilbide historikoa itsasoarekin lotuta dagolako…….. testuinguru horretan beraz itsas jokuak gure nortasunaren ezaugarriak ere dira dudarik gabe, horregaitik pozik gaude Atlantiar joku hauekin, gure jokuak ere bait dira.

Esta es una ciudad y un país para disfrutar por tanto de sus gentes, de sus paisajes, de sus costumbres, de su mar… compitamos por tanto en la mar, luchemos como el que más por la victoria, pero sobre todo disfrutemos todos y todas compartiendo experiencias, amistad y entendimiento,

The sea, the Atlantic, the sports, the friendship, the summer unites us… therefore, lets take advantage and enjoy all this in the comming week.

Eskerrik asko eta hoberenak irabazi dezala y que gane el mejor.

Labels:

Inaugurazio desfilea

Iñaki Salvador Getxoko jazzaldiaren inguruan

Jazzaldi berezia da Getxokoa. Soilik Europako jazza eskaintzeko bokazioaz sortu zuten edo, hobeto esanda, musikari europarrek egindako jazza eskaintzeko. Izan ere, jazza nongoa den kalifikatzea zaila da baina, pertsonak, badakigu nongoak diren. Musikari horiei lekua egiteko jaio zen Getxo Jazz. Gero, pixkanaka mugak zabalduz joan da eta Amerikako musikari batzuk ere gonbidatu ditu. Halere, hasierako asmoa mantentzen du. Programa bereziki abangoardista ere bada batzuetan eta arriskatzen du beste jazz jaialdi batzuekin konparatuz. Horregaitik diogu maitasua musikariok. Izan ere, beti eskaintzen baitigu ezusteko politen bat, musikazale amorratuei ere. Berezia da ere ildo horretan.

UK aldizkaria

Labels:

Izurdeak Getxon


Izurde talde bat barneko Abran elikatzen. Argazkia: L. Calabor El Correorako

Labels: ,

Bertso jaialdi mundiala '08

Uztailaren 16an, asteazkena
Algortako Biotz-Alai Abesbatza Plaza
22.00
Sarrera dohainik


Udarekin batera, bertso garaia ere iritsi da: festetako ikuskizunak, bertsojirak eta beste izango dira, eta, jakina, nola ez, baita Bertso Jaialdi Mundiala ere. Bertsolaritza freskoena ekarriko du bertso jaialdiak Biotz-Alai plazako karpara, punta-puntako sei parte-hartzaileren eskutik.

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Fredi Paia, Xabi Paia, Amets Arzallus eta Sustrai Colina


www.albegetxo.net


"Algortako San Inazioetako feria berriagoa da, bertako ALBE bertso eskolaren garapenarekin bat etorri dena. Egia esan, azkeneko hamarkadan Getxo ezinbesteko erreferentzia bihurtu da plazaz plaza gabiltzanontzako. Egungo bertso-triki-poteo hain erabiliaren lehenengo zantzuak Algortan ezagutu nituen nik, Bertso Maratoia deritzonean. Zin dagizuet urtean zehar prestakuntza ona eginda joatea komeni dela, ze, garaiak aldatu badira ere, hango Abebe Bikila eta Emil Zatopek Txisplas eta Juan Mari Areitio izango dira beti."

Udako bertso feriak (Berria, uztailaren 9an) Unai Iturriagak idatzia

Labels: ,

Gaurik laburrena

Aurten ere, zinezaleek "Gaurik Laburrena" film laburren emanaldiaz gozatu ahal izango dute. Ohi bezala, Algortako Biotz-Alai plazan izango da eta bertan zuzendari gazteen hainbat film labur eskainiko dira uztailaren 14an eta 15ean. Uztailaren 14an, astelehenean, gaztelaniazko filmak proiektatuko dira eta biharamunean, asteartean, euskarazkoak. Emanaldiak 22.00etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da.

"Gaurik laburrena" nahitaezko hitzordua da film laburren zaleentzako. Bertan, eskaintza interesgarri batez goza dezakete, mota ezberdinetako filmak erakutsiko direlarik. Gainera, ekimen honek paregabeko ekimena da zuzendari berriak bultzatzeko. Honen bidez, zinegile gazteek bere azken lana aurkezteko parada dute.

Uztailaren 14an eta 15ean
Algortako Biotz-Alai Abesbatza Plazan
22.00
Sarrera dohainik

Astelehenean gaztelaniazko emanaldia

"Los amantes de Estocolmo" (zuz: Edier Kadierno)
"Canguros" (zuz: Borja González Santaolalla)
"Chocopulpitos" (zuz: Pablo Llorens)
"Cambiar el mundo" (zuz: Nacho Vigalondo)
"El ataque de los kriters asesinos" (zuz: Samuel Ortí Martí)
"Limoncello" (zuz: Borja Cobeaga, Luis A. Berdekjo eta Jorge Dorado)
"Las horas muertas" (zuz: Haritz Zubillaga)
"Taxi?" (zuz: Telmo Esnal)
"Paseo" (zuz: Arturo Ruiz Serrano)
"El encargado" (zuz: Sergio Barrejón)
"Test" (zuz: Marta Aledo eta Natalia Mateo)

Asteartean euskarazko emanaldia
"Uso basatia" (zuz: Koldo Almandoz)
"Hezurbeltzak" (zuz: Izebena Oñederra)
"Olarro" (zuz: Enero Dorronsoro)
"Musika" (zuz: Asier Urbieta)
"Momorro" (zuz: Asier Mendoza)
"Lo bakarrik" (zuz: Iban del Campo)
"Itzalak" (zuz: Iñigo Kintana)
"Baten bat" (zuz: Erlantz Astorkiza)
"Alabama" (zuz: Iban Ayesta)

Labels: ,

Bihotzez!

Mila esker Raimuntxo, eta zorionak Argitxu

Argitxu Noblia da EAJko Ipar Buru Batzarreko lehendakari berria. Joan den larunbataz geroztik,Ramunxo Camblongen testigua hartu du.

Argitxu Noblia Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartearen (Seaska) sortzaileetariko bat izan zen. Azken urteetan EAJren izenean aurkeztu zen hainbat hauteskundetan, azkenik Donibane Lohizuneko kantonamendu bozetan, aurtengo martxoan.

Gure aldetik beraz, Ramuntxori gure esker ona Iparraldean abertzaletasunaren alde egindako lanagaitik, eta Ipar Buru Batzarreko Presidentea den lehenengo emakumeari, gure agurrik beroena eta noski gure laguntasun guztia behar dozunerako.

Izan untsa.

Labels: ,

Romon ekorropa



MP3 fitxategiaren deskarga ekimena zorionduz.

Labels: ,

Giza Bihotz Gorri Handi bat larunbatean Arrigunagan

Gaur egun, odol-emateen kopuruak oso txikiak dira, bai Bizkaian bai
Getxon (0/00 22,20). Ordea, aurrerapen medikuei esker, eta bizi itxaropen eta kalitatearen igoeraren ondorioz, gero eta odol gehiago behar dugu. Horregatik, orain arte saiatu ez diren biztanleei dei egin gura diegu, anima daitezen eta odola eman dezaten.
Gizakiak odola behar duen uneetarako, oraingoz, ez daukagu beste ordezkorik: giza odola baino ez. Horrenbestez, gorputzez osasuntsu gauden guztiongana jo behar dugu, gaixotasunen edo ebakuntzen ondorioz odola beharbeharrezkoa duten pertsonei emateko.
Horregatik guztiagatik eta jai-giroan jendea animatzeko, larunbatean (uztailak 12) Arrigunaga hondartzan bildu nahi dugu, goizeko 11etan, guztion artean Giza Bihotz Gorri Handi bat eratzeko eta komunikabideei deialdia egiteko.
Etortzen zareten guztioi kamiseta eta txano gorri bana emango dizuegu argazkia egiteko.
Ekitaldi honek, gutxi gorabehera, 10:30etatik 11:30etara iraungo du.
Eskerrik asko, aldez aurretik, zuen laguntzagatik, eta deitu ahal dituzuen eta egun horretan etor daitezkeen pertsona guztiei. Denon artean bihotz handi bat egingo dugu. Zenbat eta handiagoa, hobeto.

Agur bero bat

Getxoko Odol Emaileen Elkartea
BIHOTZ HANDI
Asociación de Donantes de Sangre de Getxo
Avenida Basagoiti, 68
48 940 ALGORTA- GETXO
bihotz.handi@gmail.com



MP3 fitxategiaren deskarga Bihotz Handi elkartearen lana eskertuz.

Labels:

Gorondatxeko (Azkorri) bandera urdinaren igoera




Bandera urdina, kostaldea eta hondartzak gestionatzeko esfortzu berezia egiten duten udalerriei emandako Europako inguruneko onarpena gaurtik dago ipinita Gorrondatxe-Azkorriko hondartzan, bertara parapenten heldu ondoren. Hori lortzeko bainatzeko ur kalitateari, garbiketari, inguruneko informazioari eta hezkuntzari, segurtasunari, zerbitzuei eta instalakuntzei lotutako irizpide batzuk bete behar dira. Azkorriko hondartzak 1992an lortu zuen lehenengo aldiz bandera urdina eta horrez geroztik 15 bider lortu du (Prestigek eragindako isurketengatik izan ezik), eta gaur Euskadin hori daukan hondartza bakarra da.
Getxoko gobernu taldeak ingurugiroko gestioa hobetzeko lan egiten segitzen du, ISO kalitate agiriak lortzeko lan egiten ari den bitartean ere.

Aurten bainatzeko uren ganeko legedi komunitarioa indarrean sartzearekin batera 2007ko eguraldi ezegokia izan zen eta horren ondorioz azterketek eragina eduki dute aurtengorako. Horrela, aurreko urteotan bandera urdina lortu zuten Ereagako eta Arrigunagako hondartzek gaur egun beren zerbitzuen mailak mantentzen dituzte eta 2008ko udan Bandera Urdinari lotutako batzordeak kontrolatuko ditu, 2009an bandera urdina berriro lor dezaketen egiaztatzeko. Hondartzetan burututako azterketek uraren kalitatea egokia zela zioten baina ez bikaina.

Azkorriko hondartzak ezaugarri bereziak ditu, horiei esker inguru horrek ingurugiroko garrantzi handia baitu. Horiek dunen eskosistema berezitua, landare espezie interesgarri batzuk (batzuk beren bakantasunagatik babestuta) eta Euskal Herrian dagoen zapo lasterkariren bi taldetako batekin izatea dira.


MP3 fitxategiaren deskarga azkorriko bandera urdina dela eta. (584 kb)

Eskerrik asko parapente eskolako Jose Luiseri.

Labels:





Argeliako Tindoufeko Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetatik eta Ekialdeko Europatik (Errusia, Ukrania eta Bielorrusia) etorri diren 45 umeren familia getxotarrei udalerrian zabaltzen duten elkartasun mezua eskertu diet gaur goizean Getxoko Udaletxeko Batzar Aretoan egindako ekitaldian. Ume hauek Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek, Getxoko Udaleko Garapeneko Lankidetzako laguntzarekin, antolatutako harrera programari esker heldu dira Getxora, bertoko familiarekin uztaila eta abuztua emateko asmoz.

Hain zuzen ere, ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko Elkarteak 15 saharar umeren egotaldia antolatu du (azken urteotako talderik handienarena); Chernobil Elkarteak 13 neska eta mutil ekarri ditu Getxora (iaz baino 4 gehiago) Ukraniako Chernobilgo zentral nuklearraren istripuak eragindako erradiazioen ingurutik eta toki beretik Acobi Elkarteak beste 6 gehiago; Kainaberak Errusiako Murmansk, Niznivarstov eta Volvogrado lurraldeetatik 7 haurren harrera ahalbideratu du eta Bikarte Elkarteak Errusiako umezurtzetan bizi diren 3 haur ekarri ditu eta Ukrania Gaztea elkarteak Ivankiveko bat.

Harro sentitzen naiz aurten etorri diren umeen kopurua aurreko urteotakoa baino altuagoa dela ikustean eta hemendik aurrera haur horiek udalerriko seme-alabak izango dira. Harrera familiei beren konpromisoa eskertu diet udalerri osorako elkartasun eredua direlako. Fatma Ghaliak, saharar begiraleak, umeen izenean mota honetako ekimenak posible egiten dituzten familien esfortzua ere eskertu du.

Programa hauen helburuak hiru izaten dira. Lehenengoa oporraldiaz disfrutatu ahal izatea da eta baita udalerrian dauden bitartean beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera edukitzea ere. Bigarrena osasuna zaintzea da, askotan, osasun azterketa egitea eta tratamendua jartzea beharrezkoa izaten baita. Azkenik, Getxoko biztaneleak haurrek beren jaioterrietan dituzten bizi-baldintzez sentsibilizatzea nahi da, harreren helburu nagusietako bat getxotarrek haurren errealitateari buruzko ahalik eta informazio gehien edukitzea baita.



MP3 fitxategiaren deskarga 45 umeei egindako ongi etorriarekin. (580 kb)



MP3 fitxategiaren deskarga harrera sendieei eskerrak emanez. (690 kb)

Labels: , ,

Eskuko telefoniaren igorgailuek eragindakoak aztertzeko Gobernu Taldeak bultzatutako lan taldeak erabaki du operadoreen egungo eta etorkizunerako aurreikusita dituzten hedapenei buruzko ikerlana eskatzea. Helburua udalerrian eskuko telefoniaren igorgailuen kokapena aztertzea eta baita aurreikusita duten hedapena ere, zerbitzua bermatzen duen proposamena egin ahal izateko eta aldi berean, hedatze kontrolatua, orekatua eta guztien artean hitzartua lortzeko denon lasaitasunerako.
2007ko azken hiruhilabetean osatutako taldearen azken bileran CCARS, Irratiuhin eta Osasunaren Batzorde Aholkulari Zientifikoak egingo duen hurrengo Biltzarrerako tokia Getxo proposatzea ere adostu zuten.
CCARS delakoa erakunde independientea da, Medizinan, Fisikan, Kimikan, Biologian, Zuzenbidean eta beste jakintza adar batzuetan adituak direnek osatuta eta Madrileko Complutense Unibertsitateko Fundazio Nagusiak babestuta. Sortu zenetik izaera zientifikoko eta teknikoko aholkularitza-txostenak eta ekitaldiak burutu ditu herri administrazioentzat eta herritarrentzat. Batzordea gaur egun eremu elektromagnetikoen arriskuaren ganeko egungo pertzepzioaren inguruan lan egiten ari da, herritarrek arrazoi zientifikoetan oinarritutako erabaki arinak eta gardenak hartu ahal ditzaten. Horretarako informazio objetiboak, independienteak eta saio zientifikoan oinarritutakoak igortzen dituen erakundea beharrezkoa da. CCARS erakundeak hori eskaini nahi dio gizarteari.

Kide berriak

Getxon sortutako lan taldeko hasierako kideak gobernu taldea, udal alderdi politikoen ordezkariak, “Antenas No” elkartea eta Telefoniaren Operadoretako eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko ordezkariak izan ziren eta orain FEMP, EUDEL eta Eusko Jaurlaritzako Inguruneko Saileko kideak sartu dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari sartzeko gonbidapena luzatu diote.
Gogoratu, eskuko telefoniaren igorgailuak ezartzeko estatuko eta tokian tokiko administrazioen baimenak behar dituztela. Estatuak gai teknikoak eta irratielektrikoak kontrolatu eta baimentzen ditu, eta baita beren igorpen irratielektrikoak, beren neurketak eta zaintza ere. Alor horretan, Udalak Ministerioari eta operadoreei eskatu dio instalakuntzak behar bezala daudela egiaztatzen duten informazioaren kopia. Udalak, bere aldetik, hirigintz alorreko ahalmenak ditu, lan baimenaren, jardueraren eta instalakuntzen zabaltzearen kontrolen bitartez.

Labels:

Uholdeak: udal dirulaguntzen 3641/2008 dekretuan aldaketa

PDF fitxategiaren deskarga Alkatearen 3641/2008 dekretuko VIII atala aldatzea.

Labels: ,

Ekainean izandako uholdeak direla eta biltzaile sarea aztertu eta osoki garbitu eta telebistako monitore batzuen bitartez 3 kilometro baino gehiagoren ikerketa egin ostean, Getxoko Udala sare osoa ari da garbitzen gaur egun bereziki kritikoak diren guneetan, hasiera batean milioi bat euro bideratu dituela egitasmo horretara.
100 kilometrotik gorako egungo sarearen %70 egoera onean dagoela esan dezakegu eta bere zeregina modu egokian betetzen du; sarearen gainontzeko tarteak konpontze beharren bat behar du epe labur edo ertainera, zaharra delako, egoera txarrean dagoelako.

Sareko garbitze lanak Ollarretxe, Makaletako Etorbidea, Las Uvesetan, Elkanon, Aiboan eta Maidaganen egiten ari dira, besteak beste. Halaber, biltzaile berriak ipintzeko lanak ere egiten ari dira Maidaganen, euri urak jasotzeko hodien txertaketarekin Malakateko galerian, alde horretako metroaren lurperatze laneekin batera. 6 eta 9 hilabete artean iraungo dute lanook. Gobernu taldea egiten ari den beste lan batzuk dira, Gobela errekaren ertzen, Larrañazubiko kanalizazioen eta arroilen eta urak hartutako aldeetako isurbideen garbitzea.

Tramitean edo aztertze bidean


Era berean, Ereagako Pasealekuan, La Olatik eta Igeretxe arteko tartean (300 metro), biltzaile berria ipintzeko lanak eta hondartzako euri urak jasotzeko irteera berri posibleak bideratzen edo aztertzen ari dira eta baita Erromoko sarea hobetzeko lanakere ( Santa Eugenia eta Kresaltxu kaleetan galeria eta bere eragina izango du kale horietan eta ingurukoetan, beren biltzaileek horietan isuritzen baitute). Bi zeregin horiek hemendik gutxira egingo dituzte. Horiekin batera honako hauek ere: Elkano, Aiboa eta Txakursolo inguruan lanen egitasmoaren idazketa eta lanak aurrera eramatea, azterketen ondorengo diagnostikoa kontuan hartuta; Ollarretxe, Salsidu eta Bidebarrin gauza berbera diagnostikoaren arabera ere; Makaletako etorbideko 53tik 89ra (Fadura aurrean) arteko jabeen komunitate guztiek udal sarearekin dituzten loturak aztertzea eta estolderiaren udal sarearen Inbentarioa aztertzea eta egunean jartzea.

Une honetan sarean egiten ari den azterketak emango dituen ondorio berriek eskatuko dituzten beste ekintza batzuk erabaki gabe daude. Horren guztiaren berri aldian behin emango diegu atzo udal batzan aho batez osatzea onartu zen Uholdeei buruzko batzorde informatibo bereziko kideei. Horrela bera izango da gai horretaz ulertuko duena, besteak beste, berari egokituko baitzaio hilabetearen hasieratik egiten ari garen diagnostikoaren emaitzen araberako jarduerak erabakitzea.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua