Zientoetxe: Aldundiak 2,3 km errepide tartea utziko du Udalaren eskuetan eta 1,4 milioi euro emango dio egokitze lanak egiteko
Egilea: Imanol Landa. 2008/11/06. Ordua: 11:28 AM.
Bizkaiko Foru Aldundiak Udalaren eskuetan utziko du BI-3722ko Zientoetxeko errepidea, Benta eta Azkorriren arteko tartean, eta hortaz, 2010 herri barruko bide izango da. Errepide tartea emateko akordioa bi erakundeek sinatu eta 1997az geroztik indarrean dagoen lankidetza hitzarmenaren harira dator. Emate hau aipatu hitzarmenaren eranskinean, pasa den urriaren 31ko Udalbatzan aho batez onartu zutenan, jasotzen da.
Errepide ematea, trafikoa ondo bideratzeko, zirkulazioa lasaitzeko eta Andra Mari auzoa zeharkatzen duen errepide horretan segurtasuna areagotzeaz ezezik, Maidaganen Metroa lurperatzeko eta inguruan uholde arriskua gutxitzeko egin beharreko saneamendu sareko lanak erraztu aldera, udal Gobernu taldeak aspaldi zuen aldarrikapenaren ondorioa da.
Berri ona da oso Andra Marirentzat eta Zientoetxeko bizilagunentzat, aspaldi ari zirelako eskatzen neurriak segurtasuna hobetu, trafikoa lasaitu eta kalea bera konpontzeko. Foru erakundearen akordio batera iristeko borondatea goraipatzekoa izan da, arazoa konpontzeko.
Hitzarmenean jasotzen denez, Aldundiak, 2.290 metro errepide uzteaz gain, Udalari 1.400.000 euro emango dizkio ere Benta eta Azkorri arteko tartea herri barruko bidean bihurtzeko egokitzeko lanak egiteko. Lanak Udalak proiektatu, zuzendu eta egingo ditu.
Udaletxeak Maidagan eta Peña Santa Marina arteko bidegurutzean zirkulazioa berrantolatuko duela 2009an trafiko handia dagoelako bertan, biribilgune bat eta oinezkoentzako pasabide garaiak ipiniz. Egitasmoa idatzita dago honez gero eta bere aurrekontua 377.000 bat eurokoa da.
Errotonda behin amaituta, 2010ean gainontzeko errepide tartea hobetuko da, hitzarmena sinatu ondoren, eta bere aurrekontua milioi bat eurokoa izango da. Errepideko zoladura eta espaloiak zaharberrituko dira, leku estrategikoetan eta tarteka tarteka oinezkoentzako pasabide garaiak ipiniko dira eta Azkorriko aparkalekurako sarrera-irteera hobetuko da.

MP3 fitxategiaren deskargarekin.

Labels: BI-3722, zientoetxe

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Zientoetxe: Aldundiak 2,3 km errepide tartea utziko du Udalaren eskuetan eta 1,4 milioi euro emango dio egokitze lanak egiteko”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link