Gaur komunikabideen aurrean agertzeko konpromisoa neukan, Gobela kiroldegiaren aparkalekuen berria ezagutarazteko, baina atzoko erailketa dela eta, nire adierazpenak testu honekin hasi dira:
"Inazio enpresariaren atzoko erailketaren osteko nire lehen jendaurreko agerpen honetan, hasteko, utzidazue adierazten nire gaitzespenik handiena ETAk bizitzaren eta arrazoimenaren aurka egindako atentatuari. Lehenengo eta behin, familia, emaztea eta bost seme-alaba zituen pertsona bat erail duelako eta bigarrenez, enpresari bat zelako, krisi garai honetan hain beharrezkoak ditugunak geure herrian, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko.
Getxon, zoritxarrez, ondo dakigu terrorismoaren atzaparkadak nolako mina eta amorrua sortzen dituen eta getxoztar guztien izenean, une latz hauetan, nire doluminak, laguntza eta hurbiltasuna Inaxioren familia eta ahaide guztiei. Espero dut behingoz eta betiko zentzugabeko basakeria hauek bukatzea, gizarte honek hala eskatzen duelako behin eta berriro.
Horrexegaitik, bat egiten dugu Azpeitian gaur instituzioek eta enpresari elkarteek antolatutako manifestazioaren leloarekin: ETA KANPORA."

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “ETA KANPORA !”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link