Eraispen honek nolabaiteko nostalgia eragiten badu ere, etapa ilusionagarri berri baten hasiera ere erakusten duela: Algortako erdigunean oso maitea eta ibilia den eremuaren gaineko hirigintzako berreraketa hastea. Getxon azkeneko hamarkadetan aurrekaririk ez duen eraldatzeko prozesu baten hasiera da.
Getxo Antzokiaren eraikin berriaz gainera –honek Algortako Udal Musika Eskolaren egoitza hartuko du, beste azpiegitura batzuen artean -, San Nikolaseko oraingo plazaren azpian egoiliarrentzako lurpeko aparkalekua eraikiko dute eta, lurrazalean, espazio berri eta bakarra sortuko dute, San Nikolas eta Getxo Antzokia oraingo plazak lotuko dituena, irisgarritasunaren eta inguruko barrera arkitektonikoak ezabatzearen aldeko apustu garbiaz.
Aste honen amaierarako eraikina guztiz eraitsita eta orubea garbi eta hesituta geldituko dira. Abenduko Udalaren Osoko Bilkuran hondeatzeko lanen lizitazio-prozesua hastea onesteko aurkeztuko dute–18 hilabete inguru-. Obra honen aurrekontua sei milioi euro baino handiagoa denez Europako Komunitateen Aldizkarian argitaratu beharko da eta, prozesu hori ez bada atzeratzen, espero dugu lanak 2009ko udaberrian hasi ahal izatea”. 2010. urtean ondorengo lizitazioak egingo dira eraikina eraikitzeko fase ezberdinetarako.
Getxoren eraldaketa
Legealdi honetan burutu beharreko proiektu handietako batzuk gogorarazi ditu, hala nola Maidaganeko Metroa lurperatzea, Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikoa, Auzo Etxe berria eraikitzea Erromoko santa Eugeniako aldean edo Biscaytik proiektua, Bake Eder finkan kokatuko den zentro teknologikoa eta egun Areetako merkatua dagoen lekuan eraikiko den eraikin berria. Azkeneko hamarkadetan aurrekaririk gabeko prozesua da, udalerriari aurrerapena ekarriko diona bai komunikazio bai kulturako azpiegituretan, bai eta dinamizazio ekonomikoan ere.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Getxo Antzokia












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxoren eraldaketa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link