Gobelaurre parkea, proiektua eta parte-hartzea
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/12. Ordua: 1:54 PM.Proiektuak datorren irailaren 27tik urriaren 5era bitartean ikusgai egongo da Erromon, oraindik zehaztu gabe dagoen toki batean eta hori iragarriko da.
Aurrekoetan bezala, inguruko auzokideen ideiak eta iradokizunak bildu nahi ditugu proiektua aberasteko. Proiektuak berak Gobernu Taldeak auzoa aldatzeko eta hobetzeko duen konpromisoa uzen du agerian, orain martxan dauden edo burutu diren beste batzuk izateaz gain, esate baterako Errekagane kaleko erreforma edo Errekagane parkea.
Jarraipena ere izango dute beste egitasmo berri batzuekin, tartean, Luis López Osés kalearen berriztapena eta Santa Eugenia eskoletako eraikinean jarri beharreko beste Herritarrentzako Gune bat.
Proiektua adin guztientzako guneak eskaintzen saiatuko da eta aldi berean akzesibilitatea hobetzen, gaur egun dauden ia altuera guztiak desagertuko direlako.
Lanen ezaugarriak
Lanak 6.200 metro koadroko azaleran eramango dira aurrera. 600 metro koadroko kirol askotarako pista egingo da, saskibaloian, futbolean, boleyn… jolasteko; umeek jolasteko gunea (300metro2) eta bigarren fasean estali egingo da euria egiten duenean erabili ahal izateko; eta pertsona nagusiek kirola egin ahal izateko gunea (200m2). Gainontzekoa oinezkoek paseatzeko eta ondo pasatzeko izango da.
Horrez gain, sarbide berriak ere sortuko dituzte -ingurua irazkorrago bihurtzeko eta akzesibilitatea hobetzeko-, berdeguneak berrantolatuko dituzte, tamaina handiko arbolak bere lekuan uzten eta loregintzaren elementu berriak jartzen, eta oinezkoentzako ibilgune zabalak ere atonduko dituzte ibiltoki nagusietan.
Beste alde batetik, eskailera-atala murriztuko dute; Ur Partzuergoaren bulegoa dagoen zabalgunera joateko sarbide zuzena jarriko dute (gaur egun dauden arlanpa eta eskailerarik gabe), eta euri-uren sarea ere berrituko dute; horrez gain, udal argiztapen-sare publikoari ere egokituko da.
Gaur egungo umeentzako jolasguneen ondoan dagoen iturria lekuz aldatuko dute, aurreikusita dagoen aisialdirako ekipamendu berriatik hurbilago eta zentratuago egon dadin; eta hiriko altzari berriak ere jarriko dituzte.
MP3 fitxategiaren deskarga Gobernu Taldearen Romoko apostuarekin, auzoa aldatzeko eta hobetzeko proiektu eta ekimenekin.
Informazio gehiago:
Txabarri Zuazo (Gobelaurre) Parkearen urbanizatze informazio osos
Labels: Gobelaurre parkea, Hirigintza












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Gobelaurre parkea, proiektua eta parte-hartzea”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link