Atzo hamaika telebistaren aurkezpen ekitaldian egon ginen. Azken urteotan euskara bultzatzeko komunikabieetan proposatutako proiekturik erakargarriena. Bilbo handian tokiko telebista digital berriak sortuko dira. Hamaika Telebista gure gertuko bizitza eramango du pantailara, hiri-herrietan egunerokoa izango baitu xede. Urte berriarekin batera, 2009an alegia, hasiera emango dio emisioari.
Hamaika euskarazko telebistak eta komunikabideak hedatzeko egitasmoa da. Aurreneko xedea tokian tokiko telebista digitalen sare bat hedatzea da. Euskal herrian barna informazio hurbila lantzen duen tokiko telebista euskaldunak bultzatu nahi ditu.
Bilbora, Ezkerraldera, Enkarterrira, Getxora, Uribe-Kostara, Txorierrira, Mungialdera, Hego Uribera, Basaurira, Arrigorriagara eta Galdakaora zabalduko ditu emanaldiak telebista berriak.
Proiektuaren inguruan ahalik eta jende, erakunde eta elkarte gehien biltze aldera, 600.000 euroko kapital handitzea jarri dute abian..
Parte–hartzeko edo proiektuaren inguruko informazio gehiago lortzeko.
www.hamaika.tv
Hamaika ikusteko jaioak garela dio esaera zaharrak, eta egi bihurtu, urtarriletik aurrera hamaika, telebista, ikusteko aukera izango dugu eta.
Labels: euskara, hamaika telebista, komunikabideak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Hamaika telebista gurean”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link