Otsailaren 1etik 3ra bitartean 2008ko inauteriek Algortako kaleak hartuko dituzte getxotarrei jarduera ugari eta dibertsioa hurbiltzeko. Musika, kaleko animazioa, haurrentzako jarduerak eta jaiak protagonista izango dira, eta Algortako erdialdeko oinezkoen eremuak kolorez jantziko dituzte, bai eta auzoko Geltokiko Plaza ere.Egitaraua
Labels: inauteriak
FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren XVIII. edizioa
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/29. Ordua: 2:37 PM.Getxok madrileko merkatuan eragina izan nahi du, izan ere, kataluniakoarekin batera, estatuko garrantzitsuenak dira udalerrirako: 2007 urtean, estatuko turismoan lehenak izan ziren ranking-ean, %26,5 eta %26,6 hurrenez hurren.
ZINEGOAK 08: “Freeheld” Oskar sarientzako nominatutako dokumentala Villamonten
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:19 PM.
“Freeheld” dokumentala, Oskar sarientzako nominazioa jaso du dokumental laburren kategorian, eta “Dos Miradas” luzemetraia proiektatuko dira ostegunean, hilak 31, Algortako Kultur Etxean Zinegoak, gay-lesbo-trans IV. Zinemaldiaren barruan. Hegoak antolatuta, zinemaldiak ,otsailaren 10arte Euskadiko hainbat udalerrietatik pasatuko da.
Hau da Zinegoak Getxora datorren laugarren urtea eta helburua oso garrantzitsua da, gay, lesbiana eta transexualeen eskubideen alde lan egiten duelako normalizazioa lortzeko; pertsona hauek bere izaera naturaltasunarekin bizitzeko eskubidea eta beharra dute, berdintasuna eskubidea bultzatzen du ezberdintasunatik.
Labels: gay, lesbiana, transexual, zinegoak
EAJ-PNVk, EAk eta EBk manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, hilak 26, Bilbon. Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao zigortu izana gaitzesteko egingo dute manifestazioa.
Hiru alderdiek manifestazioaren helburuak partekatzen dituzte, eta euskal herritar guztiei, hurrengo LARUNBATEAN , URTARRILAK 26, 18:00ean BILBOko kaleetan zehar, “GURE ERAKUNDEEN ALDE” lelopean, bakean manifestatzera deitzen gaituzte.

Labels: Gorka Knörr, Juan Mari Atutxa, Kontxi Bilbao, manifestazioa
EAJk, EAk eta EBk deialdia egin diote gizarteari, Euskal Herriaren borondatea “inork ere ezin duela aizundu” sala dezan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:05 PM.
EAJk, EAk eta EB Berdeak taldeak deialdia egin diote gizarteari, ‘Atutxa kasuko” kondena-epaiaren aurka bihar Bilbon egingo den manifestaldira joan dadin, euskal erakundeak defendatzeko xedez, eta argi eta garbi esateko Euskal Herriaren borondatea “inork ere ezin duela aizundu”.
"Borondate politikoa ezin daiteke egon euren burua legalitatearen interprete bakartzat daukatenen pentzura, borondate hori beren interes politikoaren arabera aizuntzen baitute, botere korporatiboa erabiliz eta kontrol demokratikoaren muga-mugan jardunez", adierazi du Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk, EA eta EBren buruzagiekin batera izan duen agerraldi batean.

Labels: Atutxa, manifestazioa
Iñigo Urkullu, Unai Ziarreta eta Javier Madrazoren artikulua
Nola uler daiteke epaitegi batek aplikatutako interpretazio printzipioek bankari bat ardura penal gabe uzteko oinarri izatea eta ezaugarri berak dituen prozedura batean auzitegi horrek berak, bere irizpideak ahaztu, eta hiru ordezkari publiko zigortzea?
Nola uler daiteke auzi bat artxibatu ostean eta epaitegiek bi absoluzio-epai eman eta gero, irakurketa juridikoa zigor epai bat lortu arte bihurritzea?
Nola uler daiteke mundu osoak (Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia, ministerio fiskala...) huts egitea legearen interpretazioan eskuin muturreko, sistemaren aurkako eta izaera demokratiko zalantzagarriko sindikatu baten «egia juridiko» korapilatsu eta basatiak salbu?
Nola sinets daiteke, Zerga Ministerioaren irizpidearen beraren kontra eta muturreko sindikatu baten herri-akusazioa euskarri bakar hartuta, zigor-epai bat lortu arte bere jarduera gelditu ez duen auzitegi baten independentzian? Nola sinets daiteke «ekin eta ekin, ekinaren ekinez egin» esaera zaharraren ageriko adibidea eman digun auzitegi baten independentzian?
Inolako zalantzarik gabe, Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao desobedientzia delitu bategatik zigortzen dituen Espainiako Auzitegi Gorenaren asteleheneko epaia, demokrazia ezarri zenetik Espainiako Estatuaren botere bateko ordezkariek euskal gizartearen borondate demokratikoaren aurka hartu duten erabaki larrienetakoa eta garrantzitsuenetakoa da.
Epaiak zigortuengan izango duen eragin pertsonala larria bada ere, are eta larriagoa da Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiak esan nahi duen euskal erakundeen aurkako eraso zuzena, bereziki Eusko Legebiltzarraren, Euskal Autonomia Erkidegoaren erakunde legegilearen kasuan. Izan ere, euskal erakundeen lan esparruan sartzen da epaia, lege-hauste argia gauzatuz eta beraien jarduna deslegitimatuz. Eusko Legebiltzarraren kasuan, gainera, bere independentzia, autoantolakuntza eta legitimazioa kanpoko botere baten interferentziak saboteatu du; ez hori bakarrik, ezin dugu ahaztu interferentzia hori botere banaketaren aurkakoa dela, indarrean den ordenamendu juridikoak ezarritako bere esentzia berezituaren aurkakoa.
Erabakia garrantzitsua dela ere nabarmendu dugu, eta hala da. Izan ere, Auzitegi Gorenak euskal herritarrok Konstituzioaren zortzigarren tituluaren babesean, hots, Gernikako Autonomia Estatutuan, Espainiako Estatuarekin ezarri genuen elkarbizitza erakunde komunetako bat eraso du «momentuz».
«Momentuz» diogu; izan ere, euskal autogobernua amaitu nahi dutenek txaloka hartu duten azken erabaki politizatu hau hemen ez dela geratuko uste dugu askok. Izan ere, beldur gara erabat defenda ezina den euskarri juridiko batekin apaindutako epai honen ostean elkarrizketa politikoa ere zigortuko ez ote den; horren ondorio praktikoa Euskadiko ordezkari instituzional gorena, Ibarretxe lehendakaria, zigortzea eta ezgaitzea litzateke.
Auzitegi Gorenaren epaia ez da zoriaren ondorio, ezta kasu bakana ere.
Euskal autogobernuak bete dituen ia hogeita hamar urte hauetan, hauteskundeetan adierazitako borondate politikoa, Euskadiren eta Espainiako Estatuaren artean hitzartutako elkarbizitzarako marko juridiko-politikoak sistematikoki murriztu, mugatu eta birmoldatu dituzte. Batzuetan ekintza politikoaren bidez egin dute, eskubideak urratzen dituzten legeak medio; besteetan, gehienetan, erasoak euskal autogobernuaren desnaturalizazioaren zerbitzura aritu den justizia politizatuaren jardunbide iraunkorrak eta tematiak egin ditu. Zehaztugabeko eskumen markoak, kudeaketa gaitasuna mugatzeak, epai uniformatzaileak... Bata bestearen atzetik iritsi zaizkigu azken urteotan, hein handi batean diktaduratik demokraziara inolako trantsizio gabe eta birziklatze demokratikoa behar bezala egin gabe igaro zen botere judizialaren deriba etengabeari esker.
Hala ere, azkenaldian, epaile eta organo judizial batzuen bokazio politikoak gaur egun bizi dugunaren pareko muturreko egoerak sortu ditu epaileek politikan duten esku-hartze neurrigabea dela eta.
Inboluzio politikoko arrisku larria aurrez aurre dugula pentsarazten diguten gertakarien zerrenda luzea da: Auzitegi Gorena bera saiatzea Kontzertu Ekonomikoa bertan behera uzten izatezko bideak erabiliz —aurki egingo da Luxenburgoko Auzitegian epaiketa aurreko bista—; ideiak eta alderdi politikoak legez kanpo uzteko aplikazio arbitrarioko salbuespenezko legeak balioztatzea gizartearen zati baten eskubide zibilak urratuz eta zati horri bere ordezkariak askatasunez aukeratzeko eskubidea ukatuz; Atutxaren, Knörren eta Bilbaoren aurkako epaiak islatzen duen Legebiltzarraren jardueraren eta autonomiaren mendekotasuna; bakea lortzeko elkarrizketa kriminalizatzea lehendakaria eta beste ordezkari batzuk prozesatzeak erakusten duen bezala.
Politizatutako justiziaren estrategiak definitutako helburuekin bat egiten duten baten batzuk, idatzi hau sinatzen dugunon helburu bakarra epaileak presionatzea dela eta epaiak aldekoak ditugunean bakarrik onartzen ditugula esango dute. Era berean, gure ordezkari instituzionalak legearen gainetik jarri nahi ditugula esango dute. Hori, baina, ez da egia.
Botere independentea izango den Justizia Administrazioa nahi dugu, baina inola ere ez dugu onartuko autonomia politikodun boterea den Justizia.
Gure xedea ez da ez epaileak presionatzea, ez beren inpartzialtasuna kaltetzea. Ez dugu mesede judizialik nahi, ezta gure erakundeak eta ordezkariak legearen gainetik jartzea ere.
Gure ahotsa altxatzen baldin badugu, demokrazia amildegira daraman estrategia bat salatu beharra dugula uste dugulako da. Epaile zehatz batzuk partisano gisa, herritarren borondatearen aurkako ariete gisa, erabiltzen dituen estrategia bat salatzeko altxatzen dugu ahotsa. Eta herritar horien ordezkari garen aldetik, sekula baino gehiago, ekintza politikoa aldarrikatzen dugu, eta, harekin lotuta dagoelako, elkarrizketaren balioa ere bai. Elkarbizitza eta elkar ulertzea galarazten duten oztopo eta prozedura judizial biziatu gabeko ekintza politikoa eta elkarrizketa askea. Politikari eta elkarrizketari ezezkoa ematea gure herriak dituen arazo eta gatazka politikoak konpontzeari ezezkoa ematea da.
Egun bide judizialak erabiliz higaturik dauden erakundeak euskal gizartearen borondatearen fruitu dira. Gaur eta etorkizunean ere euskal herritarrek beren oraina eta etorkizuna erabakitzeko adierazten jarraituko duten borondatea.
Helburu horrekin, euskal erakundeen eta beren ordezkarien legitimitatearen eta duintasunaren defentsan, eta demokratikoki azaldu duen borondateari errespetua exijitzen duen Herri baten erantzun gizalegezko gisa, EUSKAL HERRITAR GUZTIAK HURRENGO LARUNBATEAN, URTARRILAK 26, 18:00EAN BILBOKO KALEETAN ZEHAR, “GURE ERAKUNDEEN ALDE” LELOPEAN, BAKEAN MANIFESTATZERA DEITZEN DITUGU.

Labels: demokrazia, Gorka Knörr, Kontxi Bilbao, uan Maria Atutxa
EAJk, EAk eta EB-Berdeak larunbateko manifestaziorako deialdia egin dute
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/24. Ordua: 9:21 AM.
Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarraren burujabetasuna babesteagatik auziperatu ondoren sortu den egoera politiko larriaren aurrean, EAJ-PNV, EA eta EB-Berdeak hiritarrei dei egiten die datorren larunbatean, hilaren 26an, 18:00etan, Bilbon burutuko den manifestazioan parte har dezaten.
Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua-Berdeak uste dute “berezikoa dela gure ahotsak altxatzea demokrazia amildegira daraman estrategia salatu behar dugulako. Epaile zehatz batzuk partisano gisa, herritarren borondatearen aurkako ariete gisa, erabiltzen duten estrategia salatzeko altxatu behar dugu ahotsa”.
“Hori dela eta, inoiz baino gehiago, hiritarron ordezkari garen heinean, ekintza politikoa aldarrikatzen dugu. Elkarbizitza eta ulermena oztopatzen duten traba zein eragozpenik gabeko erakundeen ekintza eta ekintza politikoa aldarrikatzen dugu”.

Labels: Juan Mari Atutxa
AUZITEGI GORENAK “ATUTXA KASUAN” EMAN DUEN EPAIARI BURUZ
Lehenengo eta behin, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere elkartasun osoa adierazi nahi die atzo Auzitegi Gorenak Auzitegi Gorenari berari ustezko desakatu-delitua egiteagatik kondenatu dituen Juan Mari Atutxari, Kontxi Bilbaori eta Gorka Knörri.
Euzko Alderdi Jeltzalearen iritzian, epai horrek argi eta garbi erakusten du Estatuan estamentuzko justizia predemokratikoa eta korporatibista dagoela.
Estamentuzkoa, zeren eta Auzitegi Gorenak atzo jendaurrera azaldu zuena euren epaia baita, eurentzat emana; izan ere, Auzitegi Gorenak berari egindako ustezko kalteak ordaintzera behartzen ditu hiru kondenatuak. Eta horretarako akusazio popularrak kasu honetan eman dion muleta berak nahi duen moduan erabili du, Botin kasuan ez bezala, auzitegi horrek berak ez baitzuen kasu horretan hori kontuan hartu.
Horrezaz gainera, estamentuzko justizia da, ezen, berbarako, elementu juridiko berak erabiltzeko kapaz da interes ekonomikoak absolbitzeko, politikari ‘gogaikarriak’ (Atutxa, Bilbao eta Knörr) herri karguetarako ezdoitzeko edo, eta beldur gara etorkizunean ez ote den gertatuko, gobernuaren harikoak ez diren hiritarrak espetxeratzeko, ‘Egunkaria’ kasuan jazoko den bezala.
Baina, horrez gain, erabaki honek alarma guztiak pizten ditu; izan ere, etorkizunean, erabaki horrek ondorio zeharo larriak ekar ditzake oraindik epaitzeke dauden antzeko kasuei dagokienez, adibidez, Lehendakariaren aurka egun zabalik dagoen kausari dagokionez. Epai hau dela bide, Auzitegi Gorenak bidea zabaltzen die eta legitimazio juridikoa ematen die beste auzitegi batzuei modu berean jardun ahal izan dezaten.
EAJk justiziaren ideologizaziorako bidea jada geldiezina dela uste du. Espainiako instantzia judizial gorenen epaiak aretoen osaketaren arabera hartzen dira, ez epaitzen ari den auziaren funtsaren arabera. Ez dago hori luzaro jasan dezakeen demokraziarik.
EAJren ustez, epai honek argi eta garbi islatzen du gero eta gabezia gehiago dituen Espainiako demokraziak egindako trantsizioa oraindik ere amaitu gabe dagoela. Edozein motatako kontrolaren mugan kokatzen den epaile talde batek, gizartearen etorkizun politikoan esku har dezake Espainiako demokrazian.
Horrenbestez, une honetatik aurrera, EAJ ez da bere instantzia judizial gorenetan eskuin muturreko ideien eta taldeen gotorleku bilakatu den justizia batek ordezkatuta sentitzen. Ez hori bakarrik, euskal herritarren gehiengo handia ere justizia horrek ordezkatuta sentitzen ez dela uste du EAJk.
Epaia bera prentsa ohar baten bidez ezagutarazi izana Auzitegi Gorenak lortu nahi zuenaren isla garbia da; hau da, esklusiboki mediatikoa eta politikoa den erabaki batekin gizarte osoa aztoratzea.

Labels: Atutxa
Datorren ikasturtean Romo herri ikastetxeko eraikin hexagonalean 0 eta 2 urte arteko haurrentzako zenbait gela izango dira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren menpe dagoen “Haurreskola” Partzuergoak eta Getxoko Udalak lortutako hitzarmenari esker.
0 eta urte bat arteko 8 haurrentzako bi gela eta 1 eta 2 urte artekoentzat beste bi gela, bakoitzean 10 umerekin izango direla zehaztuz. Eskaintza horrekin batera, urtearen amaieran Algortako San Inazio eskolan beste 8 gela gehiago ere ipini nahi dira martxan, 0 eta 2 urte arteko 84 ume artatzeko, une honetan hor egiten ari diren egokipen lanak amaitzen direnean.
Familia eta lana batera eraman ahal izateko egungo gobernu taldeak oraingo legegintzaldirako duen helburuan beste urrats bat ematea da eta orain arteko beste adibide bat gehiago izan da Areetako Ludoteka zabaltzea, baita oraingo legegintzaldirako Algortako Aita Félix de la Virgen kalean aurreikusita dagoena eta hemendik gutxira Algortako Gaztelekua martxan jartzea.

Atzo bertan, arratsaldeko 6:00etan, Areeta-Erromoko udal ludoteka inauguratuko zen pailasoekin eta txokolatadarekin. Ludoteka hau 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bi helburu ditu. Alde batetik, umeek jolastuz ikastea, hauxe bai dela ekimen aisialdi-hezitzaile oinarrizkoa. Beste alde batetik, gure umeen artean euskararen erabileraren sustapena aisian. Izan ere, geure hizkuntzari begira ere, umeek gure herriko etorkizuna osatzen dutela kontuan hartu behar dugu.Areetako udal Ludoteka astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
a) 17:00etatik 18:30era, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat
b) 18:30etatik 20:00etara, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat
Dagoeneko, 61 umek eman dute izena: 43k lehenengo txandan eta gainontzekoek bigarrenean. Baina oraindik lekurik dagoenez, ume gehiagok izena emateko epe berri bat zabal liteke.
Gurasoak hurbil edo erraz lokalizatzeko egon beharko dira umeak barruan dauden bitartean, umeak ludotekatik alde egin nahi badu, ludoteka haurtzaindegi-zerbitzua ez delako. Dena den, horrek ez du eragozpen gurasoek haien gauzetarako ordu eta erdi bat izatea eta onura ateratzea ziur aski, ume txikiak ditugunok dakigun bezala.
Inaugurazio honen bidez umeek eta nagusiagoak diren gazteek osatzen duten taldeari begira eta gure politika kontuan hartuta zerbitzu berezi batzuk antolatzen hasi gara. Aita Félix de la Virgen kalean erosi genuen lokala prestatzen ari gara Algorta-Andra Marin beste ludoteka bat martxan jartzeko.
San Inazio ikastetxean 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haurreskolaren eta Algortako Urgull kalean ere gaztelekuaren prestakuntzan arituko gara aurten. Gainera, Erromo-Areetaren aldean gazteleku berri bat irekiko dugu.
Laburbilduz, udal honetako haurrentzako neurri eta zerbitzu zehatzak lan bizitza eta profesionala bateratzen laguntzen gaituztenak eta gazteentzako aisiarako aukerak eskaintzen duten azpiegiturak bultzatzen hari gara.
Horretan gabiltza.
543.000 € Kasune eta inguruetako espaloiak hobetzeko
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/11. Ordua: 10:11 AM.
543.000 euro bideratuko ditu Getxoko Udalak Kasune kaleko eta inguruetako espaloiak zabaldu eta hobetzeko.
Egitasmoa Algortako azoka dagoen Kasune ezezik, Illeta, Bidebarri eta Elorri, Sarrikobaso, Ganekogorta, Oiz, Jata eta Aingeruaren Etorbidea kaleetako zati batzuk ere jasotzen ditu.
Lanak otsailaren lehenego egunetan hasiko dituzte eta lau hilabeteko epea izango dute amaitzeko. Hortaz, udaldia hasi aurretik egon litezke amaituta. Egitasmoak aipatutako kaleetako espaloiak zabaltzea aurreikusten du, irisgarritasun arauak bete aldera.
Auzokideetako kexak
Gobernu taldeak beregain hartu ditu kexa horiek jarduera berezia dagoen lekuetan gauza arrunta delako hori. Auzokideen kexak jaso eta gero hartutako neurriez gain, garbiketa egiten da bai eskuz, bai erratz-makinarekin eta zorura ura botaz, eta astean behin ere ureztatze mistoa eginez, presiozko ura erabiliz.
Gainera, hitzarmena daukagu sinatuta azokako salerosleekin, eta horren arabera, salerosleak beraiek direla beren jardueraren eraginez sortzen diren aparteko zaborrak, kartoiak eta bilgarriak, batu eta kentzeko ardura dutenak. Horiek, batu ondoren, berziklai enpresa bati ematen zaizkio. Udala gaur egun Kasuneko salerosleekin dituen konpromisoak betetzen diren ala ez zaintzen ari da.

“Getxo Sasoi-Sasoian”, Kirolaren festa
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/10. Ordua: 8:18 AM.

Yahaira Agirre, 2007ko Getxoko Kirolari Onena
Yera Campos, Getxo Kirol Berri Neska Saria 2007
Jaime Bergareche, Getxo Kirol Berri Mutil Saria 2007

F.C. Getxo Juvenil, Getxo Kirol Berri Talde Saria 2007

Ibon Garate, Getxo Kirol Gizon Saria 2007

Yahaira Agirre, Getxo Kirol Emakume Saria 2007

Getxo Igeriketako Errelebo taldeari, Getxo Kirol Talde Saria 2007

Porfirio Hernández, Marka Hautsiz Saria 2007

Pepín López, Kiroltasuna Saria 2007

Getxo Saski Baloi Taldea, Getxo berrituz Saria 2007

Juan Pedro Guzmán, Getxo Zabala Saria 2007

Manuel Martínez “Manolín”, Aitzindariak Saria 2007