Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxodantzan 2008

Gobela kiroldegian, abenduaren 26tik 28ra, “Getxodantzan” egitarauaren hirugarren edizioa ospatuko da. Getxodantzan Gabonetako dantza ikastaroak dira, antolatzailea Asociación Cultural Danza Getxo da eta Getxoko udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzarekin burutzen da.

Udalerriko eta inguruetako dantzarien eta dantza ikasleen prestakuntzarako egokituta dauden ikastaro bereziak dira. Helburuen artean ondoko hauek azpimarra daitezke: prestakuntza lantzea; ikaskuntza eta motibazioa, beti ere oso gaitasun altua duten irakasleen laguntzarekin; Gabonetako jai hauek aprobetxatzea Getxon dantzaren inguruko jendearen bilgunea sustatzeko eta herritarren artean gure udalerrian adierazpen artistiko honek bere eskola eta estudioekin duen garrantzia zabaltzeko.

Kasu honetan profesional gonbidatuak hauek dira: Ander Zabala (garaikidea), Elvira de Andrés (dantza estilizatua eta flamenkoa), Mercedes Villanueva (klasikoa) eta Clara Pérez (jazz lirikoa).

Matrikularen prezioa 70 €-koa izango da espezialitate bakoitzeko (60 € Asociación Cultural Danza Getxo eta Getxo Kirolak erakundeetako bazkideak diren pertsonentzat) edo 60 € umeentzako klasikoa espezialitatean.

Dantzari interesatuek kasuan kasu egokia izango den sarrera egin behar dute 3084 0059 48 6400015374 kontu zenbakian (Ipar Kutxa) eta sarrera horretan izena eta egokia den espezialitatea adierazi behar dituzte.

Informazio gehiago eskuratzeko 627 47 26 21 telefono zenbakira deitu behar da edo danzagetxo@gmail.com posta elektronikoan edo www.beatrizwo.wordpress.com webgunea kontsultatu.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxodantzan 2008”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua