II. Getxoko Miliak iraupen-erdiko euskal korrikalari onenak eta estatuan eta nazioartean nabarmenak direnak batuko ditu larunbat honetan
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/03. Ordua: 3:22 PM.
Algortako kaleetan egingo da II. Getxoko Milia larunbat honetan, irailak 6, Geltoki plazan izango duela irteera eta helmuga. Getxoko Atletismo Taldeak eta Itxartu Taldea kirol-kultur Elkarteak Getxoko Udalaren laguntzarekin antolatuta, antolatzaileek lasterketari jarraipena emateko asmoz berrartu dute bere lehen ekitaldia 1987an ospatu zuen atletismo proba hau.Lasterketa gizonezko zein emakumezkoen maila guztietan korrituko da, umeak mailatik junior, senior eta elite mailetara, eta nazioarteko maila du. Parte-hartzaileak oraindik guztiz zehaztuta ez badaude, elite karreretan iraupen-erdiko euskal korrikalari onenek (besteak beste Belit Solar, Cristina Petite edo Iraia Garcia, nesketan, eta El Miludi, Mastati edo Borja Mayer, gizonezkoetan), Estatuko lehen mailako batzuek (Maria Antonia Torres, Mercedes Palacios, Pilar Alonso eta Iris Fuentes Pila kantabriarrak beste batzuen artean), eta nazioartekoak ere (Suzzanne Hasler belgiarra, Bensaid Driss eta Almad Bouziani marokoarrak eta Meter Bomo eta Victor Bitor kenyarrak”, Dimas Ramosek, Getxoko Atletismo Taldearen presidenteak gaur goizean prentsaurrekoan aurreratu duenez.
Ricardo Ansoteguik, Itxartu Taldearen presidenteak, bere aldetik, datorren urtean ekimen hau nazioarteko maila lortu nahi duela azpimarratu du.
Egutegia eta ibilbidea
Probaren irteera 18:00etan izango da txikienekin. Hauek milia laurdena egingo dute eta ondoren, ordubeteko tartean, gainontzeko kategoriak aterako dira, bata bestearen atzetik.
Lasterketaren antolatzaileek azaldu dutenez, zirkuitua herri barruan da, “etorriko diren ikusleek errez ikusteko modukoa eta kanpotik etorriko direnentzako oso egokia, Algortako metro geltokian bertan baitago”. Zirkuituak 353 metro ditu, beraz, lau itzuli eta erdi eman beharko diote korrikalariek. Ondorioz ikusleek bost aldiz igarotzen ikusiko dituzte kirolariak. Lasterketa Atletismo Federazioko epaile talde batek kontrolatuko du.
Lasterketan parte hartzeko izenemotea dohan da, gizonezkoen senior eta eliteko gizonezko zein emakumezkoentzat ezik, hauek antolatzaileek gonbidatuta etorriko direlako. Gainontzeko guztiek info@itxartu.com posta elektronikoaren bitartez eman ahal izango dute izena datorren ostiralera arte, hilaren 5ra arte, 19:00etatik 20:30a arte, Itxarturen Algortako Batzokiko bulegoetan (Algortako Etorbideko 104ean) edo Kantxa Kirol Moda dendan












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “II. Getxoko Miliak iraupen-erdiko euskal korrikalari onenak eta estatuan eta nazioartean nabarmenak direnak batuko ditu larunbat honetan”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link