Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Azkorri, Euskadin bandera urdina edukiko duen hondartza bakarra

Gorrondatxe-Azkorrikoa izango da Euskadiko kostaldean uda honetan bandera urdina izango duen hondartza bakarra. Sari hori Europako Ingurumen Hezkuntzarako Iraskundeak eta Ingurumen Hezkuntzaren eta Kontsumitzailearen AEAC Elkarteak ematen dute.
Iaz Ereagan eta Arrigunagan ere izan zen bandera urdina jasota 2006an eskatutako ingurumen baldintzak betetzeagatik. Aurten Udalak ez du Ereagan eta Arrigunagan bandera eskatu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako azterketak egiaztatu zuelako uren kalitatea ona zela baina ez bikaina, elkarteak eskatu bezala. Egoera horren arrazoia eroritako ekaitzek eta ur jausiek eragindako zikinkeria izan zen.

Labels: ,

Kontsulta legearen galderak



Ez ohiko bilera egin du Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak gaur, 2008ko maiatzaren 28an, Herri Kontsultarako deia egin eta berau arautzen duen Lege Egitasmoa onartzeko.

Lege egitasmoa aurkeztu du Gobernuak gizarteari segurtasun juridikoa eman nahi diolako, konpromiso politikoa bete nahi duelako eta, gainera, horretarako argi eta garden jokatu nahi duelako, euskal gizarteari emanaz hitza.

Zergatik?

Joan den urrian, Politika Orokorreko Eztabaidan, Lehendakariak Jose Luis Rodriguez Zapatero Presidenteari eskua luzatu eta itunerako egindako eskaintzari behin eta berriro uko egin diotelako.

Ezetza izan da eman diguten erantzun bakarra. Beti Ezetz! Herri honetako egoera politikoa etengabe oztopatzen duen harresi baten aurrean aurkitu gara. Eta ez gaude prest irtenbiderik eskaintzen ez duen gurpil zoroan bizitzeko.

Elkarrizketari eta irtenbideak bilatzeari ezezkoa ematerik ez genuela onartuko esan genuen. Herri honetako erakunde demokratikoek iniziatiba hartuko genuela, aurrera egiteko.

Euskal gizarteari emandako hitza bete egingo dugu!

Zer espero dugu?

- Eusko Legebiltzarrarengandik, alderdi politiko guztien Baietza espero dugu, ziur baikaude ez dela egongo ez alderdi politikorik, ez eta legebiltzarkiderik, Euskal Herriari hitza emateari uko egingo dionik.

Ezin da ulertu, herriaren iritzia zein den jakiteak nolatan zati dezakeen gizartea.

- Euskal gizartearengandik espero dugu herritar bakoitzak, zarata eta deskalifikazioa baino ez dakarren eztabaida politikoa eta hedabideetakoa alde batera utzirik, 45 segundo hartuko dituela bi galdera xume irakurtzeko, eta ondoren erabaki dezala zer egin behar duen, nola jokatu behar duen.

Ez utzi inori zure ordez erabakia hartzen!


Zer nahi dugu?

- Bakea nahi dugu.

ETA, dagokion lekuan jarri nahi dugu… indarkeria behin betiko utz dezala exijituz.

- Euskaldunen arteko Akordioa nahi dugu.

Egoera politikoa desblokeatu nahi dugu, alderdi politiko guztiei elkarrizketarako deia eginaz, 2010. urtea amaitu aurretik akordioa lor dezaten.

- Eta nahi dugu euskal gizartea izatea prozesua abiaraziko duena 2008ko urriaren 25ean, eta prozesua itxiko duena erreferendum batekin 2010. urtean. Hau da, euskal gizartea izan dadila, eta euskal gizartea bakarrik, bide osoari zilegitasuna emango diona. Hasieratik amaiera arte.

Hauek dira Kontsulta Legeko galderak:

"Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?"


"Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?".


Printzipio Etikoa:

"Ados zaude indarkeriari elkarrizketa bidez amaiera emateko prozesu bat bultzatzearekin, baldin eta ETAk aldez aurretik erakusten badu zalantzarik gabeko moduan indarkeriari behin eta betiko amaiera emateko borondatea?"


Zergatik? Zertarako?

1.- Bakea nahi dugulako.

ETA, dagokion lekuan jarri nahi dugu… indarkeria behin betiko utz dezala exijituz.

2.- Euskal gizarteak, ETAren indarkeriaren aurkako konpromiso etikoa berrestea nahi dugulako, Ajuria Eneako Itunean eta Diputatuen Kongresuan 2005eko maiatzean egin zen modu bertsuan.

Han espresuki esaten zen "politika-mailako gorabeherak herritarren nahia ordezkatzen dutenen bidez soilik konpondu behar direlako printzipio demokratikoa" ezin uko eginezkoa dela, eta printzipio hau uneoro errespetatuaz "lndarkeriari elkarrizketa-bidez azkena emateko, horrekikoak egiteko benetako gogoan eta hori sinistarazteko moduko zalantzapiderik gabeko jarreratan oinarrituz, behar bezalako aukerarik izaten bada, Erresumako horretarako gai diren agintarien eta izu-ekintza bazter uztea erabakitzen dutenen arteko harreman-bideen alde gaude"

3.- Konpromiso hauekin bat etorriz, ETA eta indarkeria arbuiatzeko modurik biribil eta eraginkorrena, hura behin betiko desagertzea exijitzea delako, ETAri esanez politika egitea, politikariei bakarrik dagokiela, herriaren ordezkari egiazkoak direnei.


Printzipio Demokratikoa:


"Ados zaude euskal alderdiek, bazterketarik gabe, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz Akordio Demokratiko bat lortzeko negoziazio-prozesu bati ekitearekin, eta Akordio hori 2010. urtea bukatu baino lehen erreferendumera jartzearekin?".


Zergatik? Zertarako?

1.- Euskaldunen arteko Akordioa nahi dugulako.

Euskaldunen arteko akordioak, Estatuak errespetatzea nahi dugulako, orain arte ez baita hala izan. Gernikako Estatutuak, euskaldunen arteko itun hark, 30 urte daramatza bete gabe eta, 30 urte daramatza bete gabe, Euskal Herriari emandako Hitzak.

2.- Egoera politikoa desblokeatu nahi dugulako, alderdi politiko guztiei dei eginaz, Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea gauzatzeari buruz negoziatu eta akordioa lor dezaten.

Eremu guztietan erabakitzeko eskubidea. Autogobernu ekonomiko, sozial, kulturalaren… eremuan; beste euskal Erkidego eta Lurralde batzuekiko harremanen eremuan. Eta erabakitzeko eskubidea, Estatu espainiarrarekin nolako harreman politikoa izan nahi dugun; eremu horretan ere bai.

3.- "Elkarrekin bizitzea erabakitzeko" ahalmena izan behar dugulako

- Erabakitzeko ahalmenik ez badago, elkarbizitza ez da norberak hautatua, inposatua da!

- Elkarrekin bizitzea, eta erabakitzea, kontzeptu bereizezinak dira.

- Erabakitzeko eskubidea, eta askatasunean elkarrekin bizitzeko eskubidea nahi dugu

4.- Erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dugulako euskal gizartearen ongizatea hobetzeko, gaur herri honetan bizi garen gizon-emakume guzti-guztien ongizatea. Duten pentsamoldea dutela, botoa ematen diotenari ematen diotela.

- Hitz batean, erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dugulako hobeto bizitzeko

Labels:

2008-2011ko Legegintzaldiko planaren aurkezpena

2008-2011ko Legegintzaldiko plangintzak 245 ekintza aurreikusten ditu eta horietatik 66 2011rako lortu beharreko jarduera nagusiak izango dira, hain zuzen ere, orokorrean getxotarrei eta konkretuki kolektibo behartsuenei, haurrei, gazteei, nagusiei eta Getxo herriaren garapenean parte hartzen dutenei zuzendutako helburuak.

Jarduera nagusiak XXI.mendeari aurre egingo dion udalerria lortzeko jauzi kualitatiboa izango dira, beti ere, aurrera egiteko asmoarekin. Lortu nahi den udalerriaren ezaugarriak honako hauek izango dira: bizia, dinamikoa, ekintzailea, solidarioa barrura eta kanpora begira, Euskadin errotuta, euskaldunagoa, desberdinen arteko bizikidetzarekin eta bakearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituta. Gaur ezagutzera eman dugun ibilbide orria aberastua izatea eta egokitzat jotzen bada proposamenak aldatzea ere nahi dugu, udalbatza osatzen duten alderdien partaidetzarekin udalerriaren alde lan egiten badute, gure herritarrentzat hoberena lortzeko helburuarekin.

Gobernu taldeak 2011ra arte aurreikusten dituen jarduera nagusien artean honako hauek daude: estalpeko guneak ezartzea, neguan ere erabili ahal izateko, hiri barruko gune batzuen aldaketa, esate baterako, Areetako Geltokiko Plaza, San Nikolas Plaza, Biotz Alai plaza eta Getxo Antzokiko Plaza, Bizkaia Zubiko ingurua edo Maidaganen metroa lurperatu ondoren geratuko dena, herritarren arteko topaguneak sustatzeko.

Era berean jarduera ekonomikoa bultzatzeko oinarrizkotzat jo du Zubilletan enpresentzako gunea martxan jartzea eta epe luzera Martiturriko jarduera ekonomikoen parkea, Areetako Azokaren eraikinean aurreikusten ari den gune ekonomiko, kultural eta sozial berria edo Punta Begoñan luxozko hotela eraikitzea.

Oreka eta elkartasuna

Egungo legegintzaldirako ezarritako plangintzan kolektibo behartsuenenei zuzendutako ekintzak ere oinarrizkoak direla eta baita 12 eta 17 urte artekoentzat eta nagusientzat aurreikusita daudenak. Helburu horrekin, Plangintzan, besteak beste, pertsonen autonomiaren alde egiten duen Menpekotasun Plangintzaren ekintzak zabaldu nahi dira eta Algortan Gizarte Zerbitzuen egoitza berria ireki ere. Gobernu Taldeaktratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako programa ere hobetuko du harrera pisu batekin eta Algortan eta Erromon 0 eta 3 urte artekoentzat Haurreskolak zabalduko ditu.

Gazteleku berriak zabaltzeaz gain, azken belaunaldiko haurrentzako jolasak eta gazteentzako astirako guneak ere ipiniko dituzte. Etxebizitzaren Plangintzaren barruan gazteentzat babestutako alokairuzko eta txandakako etxebizitzei emango diete lehentasuna. Nagusientzat2009an Udal Erresidentziako Eguneko Zentroa jarriko da martxan eta Erromoko eta Andra Mariko Nagusien Etxeak zaharberrituko dituzte.

Aurreko legegintzaldian inbertsioak kirol egituretan egin ziren bitartean, oraingoan kultur alorrean izango direla, Getxo Antzokia berriarekin (eta Algortako Musika Eskola berriarekin) eta Santa Eugeniako eraikinean ekipamendu berriarekin.

Azkenik, jasangarritasunaren alde pentsatutako ekintza batzuk eramango dituztela aurrera, esate baterako, hiri barruko eta eskola eta kirol instalakuntzen arteko bidegorrien sarea, udal eraikinetan eraginkortasun energetikoa areagotzea eta erregai ekologikoak erabiltzea.

Labels:

201 aparkaleku Santa Anako BOEetan

Datorren udal batzara eramango dugu Santa Anako Babes Ofizialeko Etxebizitzetan inguruko egoiliarrentzat dauden 201 aparkatzeko tokien merkaturatzearen hasierako proposamena. 2003ko uztailaren 24ko udal batzan aho batez onartutako akordioa bideratzea izango da, aipatutako tokien prezio publikoa gaurkotzen. Plaza horiekin Udalak azken hamarkadan guztira 1092 aparkatzeko toki egokitu ditu Erromoko eta Areetako auzoetan inguruko getxoztarrek egindako eskaerei erantzuten eta une honetan gobernu taldearen esfortzuak Algortan antzeko ekintzak egitearen ingurukoak dira, auzo horretako kaleetatik autoak kentzeko.
Maiatzari dagokion udal osoko bilkuraren ohiko saioan eztabaidatuko duten proposamenak bi solairutan dauden 201 aparkatzeko tokien, (5 ezintasunak dituzten pertsonentzat) eta 35 trastelekuen merkaturatzearen hasiera aurreikusten du. 50 urteko epealdirako azaleraren eskubidearen igorpena jarriko da merkatuan 20.460 eurotan. Aparkatzeko tokiek 22 metro koadro baino gehiagoko azalera dute eta trastelekuen salneurria metro koadroko 925 eurokoa izango da.
Ibilgailua duten eta eragin inguruan (Erromoko eta Areetako kale batzuetan) erroldatuta dauden pertsona fisikoek eskatu ahal izango dute partzela bat.
Eskaeren kopurua dauden tokien kopurua baino handiago izango balitz zozketa bat egingo litzateke toki bat lortuko duten pertsonak erabakitzeko eta eskaeren kopurua txikiagoa izango balitz eragin ingurua zabal liteke.
Proposamenak aurreikusten duen izena emateko epea ekainaren 5etik abuztuaren 4ra artekoa izango litzateke. Interesatuek izenematea aparkalekua kudeatuko duen enpresak tokian bertan jarriko duen etxolan egin beharko dute eta plazak irailaren amaierarako egon litezke erabiltzeko prest. Plazak hartzeko ordena zozketa bidez erabakiko da.

Labels: ,

Maitasuna Itsasoari




Instalazio hauek getxoztarrek itsasoari eta itsas-kirolei dieten maitasunaren erakusgarria dira.

Labels: ,

Getxo Itsasoan





Labels: ,



Getxoko Kirol Portuan dauden Arraunketa eta Belako bi udal pabilioi berriak gaur asteazkenean zabalduko dituzte, getxotarrei kirola egiteko erreztasunak emateko helburuarekin, azken hamarkadan Getxoko Udalak kirol azpiegituretan egindako inbertsio garrantzitsuekin bat etorriz.
Bi zerbitzu berri hauek 1.468.941 euroko kostoa izan dute eta hauen bitartez urrats kualitatibo eta kuantitatiboa eman da, Getxon erakunde publikoek itsas kirolak sustatu eta garatu aldera instalakuntza berriak eraikitzeko batera Getxon egiten ari diren lan-egitasmoaren biribilkia ixten delako.
Bi azpiegitura berriek izaera enblematikoa izango dute, arraunketari dagokionez, instalazio eredugarri hauen bitartez Getxo Arraun Taldearen proiektuari behin betiko bultzakada emateko oinarriak ipiniko direlako; eta belari dagokionez, kirol modalitate hau guztiz indartuko delako eta urtearen amaieran Eskola bat sortuko delako, getxotar guztientzat zabalik izango dituela bere ateak. Bela pabilioian, ganera, beste kirol jarduera batzuk egingo dira Getxo Euskadiko eta Estatuko belaren egutegiaren erdi erdian kokatuko dutelako, udalerrira aberastasuna ekarriz ere.
Honen harira, bela pabilioi berria datorren uztailean Getxon izango diren XIV Joku Atlantikoen egoitza izango dela.
Bela pabilioiak 1.000 m2ko azalera du, ontzientzako zabalgune handia dauka, ontzi laguntzaileentzako hangarra, aldagelak eta belaren formazio teorikoa irakasteko 3 gela. Ganera, kanpoan arrapala ipini dute ontziak uretara bota ahal izateko.
Arraunketa pabilioiak beste 1.000 m2ko azalera dauka eta Getxo Arraun Elkarteak erabiliko du. Ontziak gordetzeko biltoki handi bat dauka, arraunlariak prestatzeko gimnasialeku handia aparailu askorekin, entrenamendu saioetarako zulogune berritzailea –dagoeneko arraunketaren euskal elitean dauden talde batzuk eskatu dute erabili ahal izatea-, aldagelak eta traineruentzako pantalan ikusgarria ere.
Bi pabilioiak egiteko milioi erdi euro inguruko inbertsioarekin batera, Udalak 150.000 eta 300.000 euroko bi diru-kopuru bideratu ditu arraunketan eta belan jarduteko kirol materiala erosteko, hurrenez hurren.



Pabilioien inagurazio ofiziala gaur asteazkenean, 19:30ean, egingo da eta bertan Udalak omenaldia egingo die arraunketaren eta belaren alde lan nabarmena egin duten hainbat lagun eta elkarteri. Omenduko dituztenen artean, besteak beste, Eneko Van Horenbeke eta Melkiades Verduras arraunlariak, Getxo Arraun Taldeko zuzendaritzako kide den Marcos Bretos, Jose Luis Ugarte nabigaria eta Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club Elkartea dira.

Labels: ,

2008ko Ibiladia. Danok Zornotzara!!!!


2008ko Ibilaldirako logoa eta mezua bat dira. Gurasook ikastolara haurrak eramaten ditugunean, dituztenean, maite dituzten bi gauza, amore bi, partekatzen ditugu: gure seme-alabak,eta bestetik, euskara eta kultura. Hortik aurrerako beste maitasun batzuk ere badira....Bihotza ez da bakarrik maitasunaren ikur. Ikastolak sortu zirenetik bihotzak mugiarazi gaitu, aurrera egiteko indarra eman digu. Beti gauzak bihotzez egin izan ditugu, konpromiso bizia, ezarritako helburua lortzeko borondate tinkoa. Gizartearen euskalduntze prozesuan, irakaskuntza munduan ikastolak izan dira bihotza, eta oraindik ere badira.

Danok Zornotzara!!!!

Labels:

Maritimo aurrean adierazpenak



Labels:

Bozeramaileen batzordeak hartutako akordioa

Real Club Maritimo del Abra eraikinaren kontra ETAk egindako atentatuaren aurrean, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazi nahi du:

1.- Gaitzespen osoa atentatuari eta erabateko arbuioa euskal gizartearen eta bereziki getxoztarraren gehienen borondatea mespretxatuz terrorismoa eta indarkeria praktikatzen dutenei.

2.- Bere nazka eta gogaitasuna beste behin ere gure udalerria aipatutako terrorismo ekintzetako baten eskenatokia izan delako.

3.- Real Club Maritimo del Abra izenekoarekiko elkartasuna eta laguntza eta baita atentatuak eragina izan duen auzokide guztiekiko ere.

4.- ETAri behin betiko eta berehala desagertzeko eskakizuna, era horretan euskal gizartearen gehienen borondatea errespetatuz.

5.- Eta azkenik, Bozeramaileen Batzordeak dei egin nahi du zuzenbide estatuak dituen baliabideetatik eta batasun demokratikotik denok terrorismoari zilegitasun politiko eta soziala kentzeko eta bere behin betiko desegigoa lortzeko lan egin dezagun.

Labels:

Getxoko Udalak 543.800 euroko dirulaguntza lortu du Europako Gizarte Funtsarengandik, “Getxo Lan-In, Getxo Laneratzen, Getxo Incluyendo” delako egitasmora zuzentzeko.
Honen helburua da zailtasun handiak dituzten pertsonei lana topatzea. Europatik emandako laguntza honek langabezian dauden pertsonei, bizimodu egonkorrago eta hobeagoa bat eduki dezaten lana emateko Udala egiten ari den ahaleginak babesten dituela esan nahi du”.
Egitasmo honek 36 hilabeteko iraupena izango du eta 2008 eta 2011 urte artean gauzatuko da. Europako Gizarte Funtsak emandako dirulaguntza egitasmoaren aurrekontuaren erdia da. Hain zuzen, aurrekontua 1.087.747,75 eurokoa da.
Zailtasun handiak dituzten pertsonen laneratzeaz gain, proiektuaren jarduera-ardatzak dira ere, azterlanak egitea eta sarean lan egitea, datozen urteetan jarduera-esparru hauetan lan egiteko asmoa baitu Getxoko Udalaren Enplegu eta Toki Garapenerako Laguntza Bulegoa-Behargintzak.
Getxoko Behargintzak dituen helburu nagusien artean, hain zuzen, langabetuen eta bereziki zailtasun handiak dituztenei lana topatzea dago. Hartara, hainbat jarduera abiatu ditu eta udalaz gaindiko hainbat programetan ere parte hartzen du, gure udalerrira baliabideak dakartzatelako.

Europako erakundeari dirulaguntza lortzeko egindako eskaria, era honetako proiektuetan enplegu Bulegoak duen eskarmentuak eta horietarako beste erakunde batzuetatik lortutako atxikimenduak bermatzen dute. Getxoko Udalak Euopako Gizarte Funtsak egindako era honetako 5 deialditan hartu du parte. Horiei esker, 260dik gora lagun trebatu ditu, 153 pertsonei lana topatu die eta 250dik gora enpresekin behar egin du ere.

Labels: ,

San Isidro 2008



Getxoko udaletxearen aurrean konzentrzaioa

Labels:

Legutioko atentatua. Konzentrazioa Udalaren aurrean 12:00etan

ETAk egindako atentatua ikusita, EUDELek Euskadiko udalei bihar, maiatzaren 15ean, udaletxe aurrean kontzentratzeko deia egiten die. Kontzentrazioa bihar 12:00etatik 12:15era bitartean egingo da.

Labels: ,

Bizikleten mailegua: 6 hilabete eta 4 geltoki


Argazkiak: Peru Urresti

Getxoko Udalak bizikletak maileguan uzteko doako zerbitzuaren ordutegia eta mailegu-guneen kopurua areagotuko ditu, udalerrian bizikletaren erabileraren aldeko apostu garbia egiteko helburuarekin.
2007an 2.429 lagunek 5.017 erabilera egin zituzten. Datorren maiatzaren 15etik azaroaren 15era bitartean indarrean egongo den zerbitzuak hiru helburu ditu, hau da, garraiobide jasangarria sustatzea, udalerriaren ezagutza erraztea eta lana topatzeko zailtasunak dituzten pertsonei aukera bat ematea mailegua kudeatzen duen enpresaren bitartez.
Gainera, aurten jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa ere emango da, ordutegia egunero goizeko 8.00etatik 20:00etara zabaltzeaz gain, mailegu-guneen kopurua ere aregotuko delako 2tik 4ra eta bizikleten kopurua 60 izango da. Aurten mailegu-guneak Bizkaia Zubiaren ondoan, Turismo Bulegoaren aurrean, Ereaga hondartzan, eta lehendabiziko aldiz, Gobela Kiroldegiaren ondoan eta Fadura Kiroldegiko igerilekuen eraikuntzaren ondoan izango dira.
Horrek getxotarrek astiarako ez ezik kirol instalakuntzetara joateko ere erabiltzea ahalbideratuko du.
Etorkizunari begira, Udalak bizikletaren erabilera sustatzen segituko du eta baita udalerria zeharkatzen duen bidegorrien sarea ere.
Bizikletak maileguan uzteko doako zerbitzua erabili ahal izateko interesatuek mailegu-guneetara hurbildu eta han NAN aurkeztu beharko dute. Agiri bat bete ondoren, bizikletak gehienez bi orduz erabili ahal izango dute, Getxo udalerritik atera gabe. Bizikleta edozein mailegu-gunetan hartu eta utzi ahal izango da.

Labels: ,

Getxoko Gizarte Zerbitzuen zorroa

Gizarte Zerbitzuak zerbitzu publikoa dira, udalerriko herritar guztiei irekita dagoena. Geure programen bitartez, edo/eta elkarte edo gizarteerakundeekin elkarlanean, aritzen gara gizarte
zerbitzu eta baliabideetara iristen laguntzeko, gizarte-bazterketa galarazteko, bazterketa horren
ondorioak arintzeko eta gizartetik bazterturik daudenak gizarteratzen laguntzeko.

Getxoko Gizarte Zerbitzuen misioaren adierazpena

PDF fitxategiaren deskarga Getxoko Gizarte Zerbitzuen zorroarekin

Labels:

Ikasturtearen amaierako azterketak prestatu ahal izateko eta, data hauetan ohitura denez, bihar, larunbatetik, maiatzaren 10etik eta datorren ekainaren 24ra arte Getxoko Kultur Etxeak udal liburutegietan eta Santa Eugeniako eta Andra Mariko aretoetan 506 ikasteko-toki eskainiko ditu aurten. Lan egunetan irekiera ordua zabaldu egingo da eta asteburuetarako ordutegi berezia ezarri ere.
Gainera, maiatzaren 24tik ekainaren 27ra bitartean Juan Bautista Zabala eta Romo ikastetxeek eta Julio Caro Baroja-Getxo 1 Institutoak beren ikasgelak eskola ordutegitik kanpo ere zabalduko dituzte, astean zehar 17:00etatik 22:00etara eta asteburuetan 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Eskaintza horrekin batera, urte osoan zehar Fadurako ikasteko gunea, astelehenetik igandera, 8:00etatik 21:30era egoten da zabalik Getxo Kirolak erakundeko kideentzat.

Animo! eta aurrera, gaindituko dituzu eta!

Getxo auzoz auzo

Getxoko Udalak “Auzoz auzo” herritarren-partaidetza bultzatzen duen ekimen berria abian jarri du herritarren proposamenak, jakinminak eta beharrak, zuzenean ezagutzeko, udal kudeaketa orientatzeko eta hobetzeko helburuz.

Getxoko auzoak hobetzea da asmoa, baina bizilagunen iritzia jakin nahi dugu euren errealitateari buruz, hau da, bizi diren auzoa.

Abiatuko dugun ekimenaren oinarria oso sinplea da, alegia, bizilagunek dituzten iritziak eta kezkak entzutea eta erantzutea, zuzenean, bertatik bertara. Gure politiken eta gure erabakien atzean herritarrak daude, aurpegiak eta begiak dauzkatenak, izen-abizenak dituztenak. Zuzenean entzun nahi diegun pertsonak.

Postontziak

Horrela, eta aurreikusitako egutegi baten arabera, postontzi bereziak jarriko dira Getxoko hainbat leku ezberdinetan, berauetan, interesatuek, euren auzoei buruz edo udal kudeaketari buruz dituzten iradokizunak utzi ahal izateko. Egun batzuk geroago, hauek guztiak ikusi eta aztertu eta gero, ni neu Alkate bezala eta gobernu lantalde osoarekin batera, auzo horretara hurbilduko gara pertsonalki auzokideekin gai horretaz aurrez-aurre hitz egiteko.

Hasiera batean postontziak tradizionalki Algortako eta Areetako erdiguneetatik urrun egon diren auzoetan kokatuko dira, Imanol Landa alkateak aurreratu duenez. Horrela, gaurtik aurrera, eta hilaren 19 arte, Zubietako eta Oicosa aldeko herritarrek aurkitu ahal izango dute Salsidu Etorbidearen amaieran (“Avenida” tabernaren aurrean). Topagunea alkatearekin eta bere gobernu talde osoarekin maiatzaren 22an izango da, 19:00etan “Julio Caro Caro Baroja-Getxo 1” institutuan.

Labels: ,

Herri urrats 2008: mende laurdena, bide erdia...



Igande honetan, maiatzak 11, inoiz baino gehiago denok Senpereko lakura, ikastolen bestara.

Urrats bat gehiago dugu emanen!!!!

Herri urrats 2008
webgunea

Labels: ,

XII. Paralinpikoentzako Bizkaiko Bira


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua