Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Abenduak 18: Etorkinen Nazioarteko Eguna

Datorren abenduaren 18an ospatuko den Etorkinen Nazioarteko Eguna dela-eta, Getxoko Udaleko Inmigrazio eta Kulturanitzeko Unitateak, udalerriko elkarte batzuekin elkarlanean, “Kultur Artean” lelopeko III. Sentsibilizazio Jardunaldiak antolatu ditu datorren abenduaren 18tik 20ra bitartean, datorren abenduaren 21era arte Torrene kaleko erakustaretoan bisita daitekeen GIZA ART erakusketaz eta arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren kontrako txartelen lehiaketaz gain.
Antolatutako ekitaldien helburuen artean daude bake kultura, tolerantzia eta kulturarteko bizikidetza sustatzea, fenomeno migratorioaren ikuspegi positiboa bultzatuz, kulturen arteko komunikazioa eta topaketa erraztea eta mundu osoan eta bereziki gure udalerrian etorkinek aurrerapen ekonomikoan, sozialean eta kulturalean egiten dituzten emakidak aitortze, batez ere zailtasun ekonomikoak ditugun une honetana.
Gaur egun, Getxo kultur aniztasun oparoaren adibidea baita, pertsona ugari, tartean langile etorkinak, errefuxiatuak, asilo eske etorri direnak eta beren familiak gure udalerrira etorri baitira. Errealitate horretaz jabetuta, Getxoko Udala zerbitzu eta programa batzuen bidez udalerriaren kohesio soziala lortzeko lan egiten ari da, une honetan sentsibilizazioa landu nahi duten ekitaldiak eskaintzen dituen Jardunaldiekin. Getxotarrak animatzen ditut ekitaldietan parte hartzera, besteak beste, gure ondoan bizi direnen eta ezagutzen ez dugunen errealitatea ezagutzera lagunduko baitute.


MP3 fitxategiaren deskargarekin (I)



MP3 fitxategiaren deskargarekin (II)


PDF fitxategiaren deskarga triptikoarekin.


Informazio gehiago:
Immigrazioa eta interkulturalitatea

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Abenduak 18: Etorkinen Nazioarteko Eguna”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua