Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Gobelaurre, Santa Eugenia eskoletara hurbildu zaitez !

Ia 300 lagunek bisitatu dute Erromoko Txabarri Zuazo (Gobelaurre) parkea urbanizatzeko proiektuari buruzko erakusketa, lehenengo lau egunetan. Erakusketa datorren igandera, hilaren 12ra arte ikusi ahal izango da Santa Eugeniako Kultur Aretoan. Pertsona interesatuek egitasmoa ezagutu eta berari buruzko ekarpenak eta iradokizunak aurkez ditzakete.
Gobernu Taldeak aurkeztutako proposamena orain arte ikusi dutenen ia erdiak gurasoak izan dira eta gehienak Erromokoak. Erakusketa amaitutakoan behin betiko bisiten kopurua zein izan den jakin ahal izango da eta baita Udalak herritarrek parte hartzeko bultzatutako prozesu honetan egindako iradokizunak ere.
Parkea urbanizatzeko proiektua ezagutu nahi dutenek oraindik aukera dute, astean zehar arrtsaldeetan soilik, 17:00etatik 21:00etara eta larunbatean eta igandean goizez ere, hau da, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Aipatu bezala, opozizioaren (PP-PSE-EE) babesarik ez duen egitasmo honek 1,8 milioi euroko aurrekontua du, (ez zuen PP eta PSE-EE alderdien babesarik eduki azken osoko bilkuran) eta sarbide berriak egitea proposatzen du parkea irazkorrago bihurtzeko eta sartzea errazteko; umeentzat eta gazteentzat bi jolas-eremu, pertsona nagusientzako asialdi eta kirola egiteko gunea ere sortuko dira; berdeguneak berrantolatuko dira (ibilbide nagusietan oinezkoentzako pasealeku zabalak izango direla) eta parkera sartzeko dagoen eskailera kopurua ere gutxitu egingo da.


Ohar honen hedapena eskatzen dizuegu.Aldez aurretik,beti eskeintzen diguzuen harreta eskertzen dizuegu. Begirunez.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Gobelaurre, Santa Eugenia eskoletara hurbildu zaitez !”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua