Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Arraun eta bela pabiloiak




Labels: ,

Administrazio elektronikoa bultzatzeko asmoz, Getxoko Udala Eusko Jaurlaritzarekin batera ari da lanean osasun-txartel elektronikoa (ONA izenez ezagutzen dena) Getxoko herritar guztien artean banatzeko aurten. Sistema honi esker, herritar guztiek edukiko dute administrazioko kudeaketak administrazio bulegoetara joan beharrik izan gabe egiteko aukera. Azken finean, udala informazioaren teknologia berrietara sartzeko urrats garrantzitsua dugu hau eta, ondorioz, udalerriko herritarrei zerbitzu hobea eta erosoagoa eskaini ahal izatea ekarriko du.
Maiatzaren amaieran bulego tekniko bat sortuko da eta, bertan, udaleko eta Eusko Jaurlaritzako teknikariek lan egingo dute uda amaitzean hasiko den txartelen banaketa planifikatu eta ikuskatzeko.
Txartelak pixkanaka ordezkatuko du Osakidetzaren banakoentzako osasun-txartela; izan ere, banatuko den hori EAEko herritarrek erabiltzeko txartel elektronikoa izango da eta horri esker etxetik mugitu gabe egin ahal izango da udalaren, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta beste administrazio batzuen hainbat zerbitzu; baina horrez gain, berme juridiko osoa duten izapide digitalak ere egin ahal izango dira.
Gaur egun dagoeneko izapidetu daitezke zerbitzu jakin batzuk beste administrazio batzuekin, besteak beste: foru ogasunean PFEZren aitorpena, medikuarenera joateko txanda, medikua aldatzeko eskabideak, gidabaimenaren puntuen kontsulta edo laneko biziaren kontsulta (Gizarte Segurantzari kotizatutakoa). Hori gorabehera, udalak pixkanaka beste udal zerbitzu berri batzuk ere sartuko ditu txartel horren bidez egiteko: erroldatzeko agiriak, sarrera-erregistroak, udalean ordaindu gabe dauden zorren ordainketa, lizentzien eskabideak eta kontsultak…
ONA txartelaren bidez, hain zuzen ere, administrazioekin izapideak online egiteko aukera izango da eta, udalerrian bertan, jasotzen den egunetik erabili ahal izango da txartel hau liburutegietako bazkide-txartelen ordez. Getxo Kirolak-eko bazkideek udal kiroldegiko instalazioetara sartzeko ere erabili ahal izango dute.

Labels: , ,

Nazioarteko Dantza eguna Getxon




Labels: ,

Un poco de chocolate




Getxo Antzokian Unai Elorriaga idazle algortarraren “SPrako tranbia” nobelan oinarritutako “Un poco de chocolate” pelikularen premieraren aurkezpenak Portu Zaharreko auzokideentzako eta orokorrean getxotar guztientzako omenaldia izan nahi du udalerrian filmaketak eduki zuen harrera onagatik.

“Un poco de chocolate” pelikulak hasieratik Udalaren lagunaza izan duela, bai dirulaguntza bai filmaketa errezten. Istorio polita eta positiboa den pelikulak hasieratik interes handia izan du udalerrirako, neurri handi batean nobela eta udalerriaren artean dagoen paralelismoa agerian uzten duelako, alde batetik bere ohiturak eta tokiak zaintzen dituen eta bestetik itsasoari eta munduari zabalik dagoen Getxo udalerria erakusten duelako, hain zuzen ere, bere berezitasunak eta bere ikuspegi unibertsala.

Pelikularen aktoreak honako hauek dira: Héctor Alterio, Bárbara Goenaga, Daniel Brúhl, Julieta Serrano, Ramón Barea, Gorka Otxoa, Marian Aguilera eta Mikel Albisu getxotarra.

Zorionak bihotzez guztiei,

EiTB24 argazki galeria filmaren aurrestreinaldia

Labels: , , , ,

Erromoko getxotarrek, ziurrenera urritik aurrera, Gobela Kiroldegian aparkatzeko hutsik dauden 244 tokietako bat alokatzeko aukera edukiko dute, hilabetean gehienez 45 eurotan, inguruan merkatuan ordaintzen ari dena baino askoz merkeago.
Erromon aparkatzeko dagoen arazoa murriztuko dela uste dugu eta auzo horretako auzokideen bizi kalitatea hobetu egingo dela ere.
Gobernu taldeak oraindik hutsik dauden aparkatzeko tokiak lau urtez gestionatuko dituen enpresa bat kontratatzeko tramiteak jarriko ditu martxan. Ustiapena esleitu ondoren, enpresak gaur egun hutsik dauden tokietako bat lortzeko eskaerak aurkezteko epea zabalduko du.
Enpresak ustiatzeko edukiko duen 4 urteko epea igaro ondoren, ekimenari buruzko balantzea egingo du Udalak eta horren arabera, aukera hori luzatzea edo ez erabakiko du.

Baldintzak eta betebeharrak
Inguruko auzokideek aipatutako aparkatzeko tokiak lortzea errezteko helburuarekin, Gobernu taldeak baldintza batzuk ezarri ditu. Horrela, eskatzaileek urte, hilabete edo aste batzuetako eperako alokatu ahal izango dituzte tokiak eta momentuz, gehienez lau urtetarako. Era berean, toki bat egun osoz, eguneko orduetarako edo gauerako soilik alokatzeko aukera ere izango da.
Aparkatzeagatik gehienez 45 euro ordaindu beharko da. Diru kopuru hori gutxiago izan liteke lehiaketa irabazten duen enpresak printzipioz ezarritako prezioa baino baxuagoa eskaintzen baldin badu. Hala ere, gaur egun aparkatzeko toki bat alokatzeagatik merkatuan dagoen salneurria hilabetean 65 euro ingurukoa izaten da.
Bestalde, egun 25 urtez toki bat erabiltzeko emakida lortzeko aukera ere mantendu egingo da, eskaintza hori 2004ean ezarri ziren baldintza berberetan. Gainera toki falta izango balitz, emakidek alokatzeko eskaintza berriaren gainean lehentasuna edukiko lukete. 25 urteko emakidaren egungo jabeen eskaerak kontuan hartzeko, beraientzako eskubidea ezarri nahi izan dugu eta horrela beren emakida itzuli nahi badute, udalari jakinarazi beharko diote eta emakida bat lortu nahi dutenei igortzeko lehentasuna edukiko dute.
Toki bat alokatu ahal izango dute ibilgailua eduki eta Getxon erroldatuta daudenek. Eskaerak epea zabaltzen denean (iraila aldera) aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek, eta eskaerak dauden plazak baino gehiago izango balira zozketa egingo litzateke epe luzeeneko alokairu-eskaeren artean. Hau da, urteko alokairuek lehentasuna edukiko dute hilabetekoen aldean eta hilabetekoenek astekoenen aldean. Eskaeren kopurua tokiena baino txikiagoa bada, guztiak sartuko dira zozketan.

Labels: ,

Portu zahareko Antonia auzokidearekin



"Un poco de chocolate" filma Portu Zaharrean aurkezten genuela baliatuz, Antonia auzokidearekin hitz egiteko aukera izan nuen.

Labels:

Getxoko XI. Liburu Azoka








Gobela Ikastolako umeak dira. Plazara hurbildu nintzenean, Kultur Etxeak antolatutako irakurketa gunean zeunden, denon artean ipuin baten irakurketa euskaraz egiten. Euskara, umeak, irakurketa eta plaza, uztarketa polita benetan.

Labels:

Eskutitz hau sinatzen dugun gizonok badakigu gure gizartean ez dagoela berdintasunik emakumeen eta gizonen artean, ez harremanetan eta ez botere-banaketan, eta emakumeak gizonen menpe daudela. Ondorioz, gizonok hainbat pribilegio dauzkagu: aisialdirako denbora gehiago daukagu; esparru publikoan, politikan nahiz ekonomian botere handiagoa dugu; eta emakumeen etxeko lanaz eta zaintzaz gozatzen dugu.
Aitzitik, gizartea antolatzeko modu honek modu negatiboan eragiten digu, eta gure nortasuna eraikitzeko gizartean eredu izan den tradiziozko gizonen eredu matxistak ez gaitu asetzen, eta gainera, gure izaera garatzeko prozesua baldintzatzen du.
Bidezkoa da egoera aldatzea, emakumeen eskubidea delako, eta gizarte osoaren onerako izango delako, egoera aldatzea onuragarria izango baita gizonentzat ere.
Horregatik, eta sexismoak eragiten dizkigun kalteak gainditzeko asmoz, berdintasuna oinarri duen gizartea eraikitzeko konpromisoa hartuko dugu, banaka nahiz taldean, emakumeek eta gizonek eskubide eta aukera berberak izan ditzagun, eta batzuon eta besteen ekarpenak eta beharrak modu berean balora daitezen. Horretarako konpromiso hauek hartuko ditugu:

-Emakumeek sexismoaren aurka egindako aldarrikapenekin bat egingo dugu eta bazterketa sexisten aurka egiten duten borroka oro babestuko dugu, eta bereziki, indarkeria matxista gaitzetsiko. Gainera, jendaurrean eta modu aktiboan gaitzetsiko ditugu halako bazterketa-jarrerak eta ez ditugu onartuko geure inguruan.

-Egoera, esperientzia eta jarrera guztiak haintzat hartuta, berdintasunik gabeko gizarte honi eusten dioten eguneroko balio eta jarrerak berraztertuko ditugu, eta beste gizon batzuei laguntzen saiatuko gara, aldaketa pertsonalen eta gizarte-aldaketen bide honekin bat egin dezaten.

-Geure burua eta besteena zaintzeaz arduratuko gara, pertsonen osasunaren eta segurtasunaren aurkako arrisku-jarrerak bultzatu ordez.

-Etxeko lanak eta familiakoak zaintzeko lanak geuretzat hartuko ditugu, baita gure izaera eraikitzeko bide gisa ere, eta bereziki, zaintzeko baimen, eszedentzia eta lanaldi murrizketez gozatuko dugu.

-Askotariko sexualitatea lortzearen alde, egingo dugu, mitorik gabe, konparaziorik egin gabe eta ezer ezarri gabe, elkarrekin gozatuz eta elkarri plazera emanez. Sexualitate librearen eta sexu-aukera zein sexu-orientazio librearen aurkako jarrera ororen aurka egingo dugu.

-Geure nortasuna libreki eraikitzen saiatuko gara, rolak eta estereotipoak alde batera utzita, geure emozioak eta sentimenduak osorik garatzeko.

-Indarkeria ez dugu arazoak konpontzeko zilegizko tresna gisa hartuko. Baztertu egingo dugu eta bide baketsuak eta elkarrizketa erabiliko ditugu egoera korapilatsuak konpontzeko.

Euskal gizonon konpromisoa berdintasunaren aldeko apustu sendoa da. Beharrezkoa da herritar libre, autonomo, zuzen eta zoriontsuagoen gizartea eraikitzeko.

Atxikitzeko orria

Labels: , ,

Gaur egingo dugun osoko bilkuraren saioan maiatzaren 17a Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izendatzea Estatu espainiarreko gobernuari eskatzeko Adierazpen Instituzionala aurkeztuko dut. Egun horretan 18 urte beteko dira Osasunaren Munduko Erakundearen Batzar Nagusiak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ezabatu zuenetik, osasun arloko homofobia eta gay, lesbianen eta bisexualen aurkako diskriminazio sistematikoarekin amaitzeko asmoz.
Adierazpenean Udalbatzari eskatuko diot sexu-orientazioa eta genero-identitatea dela-eta mundu osoan zehar diskriminazio larria jasaten duten milioika pertsonei elkartasuna adieraztea lortu nahi da eta aldi berean dei egitea herritar guztiei, eta bereziki, gainerako erakunde publikoei homofobiaren eta transfobiaren kontra lan egiteko.
18 urte hauetan homosexualitatea eta bisexualitateari buruzko ikuspegia gizartean normalizatze aldera herrialdi batzuetan aldaketa gradual eta garrantzitsua gertatu dela. Hala ere, nazioarteko nazioarteko errealitatea ez da homogeneoa, badirelako oraindik homosexualitatea eta bisexualitatea delitutzat jotzen dutenak eta gutxienez, 9 herrialde heriotz zigorra inposatzen dutenak. Giza Eskubideen urraketa sistematiko horren aurrean ezin gara alde batera geratu.
Ekimen honek, maiatzaren 17a, Homofobiaren eta Transfobiaren kontrako Nazioarteko Eguna izendatzeaz gain, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen goi-komisarioak eta Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak homofobia eta transfobia egiten dituzten adierazpen politko, sozial eta kulturaletan gaitzestea ere lortu nahi du.
Maiatzaren 17a eta ekainaren 28ko Harrotasun Egunaren artean inongo gainjartzerik ez dagoela argitzeko, txarto ulerturik balego, mozioan guztiz bateragarriak izango liratekeela argitzen du; lehenengoak modu ofizialean agerian utzi nahi duelako benetako lotsa gizartean bizirik dirauten homofobia eta transfobia direla eta bigarrenak gizarte zibilari gutxiengo sexualekin bat egitea eskatzen diolako giza eskubideen aldeko borrokan.

Labels: , ,

2 gurtzontzi Getxoko kaian


"Mistery" gurtzontzia ta gero, bi gurtzontzi berri 1200 bidaiariekin. 'Nordnorge', 123 metro luzerakoa eta 'Black Watch' 205 metrokoa.

Labels:

Birziklatuz... irabazi

* hiritar bezala onura lortuko duzu
* zure hiriak onura lortuko du
* planetak onura lortuko du
* eta halaber zure hiritartasuna sarituko dugu. Sari bikaina eskuratu ahal duzu: kanpaina honetan zehar (apirilak 21-27 bitartekoa) lau pertsona ausaz hautatuko dira ontziak ala papera dagokien kontainerretara botatzen dituzten haien artean; hauek makina digital bikainarekin sarituak izango dira.

Lehiaketaren Oinarriak (pdf dokumentua: 46 kb)

Informazio gehiago

Labels: ,

Bakea Bizkaia berria

Bilboko Portu Autonomoa, Getxoko bidaiarien itsasontzi handien kaia kudeatzen duen erakundea, Costa Verde Cruise edo Cruise Europa bezalako elkarteetako partaide da, Getxoko gurtzontzien moila mundu osoan bultzatu eta sustatzeko helburua baitute, eta horregatik uste dut Marisa Arrue txarto informatuta izan eta ez duela inondik inora ezagutzen azpiegitura horren funtzionamendua eta sustapen politika.
Gure aldetik ezin dugu, hortaz, gure erabateko balorazio positiboa baino egin, Bilboko Portu Autonomoak zentzu honetan egindako lanaren harira. Eta guretzat, Arrue Anderearen kritikaren oinarria, beste ezer baino, ezjakintasunean datza.

Getxok Miamiko Azokan ordezkaritza izan zuen, Bilboko Portu Autonomoak, Bilboko Udalarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, osatutako ordezkaritzan. Hain zuzen ere, bere teknikarien bitartez azokaren nondik norakoa eta Udala bultzatzen ari den gurtzontzien programaren testuinguruan dituen ahalmenak ezagutu ahal izan ditu.
Aipatu programaren garapenaren emaitza da, pasa den apirilaren 2an 400 bidaiari lehorreratu zirela udalerrian, lehen aldiz, beren beregi prestatutako programa batekin (gurutzaldi misteriotsua izena zuena), eta gertakari honek ziur nago udalerrira bisitari gehiago iritsi eta horiekin batera gure salerosle eta ostalarientzako negozio aukera gehiago egiteko iturria irekiko duela.

Harrigarria da Arrue anderearen jarrera gurtzontzien kaiarekiko, 2004ko urtarrileko Udalbatzan espreski azpiegitura hau egiteran aurka agertu zelako, Getxora onurak baino kalteak ekarriko zituela argudiatuta.

Edozelan ere, badirudi iritziz aldatu duen arren, ez duela oraindik onartzen Bilboko Portu Autonomoak bikain kudeatu eta sustatutako gurtzontzien kaia erreferente nagusia bihurtu dela Kantauri osoan ontzi horiek hartzerakoan, gurera iritsiko direnen kopurua bikoiztu egingo baita. Aurten 40 bat izango dira.

Labels: ,

Bidegorrien Plan Berezia eta herritarren partaidetza

Getxok 33 kilometro bidegorri izango ditu 2011 urtean, 2008-2011ko Bidegorrien Plan Bereziaren aurrerapenean jasotzen denez. Udalerria bizikletaz zeharkatzeko aukera eta 21 ikastetxetara, 7 kirol gunetara, 6 metro geltokietara eta herriko plaza nagusietara iritsi ahal izango da. Bertan jasotzen da ere etorkizunean Andra Mariko hiri diseinura bilduko diren proposamenak.
Jauzi kualitatiboa izango da egitasmo hau Getxorentzat, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik, garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igaroko delako, beste modu batez erabiliko delako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketa egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetuko da gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko bizi bizi dagoen bizikletaren kulturarekin bat egitea duelarik jomuga.
Bidegorri sarearen ibilbidearen aurrerapena itxuratzeko, Getxoko Udalak elkarrizketak izan ditu Leioako Udalarekin (Leioarekin lotzeko Erromotik) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (bere eskuduntzen esparrukoa den kostaldeko bidegorrirako). Proposatutako aurrerapenean, 16 kilometro bidegorri Udalak egin behar du eta beste 4,2 kilometro Foru Aldundiak. Guztiak egun daudenei gehitu behar zaizkie.

Planaren aurrerapenean jasotzen den ibilbidearen zati bat datozen hilabeteetan egingo da, datorren astelehenean, hilaren 21ean hasiko diren Errekagane parkeko zaharberritze lanetan aurreikusten baita bidegorri bat egitea, Leioarekin lotzeko Luis López Osés kalean izango denaz gain. Halaber, Gobernu Taldeak 2008an 300.000 euro bideratuko ditu bidegorri sare berriarekin aurrera egiteko asmoz, aurrerapena izateari utzi eta behin betiko egitasmoa bihurtu ostean.

Herritarren partaidetza

Hain zuzen ere, Udalaren asmoa da proposamenari buruzko iritzia batetik, herritar getxotarrek eta bestetik, garraiobide jasangarriarekin eta bizikletarekin lotuta dauden gizarteko ajenteek agertzea.
Udalerriko auzokideek ere proiektuan parte hartzea nahi dugu. Horretarako, hilabete bateko epean informazioa emateko planaren aurrerapena honako toki hauetara bidaliko ditu Udalak: udalerriko herri ikastetxeetara eta ikastetxe pribatuetara, elkarte ekologistetara, Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkartera, Herritarrak Artatzeko Bulegoetara eta Gazte Bulegora.
Proposatutako trazaketari buruzko iritzia jaso nahi dugu eta baita erabaki zailak hartzera behartuko dituzten gai batzuetarako aukerak ere, esatebaterako bizikletak eta oinezkoak eta bizikletak eta autoak elkarrekin ibili ahal izateko.

Labels: , ,

Elías Amezaga goian bego

Getxoko Udalak Elías Amezagaren lana eta ibilbidea aitortu du eta familiari beren doluminari agertu dio, 60 liburu baino gehiago argitaratu dituen ospe handiko idazlearen heriotzagatik.
Ospe handiko idazleari esker ona aitortzeko erak bilatzen ari gara. Izan ere, Elías Amezaga, hitzen eta kulturaren zale amorratuaren izena oroitzapenean geratzea nahi dugu. Eusko Ikaskuntzak, Euskal Ikasketen Elkarteak 2005ean eman zion “Manuel de Lekuona” sariaren emate-ekitaldian bere familiak esan zuen “bihotz literarioko sortzaile askotarikoa, artistaren espiritua, arima pentsalaria eta idazle-eskutakoa” zela.
Gogoratu idazle honen lanen artean “Autores Vascos” titulupekoa dagoela. Horretan 10 liburuki zabaletan 12.000 gizon eta emakume idazleren biografiak zehaztu zituen eta horretan 30 urte eman zituen. Gainera, Elías Amezagak ehun bat antzerki lan idatzi ditu eta 1.000 artikulu baino gehiago argitaratu ere.

Labels:

KEN ZAZPI zuzenean

Aurreko diska Getxon entzun genuen, Portu Zaharrean hain zuzen, Udalak antolatutako KANTUKETAN ekimenaren programazioan, eta ostiralean Leioako Kultur Etxean orain dela gutxi argitaratutakoa zuzenean dastatzeko aukera eduki nuen . Kontzertua oso ona iruditu zitzaidan. Zuzenean diskan baino potenteagoak agertzen dira, logikoa denez, baina soinuaren kalitateari eusteaz gain, benetan talde bat direla erakutsi egin zuten. Ez dago, beste talde batzuetan argi ikusten den bezala, produkzio tranparik eta beraz diskan entzuten den taldea zuzenean agertzen dena da dudarik gabe.

Asko gustatu zitzaidan gitarrajolea, benetan ona ejekuzioan soinu potente eta landu batekin. Abeslaria bere aldetik abeslariak eduki behar dituen ezaugarri guztiak ditu; fatxada ona, nortasun erakargarri bat, diskurtso landua eta sensibilitatez betetako interpretazio gaitasuna. Guzti honi kalitatezko abesti erakargarri multzo bat gehitzen badiogu, eta tematika unibertsala eta gure errealitatean oinarrituta uztartzen duen errepertorioa, euskal talde on bat luzerako daukagula pentsa dezakegula uste dut eta hori beti da pozgarria (abestiak direla eta, ez al dituzue "noizbait" abestestian U-2 ren "with or without you" abesti famatuaren ohiartzunak nabaritzen? ). Horrelako erreferenteak, inoiz baino gehiago behar ditugula uste dut, gure gazteei globalizazioak inposatzen dituen eredu kulturalei bertako alternatiba bat eskaintzeko. Nire ume nagusiena eraman nuen kontzertura, inpresionatzeko nahian, badakizue, bere lehenengo kontzertua e.a. Baina ez nuen lortu, berarengan ez zuen eragin gehiegirik eduki. Beste batean izan beharko da.

Ken zazpiren webgunea

Labels:

2008ko Getxo Moda


2008ko 23. Getxo Moda Real Club Marítimo del Abran egingo da apirilaren 8 eta 9an. Getxo Enpresa eta Merkataritza (GEEM) elkarteak antolatu du, aurreko urteetan bezala, Euskadi osorako eredutzat hartzen den moda ekitaldi hau. Bi egunetan egingo da, 20:30etatik aurrera.

Labels: ,

Getxon bizi, Bizkaian bizi

Getxoko Udalak eta Munduko Medikuak erakundeak “Getxon bizi, Bizkaian bizi” programaren bigarren edizioa jarri dute martxan, Getxoko auzokide guztiei zuzenduta, pertsonak, aniztasuna eta kulturen arteko topaketa sustatzeko espazioa bultzatzeko helburuarekin.
Udaleko Inmigrazio eta Kultur artekotasun Unitateak Getxora heltzen diren lagun guztiak ondo hartuta sentitzea nahi du eta aldi berean integratzeko behar duten laguntza guztia jasotzea. Izan ere, integrazioa lortzeko urte batzuk behar dira eta bere oinarriak dira batetik, etorkinak hartzeko gizarte hartzaileak eduki behar duen konpromisoa, gure ohiturekin, kulturarekin edo baloreekin harremanetan jartzeko aukerak eskainiz eta bestetik, heltzen direnek gizarteko kideak izateko eduki behar duten asmoa.
Horretarako, Udalak programa desberdin batzuk, esatebaterako “Getxon Bizi” izenekoa, egituratzen dituen Elkargunea du.
Iaz bereziki astialdia kontuan hartzen duen programa honetan 500 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte.
Jakin badakigu etorkinen zaurgarritasun handiena heltzen diren lehenengo urteetan izaten dela eta ez dela arrazoi fisikoengatik baizik eta beren gizarte-harremanak apurtu izanagatik. Horregatik aniztasun eta astialdirako topaketak sustatzeko beharra dago, horien bitartez beren gizarte sareak eraiki ditzaketelako eta horrela beren bizi kalitatea hobetu.
Programak pertsonen eta lan osasuna lantzeko ikastaro batzuk aurreikusten ditu, arreta berezia sexu eta ugalketa osasunari eta genero indarkeriari eskainiz. Zenbait txango ere antolatu dituzte.
Getxon 2008ko urtarrilaren 1ean 5.048 etorkin zeuden eta horietatik %30 Bolibiatik etorritakoak dira, gehienak emakumeak.

Informazio gehiago

Labels: ,

Kantuketan 2008



Labels:

Euskararen Aholku Batzordeko kideen bilera

Koldo Iturbe zinegotziak eta biok parte hartu dugu Euskararen Aholku Batzordekide berrien lehen bileran. Villamonteko Kultur Etxean izan gara eta Konrado Mugerza izan da aurreko taldekideen ordezkaria. Eskerrik asko guztiei eta ea guztion artean gogoeta egiten dugun euskara gehiago sustatzeko gure auzuneetan.


Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua