Toponimoen etimologia liburua egiteko lankidetza hitzarmena Euskaltzaindiarekin
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/03. Ordua: 11:42 AM.
Gaur goizean, Xabier Kintana Euskaltzaindiaren idazkariarekin, lankidetza-hitzarmena sinatu dut, toponimia aztertu eta zabaltzeko ahaleginean beste pausu bat emateko. Helburua, amaitutakoan toponimoen etimologia liburua osatuta edukitzea izango da, hitzen jatorriarekin (beren etimologiarekin), hainbat argazkirekin eta maparekin eta gaztelerazko bertsioarekin ere liburu berean. Ez da aurretik ateratako liburuaren bigarren edizioa izango baizik eta osatuago bat, eta beraz beste pausu bat ematea suposatuko du. Gainera horrekin erantzuna emango diegu herritarrek gazteleraz ere ateratzeko egindako eskaerei.
Lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Getxoko Udalak argazki zahar eta berriak eta udal artxibategian dauden mapak sartu eta itzulpenak egingo ditu. Horren guztiaren koordinazioa ere egingo du. Bestalde, Euskaltzaindiak lehendik zegoen liburuaren (“Getxoko leku izenak” izenburuko liburuaren) sarreren etimo sakondu eta bestelako informazioa landuko du (herritar ez euskaldunei herriko toponimiaren ezagutzan laguntzeko asmoz). Gure ondare lexikoa gordetzeko jatorrizko izenak finkatzea eta erreferentzia sendoak edukitzea komeni da eta horregatik bertsio osatuagoa egitera lagundu nahi du Euskaltzaindiak.
Hitzarmenaren iraupena 2009ko abenduaren 31ra arte izango da.
Gogoratu Getxoko Udalak alor honetan aurretik beste hainbat pausu eman dituela, besteak beste, 2001ean toponimia aztertzeko beka atera eta 2004an liburua eta mapa argitaratu zituen. Lehen edizioaren ia 500 aletik gora banatu dira orain arte. 2005ean lehen hezkuntzara bideratutako CD interaktiboa kaleratu zuen.
MP3 fitxategiaren deskargarekin lankidetza hitzarmena dela eta.
Labels: Euskaltzaindia, toponimoak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Toponimoen etimologia liburua egiteko lankidetza hitzarmena Euskaltzaindiarekin”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link