Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria


Getxotik Mundura esparruaren barruan abenduaren 12, 13 eta 14an irekiko den stand batekin, "bakea.getxo.net” webgune berriaren aurkezpenarekin, DVD baten argitalpenarekin, udalerriko ikastetxeetako nerabeei nahiz haien gurasoei eta arreta postuetako pertsonei zuzendutako trebakuntza egintza berriekin, Getxoko Udalak bultzada berria ematen die bizikidetza eta bake kultura sustatzera zuzendutako ekimenei.
"Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria” lemapean, bakearen alde lan egitea, egun, presazko beharra da, etorkizuneko Euskadi bat, integratzailea eta giza eskubideei erabateko errespetua izango diena eraikitzeko funtsezko errealitate saihestezina izatearekin batera. Zentzu horretan, ezinbestekoa dirudi udalek jardutearen aldeko papera izatea bake kulturaren barreiapenean; kultura hori balio, jarrera, tradizio, portaera eta bizi estilo multzoa da, indarkeria gaitzesten duena eta gatazkak prebenitzen dituena.

Datozen ekintzak

“Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, martxan jarriko da Areetako geltokiko plazan instalaturiko Getxotik Mundura karparen barruan sentsibilizazioaren alde lan egingo duen stand bat.
Bertan, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez “Zein da zure bakerako ideia?” erabiliz jendearen ekarpena jasotzeko balioko duen arbela. Standaren ekimena, halaber, erabili da jada 12 eta 16 urte bitarteko ikasleen geletan, nahiz eta funtsean hezkuntzaren alorrekoa den ikuspegi batekin. Horretarako, aldi berean, irakasleentzako nahiz ikasleentzako hainbat baliabide didaktiko garatu da. Halaber, ikasle horien artean bakeari buruzko kontaketa lehiaketa egiten ari da, eta epea datorren abenduaren 19an amaituko da.
Bestalde, microsite berria diseinatu da, "bakea.getxo.net", albisteetatik hasi eta proiektuei buruzko informazioraino jasoz (gida, dokumentuak, programak, eta abar), Udalak garaturikoak horiek 2005ean ekimen hau martxan jarri zuenetik. Gainera, elkarbizitzari eta gatazkak konpontzeari buruzko material eta informazio ezberdina eskuratu ahalko da on-line, herritarren parte-hartzea bultzatzearekin batera.
Halaber, DVD bat egin dela jakinarazi da, “Bitartekaritza, elkarbizitzari ekarpena” gaiari buruz, eta eskura egongo da material didaktiko gisa web berrian. Halaber, gatazkak ebazteari eta bitartekaritzari buruzko gaitasunak garatzeko tailer ikastaroak garatu dira, eta familiaren eremuari zuzendurikoan 85 pertsonak izena eman du jada.
Azkenik, “Getxo, elkarbizitzaren aldeko herria” herritar sarearen II. Fasea martxan jarri dela nabarmendu dezaket. Bertan, hausnarketa eta eztabaida talde gisa, bake kulturako ekimenetan interesa duten gizarte harremanetako eremu ezberdinetako udalerriko pertsonek parte hartzen dute, ideiak eta proposamenak sortze aldera.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua