Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko alkatea auzitan

Udal Araudi Organikoa Udal bakoitzaren konstituzio txiki moduko bat da, bere funtzionamendua eta barruko antolaketa araupetzen baititu.

PP-PSE-EEk ezohiko osoko bilkuran udal araudiaren proposamen berria onesteko erabaki berria hartu zuen. Araudi honek honelako dokumentu batek behar dituen tramiteak ez ditu bete, eta horrek esan nahi du proposamena osoko bilkuran onesteko egintzan bertan jaio eta hil zirela bere ondorio juridikoak. Hauek dira hala egiaztatzen duten arrazoiak:

1. Zuzenean bozkatzeko aurkeztu zuten, ezohiko osoko bilkuraren bidez. Proposamenaren legezkotasuna bermatuko lukeen aldez aurretiko administrazio espedientea, derrigorrezko txosten teknikoekin, tramitatzea nahitaezkoa dela ahaztu zuten. Hori guztia indarreko legeriak agintzen du.

2. PP-PSE-EEk eragotzi zuen gainerako talde politikoek proposamena aztertu ahal izatea eta are gutxiago aldaketak egitea. Ez horretarako zegoen denbora urriagatik bakarrik, baizik eta, batez ere, proposamena egin zutenen borondateagatik beragatik, testua negoziaezintzat jo baitzuten. Bozeramailea izan zen Arrue andreak espresuki adierazi zuen hori, alkate honek bere garaian plazaratu zuzen negoziazio-proposamenari emandako erantzunean.

3. Osoko bilkuran zuzenean aurkezteak, aurretiko administrazio espedienterik gabe, mozio hutsa balitz bezala hartzea dakar. Ondorioz, deklarazio izaera hutsa du, eta ez da betearazi beharrekoa. Udalaren idazkari orokorrak eta UPV-EHUko Administrazio Zuzenbideko bi katedradunek prestatutako bi txosten juridikoek espresuki horrela adierazten dute.

4. Txosten hauek, gainera, adierazten dute proposamena ez datorrela bat antolamendu juridikoarekin, funtsean, alkatearen eta Osoko Bilkuraren arteko eskurantza eta eskumen banaketa ez baitu errespetatzen. Hau da, alkateari eskumenak kendu nahi dizkio, Osoko Bilkurari emateko, bertan PP-PSE-EEk gehiengoa baitu.

5. Gainera eta aurrekoen iritziz, araudia osatzen duten 234 artikuluetatik 54, hots, %23,08, ez datoz bat indarrean dagoen legalitatearekin eta, gainera, hauetan irregulartasun handiak daude. Bederatzi xedapen gehigarrietatik lauk aipatutako akats horiek dituzte eta bat existitu ere ez da egiten (zazpigarrena).

6. Aipamen berezia egin behar zaio bosgarren xedapen gehigarriari, bere izaera antidemokratikoagatik. Oraingo talde politikoek informazio batzordeetan eduki beharreko ordezkari kopuruaren banaketa behin betikoa eta iraunkorra ezartzen du, hauteskundeen emaitzak alde batera utzita. Hau da, oraingo talde politikoen ordezkaritza betiko izoztea planteatzen dute, beren oraingo gehiengoa ere izozteko asmoz. Sinesgaitza, baina egia.

7. Aipatu beharra dago proposamen honetan zinegotzien lansariei eta liberatu kopuruari dagokienez planteatzen den gehikuntza handia. Horrek uztaileko osoko bilkuran udal talde politiko guztien artean adostutakoa hautsi du.

Ondorioz, egiazko mordoilo juridiko eta politiko honen errealitatearen aurrean, kontuan izanik osoko bilkuraren erabakia ez dela loteslea, azkenean hartu genuen jarrera hartzea baino ez zegoen, hau da, berriro ere, akordiorako deia egitea eta, bitartean, araudi honen tramitazioaren aurka agertzea. PP-PSE-EEren erantzuna? Getxoko alkatea auzitara eramatea. Izan ere, batzuek oraindik ez dute onartu indarrean dagoen legalitateak ez duela baimentzen oposiziotik gobernatzea, eta oposizioan daude, hain zuzen ere. Guk, bitartean, geurea egingo dugu, udalerriaren alde lan egingo dugu, umiltasunez, gure herritarrek hauteskundeetan horretarako hautatu gaituzte eta.

Labels:

Erromoko Errekagane kalea eta parkea hobetzeko lanek 1.650.000 euroko inbertsioa ekarriko du. Bi hilabete inguruko epean hasiko dira Gobela ibaiaren paretik doan Erromoko Errekagane kaleko lanak, bertako parkea berantolatzeko helburuarekin.

Horretarako bidegorri bat egingo dute eta oinezkoentzako pasabidea zaharberrituko dute, Ezequiel Agirre kaleko zubia gurutzatu ondoren dagoen parkearekiko lotura barne. Hobekuntza horrekin egungo pasabidea zabaldu nahi da eta aldi berean, aipatu bezala, bizikletetarako bidea egokitu ere. Ezequiel Agirre kaleko beste aldean dagoen enparantzari dagokionez, egun dagoen mendixka txikia kendu egingo da, azalera hori zolatzeko eta horrela irisgarritasuna errazteko.

Errekagane kalean aurrera eramango dituzten lanen aurrekontua 1.120.000 eurokoa izango da. Han espaloia zabalduko dute eta ezintasunak dituzten pertsonentzat aparkatzeko tokiak ipiniko dituzte; kable elektrikoak kenduko dituzte; hiri hornigarri berriak jarriko dituzte eta oinezkoari lehentasuna emateko oinezkoentzako pasabideak era ezberdinean zolatuko dituzte.

Errekagane parkeari dagokionez, inguru horretako urbanizazio proiektuaren zenbatekoa 529.000 eurokoa izango da eta helburua parkea oinezkoentzako bideen bitartez berantolatzea da. Oinezkoen bidearen zoladura berrituko da, zabalera handiago emanez eta bidegorri bat egokituko da. Lanak egiteko epea 3 edo 4 hilabetekoa izango da

Labels: , , ,

Saharar Errepublika Arabiarra Demokratikoa osatu zela 32 urte

Saharar bandera ipinita egongo da gaur Udaletxean Argelgo basamortuan, Tindufen, pilatuta 30 urte baino gehiago daramatzaten 150.000 errefuxiatu baino gehiagorekin elkartasuna agertzeko asmoz. Ordezkaritza instituzionala duten alderdi politiko guztiak biltzen dituen Euskal Fondoan (Euskal Udalerri Kooperanteen Elkartean) adostutako hitzarmenaren haritik egiten ari da keinu hori, hain zuzen ere, Saharar Errepublika Arabiarra Demokratikoa osatu zela 32 urte betetzen den honetan. Era berean, beren herrialdeko lurraldeetara itzuli ezin diren eta basamortuan errefuxiatuta bizi diren hamaika mila haurren, emakumeren eta gizonen egoera negargarria gogoratu nahi da.
Gainera, Getxoko Udalak Bir Ganduz herrian bizi direnekin bere elkartasun zuzena erakutsi nahi du, horrekin Getxoko Udalerria senidetuta baitago.

Labels: ,

Euskadin bihotz bihotzez

Malakate-Maidagan parke berria

Iturribide eta Maidagan kaleen artean dagoen Maidagan - Malakate parkea hobetzea, edozein adin eta zaletasun duen pertsonak goza dezan. Horretarako, hainbat proiektu aurreikusten dira; besteak beste, zoladura berritu, ureztatzeko sistema berria jarri eta argiteria hobetu, hiri-altzari berriak jarri, haurrentzako eta helduentzako jolas-guneak sortu. Ur-kanalaren kontrol-dorrea berreskuratu.

Exekuzio-epea: 4 hilabete

Aurrekontua: 821.325 €


PDF fitxategiaren deskarga Malakate-Maidagan parke berria dela eta.

Zure iritzia eta proposamenak jakin nahi ditugu. Utz itzazu zure iradokizunak, martxoaren 9ra arte soilik, informazio moduluan bertan. Benturillena kaleko HABen eman ditzakezu edo formulario honen bitartez online : formularioa martxoaren 12ra arte soilik.

Labels: , , ,

Getxoko mitina

EAJ-PNVren MITINA GETXON

Marga Uria - Josu Erkoreka
Juan Jose Ibarretxe - Iñigo Urkullu

Larunbata 23
Ordua: 18:00
Lekua: Areetako Geltoki plaza

Labels: , ,

Ludoteka Algortako Padre Felix de la Virgen kalean

Tokiko Gobernu Batzordeakia 21.500 eurotan esleitu du Algortako Padre Felix de la Virgen kalean Getxoko Udalakireki asmo duen ludotekako lanak egiteko proiektua egiteko eta zuzentzeko kontratua.

Batez ere Areetako, Erromoko eta Neguriko haurrei zuzendutaaurten bertan Areetan zabaldu den Ludotekari gehituko zaio ekipamendu berria. Horrek zerbitzua zabaltzea suposatuko du, alde batetik geografikoki Algortako eta Andra Mariko umeentzat izango delako eta bestetik, kopuru aldetik ere, neurri handiagoko tokia denez plaza kopurua ere handiagoa izango delako. Algortako Ludotekak 250 metro koadro inguru izango ditu, Areetakoa 70 metro koadrokoa den bitartean. Funtzionamendua Areetakoa bezalakoxea izango da, hau da, bazkide sistema ezarriko baita.

Labels: ,

60 ideas for Europe

Nazioarteko Europar Mugimenduak blog bat sortu berri du, 60 ideas for Europe izenburuarekin.

Ekimenaren helburua da Europako herritarrei aukera ematea, Europar Batasunaren etorkizunari buruz dituzten iritziak eta ideiak adieraz ditzaten. Hartara, eztabaida handi bat piztu nahi dugu Estatu kide guztietako herritarren artean, bakoitzari parte hartzeko aukera emanda.

Hautaturiko 60 ideiarik hoberenak argitaratu egingo dira, eta Europako buruzagi politiko nagusiek eztabaidatuko dituzte Gizarte Zibilaren Europar Foroan. Foro hori Hagan egingo da, maiatzaren 23an eta 24an, Europako Kongresuaren 60. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. EUROBASK eta Nazioarteko Europar Mugimenduarentzat, oso da garrantzitsua ahalik eta pertsona gehienek parte hartu ahal izatea.

Idatzi zure ikuspegia 60 ideas for Europe blogean.

Labels: ,

Kartelada

EGUNKARIA LIBRE!

EGUNKARIAren itxieraren 5. urteurrena da gaur. Espainiako Auztegi Nazionalaren erabaki hura salatzeko eta indarrean jarri zituen ekinbide judizial guztiak bertan behera uzteko eskatzeko kontzentrazioa egingo da Andoainen, Martin Ugalde Kultur Parkean, goizeko 11:30ean.

Labels: ,

EAJ-PNVren ESPARRU PROGRAMA 2008KO HAUTESKUNDE OROKORRAK



1.HAUTESKUNDEETATIK IRTENGO DEN GOBERNUAREKIN EUSKADIREN NORMALIZAZIO POLITIKORAKO AKORDIOA LORTZEAREN ALDE.




1.1.Euskal gatazka politikoa.
1.2.Gatazkari irtenbidea emateko premia larri eta luzaezina.
1.3.Elkarrizketaren eta akordioaren bidez, Euskadiren normalizazio politikorantz.
1.4.Ez da demokratikoki onargarria Euskadirako normalizazio politikoaren prozesuak sortzeko gaitasuna ETAri bakarrik egoztea.
1.5.Aukera politiko guztien garapen osoa euskal normalizazio politikorako esparru gisa.
1.6.Normalizazio politikoa eta baketzea.

2.BERMEEN KULTURA ERRESPETATZEN DUEN ESTATU EREDUA LORTZEAREN ALDE.

2.1.Kalitate demokratikoaren berrezarpena.
2.2.Justizia autonomia bezala zehaztutako estatura egokitzea.

3.ESTATU EREDUAREN EGITURA BERRITZEAREN ALDE.

3.1.Autonomien estatua krisian..
3.2.Gure eskumenen defentsa. Galeuscat-en zeregina.
3.3.Kontituzio Epaitegiaren kasua.
3.4.Senatua.
3.5.Europa.
3.6.Presako beharrizana: Kontzertu Ekonomikoa babestea.

4.PRODUKTIBITATEA ETA ENPLEGU BETEA LORTZEKO AHALEGIN GUZTIAK EGINGO DITUEN POLITIKA EKONOMIKO BATEN ALDE.

4.1.Ekonomia-egoeraren diagnostikoa.
4.2.Ekonomia-politikaren gakoak.
4.3.Estatuaren inbertsioa Euskadin.

5.HERRITARRAK ETA KOHESIOAREN BILAKETA ARDATZ DITUZTEN ENPLEGUKO ETA GIZARTE SEGURANTZAKO POLITIKEN ALDE.

5.1.Enplegu politikak.
5.2.Arlo ekonomikoko jarduera-neurriak, enplegua sustatzeko.
5.3.Gazteen enplegua sustatzeko neurri bereziak.
5.4.Enpleguarekin zerikusia daukaten arazo batzuk.
5.5.Lan-harremanen esparru autonomoa.
5.6.Lan-arloko eskumenen ikuspegia.
5.7.Negoziazio kolektibo propioa, esparru autonomoaren adierazpen gisa.
5.8.Gizarte Segurantzaren arloko hauteskunde proposamenak.
5.9.Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoa kudeatzeko eskumenaren aldarrikapena.

6.ELKARTASUNAREN GAINEKO GOGOETAK.

6.1.Estatu soziala sendotzeko bideak.
6.2.Mendekotasunaren arazoa.
6.3.Mendekotasunari aurre egiteko proposamen zehatzak.
6.4.Gizarte bazterketa.
6.5.Minubaliotasunak.
6.6.Familiaren babesa.
6.7.Etorkizuneko politikak adineko pertsonen esparruan.

7.ETORKIZUNEKO BELAUNALDIEKIN SOLIDARIOAK DIREN INGURUMEN POLITIKEN ALDE.

7.1.Azpiegiturak eta garraioa.
7.2.Etxebizitza.
7.3.Energia.
7.4.Industria.
7.5.Lurzoruaren erabilera eta kudeaketa.
7.6.Hondakinen kudeaketa.
7.7.Naturguneen babesa eta baliabide naturalen kudeaketa.
7.8.Ingurumen arloko hezkuntza eta erantzukizuna.
7.9.Europako zuzentarauak: norainokoa eta edukiak.
7.10.Nazioarteko konpromiso eta protokoloak.

2008ko hauteskunde orokorren Esparru programa osoa

Labels: , ,

Protagonista izan nahi? Euskadin bizi naiz ni

www.euskadinbizinaizni.com
Adierazten diren baldintzak onartuz, doan lagatzen dut nire irudiaren erabilera, Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) 2008ko martxoaren 9an egingo diren hauteskunde orokorrei begira bere publizitate-kanpainan eta harreman-publikoetan irudi hori baliatu ahal izan dezanKanpaina hori egingo den esparru nagusia Euskal Autonomia Erkidegoa izango da, bai eta Euzko Alderdi Jeltzaleak kudeatzen dituen web orrialdeak ere.

Labels: ,

Gazteentzako tailerrak

Izena emateko moduak:
- Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944910114
- Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
- Internet-en bidez hurrengo formularioan
- SMS mezua bidaliz 667600740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
- Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)

Aurtengo tailerrak:

Kantu Ikastaroa
Perkusioa
Argazkilaritza digitala
Txalaparta
Sabel dantza
Sukaldaritza: bizirauten ikasi
Skate ikastaroa
Jendaurrean hitz egiteko teknikak
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak
Kajoi flamenkoa
Surfa


Informazio gehiago

Labels: ,

Zabaldu Mundura

490 eskola-umeek, 46 irakaslek, 12 zentro ezberdinetakoak, parte hartuko dute Zabaldu Mundura proiektuan, Zabaldeta Gobernuz Kanpoko Erakundeak aurrera daraman proiektuan. Ekimenaren helburua, heziketa erabiliz, umeek uler dezaten nola eraiki daitekeen mundu justuagoa bat, solidarioagoa eta jasangarria.
Proiektuaren helburua da Getxoko lehen hezkuntzako 5. mailako hezkuntza sisteman, ikasleen artean, Garapenerako Heziketan sartu ahal izatea.

Goraipatzekoa da Zabalketak egiten duen lana kooperazio moduan bai herrialde ezberdinetan, bai gazteengan sensibilizazioa eta kontzientziazioa lantzen.

Informazio gehiago

Labels: ,

Gaurtik Gazta Azoka Algortan

Gaurtik otsailaren 17ra, Gazta Azoka izango da Algortako Geltokia plazan laugarren urtez jarraian. Ohi bezala, azokak jaki horrez gozatzeko aukera eskaintzen die.

Publikoak zenbait mota eta jatorritako gaztak dastatu eta erosi ahal izango ditu, ore biguneko gaztatik Idiazabal gaztara, ahuntz-gazta, ardi-gazta, titi-gazta, Erronkari gazta edota gazta urdina ahaztu gabe.

11.00-14.30 eta 17.00-21.30

Labels: , ,

Denon artean hobeto!

EBPNren aurkezpeneko hitzaldia

Arrastion denoi eta eskerrik asko gaur hemen gurekin egoteagatik, eskerrak ere, nola ez, Jaurlaritzatik ordezkari datorren Joseba Lozanori, eta Aldunditik datorkigun Miren Dobarani. Benetan, guretzako garrantzitsua da euskararen normalizazioaren alde gurekin batera lan egiten duten gure bi erakundeak gaur gurekin bertan egotea.

“Euskara, gure hizkuntza, gure aberria da, munduan egoteko eta mundua ulertzeko modua”. Ez da ez nire esaldia, UK aldizkari getxoztarrean irakurritako gogoeta bat baizik. Xabier Euskitzeri ere horrelako aitorpena entzun nion dokumental batean.

Batzuentzako aberria, besteentzako gure nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuena, beste askorentzako euskal kulturaren ateak zabaltzeko giltzarik egokiena, eta beste askorentzako ere elkar komunikatzeko, bizitzeko ezin bestekoa. Edozein kasutan ere euskaldunen hizkuntza eta euskaldunok batzeko eta hurbiltzeko daukagun topagunerik garrantzitsuenetarikoa.

Baina denok dakigun bezala eta hizkuntzaz ari garen aldetik paradoxa bada ere, gure euskararen etorkizuna bermatzeko ez gara hitz hutsetan geratu behar, baizik eta..... hitzetatik ekintzetara pasa behar dugu dudarik gabe.

Alde horretatik Euskararen alde plan estrategiko orokor bat ezinbestekoa zen Getxon, euskara esparru guztietan normalizatzeko, indarrak biltzeko, irizpideak finkatzeko, indar guneak sendotzeko, ahuleziak konpontzeko eta betiko okerrak ez errepikatzeko.

Horregaitik 2003an denon artean jarri genuen martxan Getxoko Euskara Biziberritzeko Lehenengo Plana. Gaur lau urte geroago emaitzak hor daude, hobeak izan litezkeela? Ziur baietz, baina egindako lana eta lorpenak ez dira gutxi eta nabarmendu egin behar dira.

Oinarriak beraz jarrita daudela esan dezakegu eta orain Euskara Biziberritzeko bigarren Plan honetan dauzkagun erronka berriak bi hauetan laburbil daitezke:

-Lehenengoa Ezagupenetik erabilerara pasatzea. Ezagupenean egin dogu aurrerakadarik handiena, beraz orain kontua zera da: euskaraz dakigunok berba egin dezagun.

-Bigarrena, elkarrekin egitea. Berriro ere, helburu horri danon artean aurre egitea, indarrak batzea azken batean.

Beraz, lana badugu aurrean. Has gaitezen denok batera.

Informazio gehiago

Labels: ,

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Joseba Lozano jaunak parte hartu du Euskara Biziberritzeko Getxoko II. Plan Nagusiaren aurkezpenean, eta zinez eskertzen diot Gasteiztik etortzea gure artean egotearren. Gorka J. Palaziok bideoz grabatu ditu momentuak Ikastube.com gunean. Iraupena: 02:36.

Labels: ,

Miren Dobaran Getxoko Euskararen II. Planaren aurkezpenean

Bizkaiko Diputaziotik Miren Dobaran andereak parte hartu du gaur arratsaldean izan den Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren aurkezpenean. Benetan eskertzen diot Joseba Lozano, Koldo Iturbe eta hiruon ondoan egotea Algortako Kultur Etxean, gure hizkuntzarentzat hain garrantzitsua den plan honetan. Gorka J. Palaziok bideoz hartu du momentua bere bideogunerako. Iraupena: 02:44.

Labels: ,

Koldo Iturbek Euskararen Plana zer den azaltzen du

Gure herrikoa den Gorka J. Palaziok Ikastuberako grabatutako bideo honetan Koldo Iturbek Euskararen II. Plan Nagusia zer den azaltzen digu. Iraupena: 12:00.

Labels: ,

Bozketa informazio zerbitzua Getxoko batzokietan

Datorren MARTXOAren 9an, igandea, DIPUTATUEN KONGRESORAKO ZEIN SENATURAKO hauteskundeak izango dira

Egun horretan botoa emateKo arazoren bat edukiko duten pertsonentzako (bai lanagatik, gaixotasun arazoengatik edo bestelako arrazoiren batengatik), hauek guztiak kontuan hartuta, GETXOn EAJ-PNVk BOZKETA INFORMAZIO ZERBITZU bat eratu du.

Zerbitzu honen bidez:

-Posta bidez. URTARRILAREN 15etik OTSAILAren 28ra arte botoa emateko zer dokumentazio eta izapide egin behar diren.
-Notarioren bidez, URTARRILAREN 15etik OTSAILAren 28ra arte botoa emateko eginbideaz informazioa emango da.

Bide batez, zera jakinarazi nahi dizuegu: Martxoaren 9an, hauteskunde egunean, auto zerbitzua izango dugula botoa emateko, etxetik hauteskunde guneraino joateko eta itzultzeko eragozpenen bat duten guztientzat.

Zure esanetara HAUTESKUNDE MEKANIKAKO BULEGOetan gaituzue.

ALGORTAko BATZOKIA: Algortako Etorbidea 104. Telefonoa: 94.491.16.70
Ordutegia:
Astelehenetik - Ostiralera: 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik a 20:00etara
Larunbatetan: 11:00etatik 13:00etara

GETXO ZAHARReko BATZOKIA: Maidagan 59. Telefonoa: 94.491.10.05
Ordutegia: Astelehenetik - Ostiralera: 17:30etatik 20:30etara

ONDARRETAko BATZOKIA: Bidebarrieta 4. Telefonoa: 94.464.39.41
Ordutegia: Astelehenetik - Ostiralera: 18:00etatik 20:30etara

OHARRA: Zure botoa postaz edo notarioren bidez emateko asmoa baduzue, ez itxaron azken une arte. ESKATU EZAZUE LEHENBAITLEHEN.

Labels: , ,

Zorionak Inaxio!


Inaxio Perurenak esku batetin 230 kiloko harria bizkarreratu zuen Getxon. Leitzarrak 24 urterekin, 17 segundotan 4 kolpe harriari emanez altxa zuen bere marka berria ezarriz.



Argazkiak: Mart calleja (20 minutos) eta Peru Urresti

Labels: ,

Itsas mundua hurbiltzen


Getxo Aquarium-ek bi helburu nagusi nabarmendu ditu 2008.urterako. Alde batetik, itsas-mundua eskola umeei hurbiltzea; eta bestetik, behin-behineko erakusketak antolatzea aquarium-era bisita kopurua handitzeko helburuarekin.

Informazio gehiago

Labels:

Alitan Marrazo jaio berriak


Labels: ,

Getxo Aquarium

Getxoko Aquarium-a bi esparru ezberdin ditu; alde batetik kantauri itsasora dekikatuta dago, eta bigarrena Indo-pazifiko paraisoetara.
Getxo Aquarium-en ordutegia hauxe da: Asteartetik igandera goizeko 10.30etatik 14:30ak arte, eta 16.30etatik 8ak arte.

www.getxoaquarium.com








Labels:

Parte-hartze gehiago

Getxoko Udalak zenbait informazio-batzar antolatu ditu HAPOk udalerriko lau gunetan izango dituen hainbat aldaketen berri emateko. Herritarren partaidetzaren alde garatzen ari den politikaren barruan, gobernu lantaldeak informazio-orri batzuk prestatu ditu aldaketa horiei buruzko datuekin.
Orri horiek etxeko buzoietan banatu dituzte, atarietan jarri dituzte eta zenbait batzar antolatu dituzte aurreikusitako aldaketek eragina izango duten bertoko auzokideei zuzenduta.
Halaber, alegazioak aurkezteko epea datorren otsailaren 29 arte egongo da zabalik. Ekimenaren helburua da batez ere oso teknikoak diren gai hauei buruzko datuak lagun orori azaltzea, horrela guztiok ulertu ahal izateko. Proiektuak egiten dituzten lantaldeak izango dira afektatuen zalantza guztiak argitzen saiatuko direnak.
Hitzaldiak Udaletxeko batzar areto nagusian izango dira datorren asteartean, otsailaren 12an:

Lehenengoa, herritarrei gero eta zerbitzu hobeagoa eman ahal izateko etorkizunean Justizia Jauregia handitzeko lanei buruzkoa 18:00etan izango da.

Bigarrena, epai bat onartzeko Sarri esparruari dagokion ordenantza baten aldaketari buruzkoa 18:30ean hasiko da.

19:00etatik aurrera Punta Begoñako lurmuturrean hotel bat eraikitzeko lanak ahalbideratuko dituzten aldaketaz arituko dira eta

19:30etik aurrera Getxoko Ertzain Etxea handitzeko lanak erraztuko dituen aldaketaz.

Hauxe Getxoko Udalak Herritarren partaidetza bultzatzeko aurrera eramango duen bigarren ekimena izango da (lehenengoa Getxo Antzokia berriari buruz eraikitze- proiektuari buruzkoa izan baitzen).

Labels: ,

Paulino Mendibil eta Andres Larrazabal kaleen artean, oinezkoen gunean, dagoen zaharberritutako eraikinaren gainean ipini duten telefonia mugikorreko antena zigilatu zuen joan den urtarrilaren 24ean Udalak.
Udalak ez duela jarduera-baimenik eman, operadorak ez zuelako Gobernu Zentraleko Industria Ministerioak ematen duen igortze-baimena aurkeztu eta hori gabe ezin delako martxan jarri.
Operadorak antena jartzeko behar den baimen espezifikoa ez duenez, Udalak joan den abenduan dekretu baten bidez agindu ziola lanak geldiarazteko. Hori egin ez zuenez, Udalak joan den urtarrilaren 24ean instalazio elektrikoaren kutxa-erregistroa zigilatu zuen eta ondorioz geldiarazi zuen.
Udalak, beraz, behin baino gehiagotan eskatu dio telefonia mugikorreko antena jarri duen Operadorari udal arautegia betearazteko. Getxon Udalak berak eskatu dio operadorari Industria Ministerioak ematen duen igortze-baimena aurkezteko, ondoren jarduera-baimena lortzeko. Horregatik aipatutako kaleko antena hori ez da martxan egon.

Labels: ,

Aintzaldu daigun Ondarreta!!!!







Labels: ,

Udal Gobernu Taldeak aste honetan 80.000 euroko diru-laguntza zuzena onartu du udalerriko familia ugarirentzat. Diru kopuru hori egun udal tasatan eta zergatan dauden 36.000 eurotako hobariei gehitzen zaie. Guztira Getxoko Udalak 2008an 116.000 eurorekin sustatuko ditu familia ugariak.

Getxo da Euskadin ezaugarri horietako diru-laguntzazuzena indarrean ipiniko duen lehenengo udalerria. Joan den urrian hartutako konpromisoarekin dago lotuta erabakia, hau da, udalerriko familia ugariak sustatzeko erabakiarekin eta horretarako Kide Ugariko Familien Elkarteetako Euskadiko Federazioa-HIRUKIDErekin egin dugu lan.

Onartutako arauaren arabera, familia ugari bakoitzeko diru-laguntza bana emango da eta diru kopurua bi baldintzatan egongo da oinarrituta: batetik, 2007ko abenduaren 31ean onartuta zegoen kategoria mailaren arabera –hau da orokorra edo berezia– eta bestetik, familia hori erroldatuta dagoen etxearen katastroaren balioaren arabera.

Getxoko familia ugarirentzat aurreikusita dagoen diru-laguntza zuzena datorren otsailaren 15etik apirilaren 15era arte eskatu ahal izango dira udalerriko edozein Herritarren Arretarako Bulegoetan, hau da Andra Marin (Benturillena kalean), Algortan (Juan Bautista Zabala kalean) eta Erromon (Aurrezki Kutxa kalean).

Halaber, bertoko familia ugarik beste hobari batzuk ere badituztela eskuragai, besteak beste, Getxo Kirolak polikiroldegietan, “Andres Isasi” Musika Eskolan, Ludotekan, Udal Euskaltegian eta Kultur Etxeak antolatzen dituen tailerretan. Hobariak daude ere Ondasun Higiezinen gaineko Zergan -%30 eta %60 tartean daudenak.

Labels:

Telefonia Mugikorreko antenen inguruko Lan Taldeko kideek onartu dute Getxon dauden telefonia mugikorreko estazioen igorpenak (EBTM) legalki ezarritako mailaren azpitik daudela. Hauxe da duela gutxi egindako bileran adostutako ondorioetako bat.
Gai honetan erakunde bakoitzak dituen eskumenak ere argitu ziren eta egitura mota horiek jartzea beharrezkoa dela ere.
Gogoratu, lan taldea sortu zuela gobernu taldeak telefonia mugikorreko antenak jartzeak sortutako egoera aztertzeko. Lan taldea, besteak beste, alderdi guztien ordezkarik, Inguruneko eta Hirigintzako sailetako arduradunek, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko ordezkarik, “Antenas No” elkartekoek, Operadoretakoek eta udal teknikarik osatzen dute.

Informazio gehiago

Labels: ,

EHSFaren gala Getxon



Labels: ,

Getxon gure Madrileko ordezkariak

Agate deuna 2008



Gaur arratsaldean Ondarretako jeltzaleak Erromo eta Areeta auzuneetan abestuko duten 3 ahotsetako Agate deunaren partitura.

Aintzaldun...

Andra mariko lehergailua

Euskal herria defendatzen dutela esaten dutenak lehergailu bat toki publiko batean uzteko kapazak direla ikustea, hortik auzokideak eta inguru horretatik paseatzen direnak ibiltzen direlako, harritzen nau.

Zaila da onartzea XXI.mendeko Europan ETAren ikuspegiaren aldeko jendea izatea, hau da, nazio bat eraikitzeko hiltzea, suntsitzea edo beldurra zabaltzea beharrezkoa dela sinisten duen jendea egotea, are gehiago beraiek jendearen ordezkaritzan jokatzen ari direla esaten dutenenean eta ordezkatzen duten horien gehiengoak jokatzeko era horiek errefusatzen dituenean eta edozein motatako gatazka konpontzeko bide baketsuak erabiltzea eskatzen dituenean.

Ez naiz nekatuko mota honetako ekintza biolentoak, atzerakoiak eta guztiz justifikaezinak bertan behera uzteko eskatzeaz, beldurra eta suntsipena baino ez dituztelako eragiten.

Indarkeriak gure gizartean ez du etorkizunik.

Labels: ,

Odola ematea bizitza ematea da


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua