Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanean
Egilea: Imanol Landa. 2008/12/12. Ordua: 2:31 PM.
Gobernu taldeak Algortan, izen bereko eta Aretxondo kaleen artean dagoen Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko laneen proiektua onartu du datorren urteko udarako bertako auzokoek erabili ahal izateko helburuagaz. Lan hauen aurrekontua 429.000 eurokoa da.
Erreforma datorren urtean antzoki berria altxatzeko laneengatik San Nikolas eta Getxo Antzokia plazeek jasango duten okupazioaren alternatiba legez planteiatzen da. Lanean ari gara, hartara, Algortan, lan horiek direla eta, auzokoek parke alternatiboak izan ditzaten erabili eta gozatzeko.
Proiektuan jasotzen da umeentzako jolasgunea egitea plazaren erdian, zoladura eta hiri altzari berriak ipini eta elbarrituak edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarrera berria egitea, irisgarritasunaren legeak agintzen duena betez. Sarbide barriak 2,5mko zabalera izango du udal garbiketa zerbitzuak ere errezago sartu ahal izateko. Gaur egun parkea maila ezberdineko bi plataformatan dago banatuta eta bertara sartzeko eskailerak igo behar dira. Horregatik plataforma bakarra egingo da betegarria erabiliz.
Parke txiki hau itxi egingo da gauetan jendeari sartzea galazoteko bizikidetza trabarik izan ez dadin.
Parkean argi gutxi dago eta hori ere konponduko da, egungo biren ordez, hiru proiektoredun zutabea ipiniz. Parkerako eta ondoko garajerako sarrera ere argitu egingo dira. Halaber, Etxeandia Apezpikuaren kaleko espaloia konpondu egingo da, parkeko sarrera eta ondoko garaje arteko zatian.
Azkenik, parkean dagoen berdegunea mantendu egingo da eta albo batean pergola ipiniko dute.

MP3 fitxategiaren deskargarekin.

Labels: Etxeandia Apezpikuaren parkea

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanean”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link