Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Liburu Erabiliaren Azoka: 10.254 euro Ayuda MAS GKEarentzako


Gaur goizean, Ayuda MAS Gobernuz Kanpoko Erakundeari udal liburutegiek antolatutako Liburu Erabiliaren III. Azoka Solidarioan lortutako dirua eman diot eta Ekuadorreko ikastetxe batzuetan nerabeen drogamendetasunak prebenitzeko egitasmorako izango da.
Aurten bildutako dirua 10.254 euro izan dira, iaz baino ia %60 gehiago, 2007an 6.058 euro eta 2006. urtean 6.500 euro batu baitziren. 2007an diru bilketa Algortako Trinitarioei eman zizkien Udalak Magadaskarren eskolak egiten laguntzeko eta 2006an EHIGE, Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteari Saharan eskolak eraikitzen laguntzeko. Ekimen arrakastatsutza urrun dauden errealitaterekin ere getxotarrek erakusten duten elkartasuna agerian uzten baitu.
Gogoratu, dirua Azoka Solidarioan herritarrek emandako eta erakusgai jarritako liburuen salmentatik atera dela. Oraingo edizioan, joan den ekainaren 25etik 28ra, gai desberdinetako 12.000 bat liburu jarri zituzten salgai euro baten inguruko salneurrian. Ekimenak udalerriari lotuta dauden elkartasuna, altruismoa, konpromisoa eta kultura batzen ditu, herritarrek eman eta ondoren erosten dituzten liburuen salmenari esker aurrera eraman daitekeelako egitasmoa.

Ekuadorreko gazteen artean drogen kontsumoa prebenitzeko proiektua

Ayuda MAS Gobernuz Kanpoko Erakundea 1994tik hona herrialde batzuetako, esate baterako Peruko, Ekuadorreko, Indiako eta Txinako baztertutako auzotan herritarren sustapenaren alde ari da lan egiten. Bere helburuen artean daude hezkuntza eta osasun zainketa ahalbideratzea, giza eskubideak sustatzea eta aldaketa prozesuetarako emakumezkoak bultzatzea. Ayuda MAS erakundeak Getxoko Udalak emandako dirua, “Fundación Centro de Promoción Social de Río Manta” tokiko erakundearekin elkarlanean Ekuadorreko ikastetxe batzuetan nerabeen drogamendetasunak prebenitzeko egitasmorako izango da, azken urteotan herrialde horretako gazteen artean drogen kontsumoa areagotu baita.
Egitasmoaren beharra gazteen bizimoduei buruz egindako ikerketak utzi du agerian eta ikerketa hori 2006an eta 2007an Getxoko Udalaren laguntzarekin aurrera eramandako proiektuaren barruan burutu da. Laguntza hori eskertu ondoren, Ayuda MAS GKEko arduradunek, María González buruak eta Teresa Gomeza diruzainak, nabarmendu dute “Mota honetako egitasmotan Prebentziorako Hezkuntzak duen garrantzia”.
Egitasmoaren onuradun zuzenak Manta herrialdeko 11 eta 29 urte arteko 1.400 bat gazte izango dira. Proiektuak gazte horien hezkuntzari eman nahi dio lehentasuna, drogak hartzeak dakartzan arriskuez ohartarazteko. Horretarako honako jarduera hauek eramango dituzte aurrera: drogen kontsumoa prebenitzeko irakasleei hezkuntza ematea, kontsumoari aurre egiteko jarduera batzuk eskola kurrikulumean sartzea, eskola lehiaketa antolatzea eta familiekin prebentzio lana egitea.


MP3 fitxategiaren deskarga getxoztarren konpromisoa elkartasunarekin.



MP3 fitxategiaren deskarga elkartasuna, altruismoa eta kultura batzen duen ekimena.

Labels: ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Liburu Erabiliaren Azoka: 10.254 euro Ayuda MAS GKEarentzako”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua