Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Gobela ibaiaren egoera dela eta. Lanean jarraitzen dugu

Uholdeetako Batzorde Berezia hilabetearen erdian batzartuko da URAri, (Uraren Euskal Agentzia) ibaiaren arazoari aurre egiteko Batzordeak berak proposatu dizkion bereahalako irtenbideen eta Gobela ibaia egokitzeko egitasmoaren aurreko jarrera hartzeko. Era berean Batzorde Bereziak uholdeetatik hona burututako ikerketa teknikoen emaitzak ikusita estolderia eta saneamendu sareetarako proposatutako irtenbideak ere aztertuko ditu.

Uholdeek kaltetutako bizilagunen elkarteekin etengabeko harremanetan gaude eta beraz beraiek Udala egiten ari den lanaren berri dute, horregatik jakin badakite irtenbide teknikoek, bai behin-behinekoek bai behin- betikoek, bere denbora behar dutela eta denok horixe ahalik eta epe laburrena izateko interesa daukagula.

Horiek horrela, eskertzekoak dira astelehen honetan ibaigaren igoera dela eta esandako elkarteek egindako zentzuzko adierazpenak, batez be Alderdi Popularraren kritika demagogikoen aurrean jarrita.

Denborak PP benetan kezkatzen badu (Uholdeetako Batzordea berehala biltzeko egindako eskariari lotuta) zergatik ez dute uztailean eman zitzaien proiektuaren gaineko jarrera agertzen?” PPek ez du oraindik uztailean aurkeztutako URAren egitasmoaren gaineko inolako jarrerarik agertu.

Alde horretatik gogoratu behar da egitasmoa aurrera eraman baino lehen udalbatza horren gaineko jarrera agertu beharko duela eta horretarako opozizioan dauden bi alderdi nagusietako baten laguntza behar duela.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Gobela ibaiaren egoera dela eta. Lanean jarraitzen dugu”

  1. # Anonymous arntzatxu

    Salsidu-Zubieta auzoko biztanlea naizen aldetik ez dut utziko inork manipulatzea edo erabiltzea. Irtenbideak behar ditugu eta ez alderdien arteko gatazkaren truke-txanpona izan, edo botuak biltzeko aitzakia.
    Jakin badakit denbora behar dela, baina ez ukatu urduri jartzeko eskubidea; bereziki etxera itzuli eta hiru egunetara ura hain hurbil ikustean. Gure bizitzak daude jokoan (ez fisikoki, baina beharbada estres-egoera hau kaltegarriagoa da...).
    Lanean jarraitzeaz gain ekin dezazuen ere eskatuko dizuet. Eta hasteko, zergatik ez esan garbiketa-brigada bati hondakin solidoak kentzeko? Edo ezinezkoa bada, auzolanera deitu, euskaldunok egin ohi dugun bezala. Batzuek ez dugu botak jantzi eta "zikinkeria" gabritzeko inolako arazorik... (eta ez naiz landaretzaz edo bestelako hondakin organikoez mintzatzen ari).  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua