Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxon presio fiskala bi urtetan %9,1 jeitsi da

Getxon presio fiskala bi urtetan %9,1 jeitsi da Gobernu Taldeak 2009rako tasak eta zergak berriro bere horretan uztea, hau da ez igotzea, proposatuko baitu. Zerga presioa bi urtetan %9,1 jeitsi dugu, aurten ez baita Kontsumoko Prezioen Indizea aplikatu eta datorren urtean ere ez dugu egingo, hau da, 2007ko tasak eta zergak ez ditugu ikutuko, hobari batzuk indarrean jartzeko ez bada.


MP3 fitxategiaren deskarga.

EUSTAT, Estatistikako Euskal Insitutoaren azken datuen arabera, erabaki horrek suposatzen du presio fiskalari dagokionez Getxo Bizkaiko 112 udalerrien zerrendako azken postuetan dagoela gaur egun. Lehenengo 50 udalerrien atzean gaude eta EAEko hiru hiriburuetatik urrun, gainera beraiek eduki ditzaketen antzeko kalitatezko zerbitzuak mantentzen. Getxoko tasen eta zergen gaineko benetazko irakurketa da hori Konszienteak gara bizi garen egoera ekonomiko zailaz eta horren arabera jokatzen ari gara udal zergak jeisten baina horren aurrean konszienteak ere izan behar gara, egoera ekonomikoak ere bere ondorioak dituelako Udalean, kontsumoari lotutako zergen eta tasen, merkatal aldaketen eta jarduera ekonomikoaren bilketan jeitsiera izango delako.
Ildo horretan, Udalak diru gutxiago bilduko duela eta diru sarrera nagusia den Foru Aldundiaren Udalkutxa fondotik ere gutxiago jasoko duela. Beraz, presio fiskala jeisteko erabakia, erantzunkizunez saiatzen ari da topatzen politikak sustatzeko eta udal zerbitzuak emateko baliabide nahiko edukitzeko beharra eta auzokideei presio fiskala arintzearen arteko oreka.


MP3 fitxategiaren deskarga.

Krisiaren ondorioak arintzeko, Gobernu Taldeak datorren udal batzara zerga hobari batzuk indarrean jartzeko 6 proposamen eramango ditu, hain zuzen ere, jarduera ekonomikoa sustatzeko, energia garbiak erabiltzeko edo etxebizitza hutsik alokatzea bultzatzeko.
Horrela, Ekonomi Jardueren Zergan kuotaren %50ko hobaria planteatuko da mugarik gabeko kontratuarekin epe zehatz batean langileen kopurua handitu duten enpreseentzat; zerga horretan martxan jar litezkeen kooperatibeentzat edo Kooperatibeen Batasunentzat edo Federazioentzat kuotaren %95eko hobaria ere proposatuko da.
Eraikitze, Instalazio eta Lanetako zergan kuotaren %95eko hobaria planteatuko da interes bereziko edo udal erabilerako jardueretan, enplegua sortzeko eragin zuzena edukiko baitute.
Ondasun Higiezinen Zergan Eusko Jaurlaritzaren hutsik dauden etxebizitzen programaren barruan utzitako etxebizitzetarako zergaren %50a jeistea proposatuko da eta gauza Berbera Foru Aldundiaren edo Udalaren antzeko beste programa batzuetakoetarako. Eguzkitik datorren energia aprobetxatzeko sistemak ipini dituzten etxeetarako ere %50ko hobaria ere planteatuko da.
Azkenik, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Zergan ingurugiroa hobetzeko motor hibridoak erabiltzen dituzten ibilgailuetarako %50a murriztea planteatzen da.
Gainera datorren urtean familia ugarirentzat beste dirulaguntza zuzen batzuk proposatuko ditu Udalak, erosteko ahalmenari lotutakoak eta 2008koak hobetuko dituztenak.

PSE-EErekin eta PPrekin egindako kontsulten erronda etsigarria


PSE-EEk eta PPek negoziatzeko agertutako borondate eza nabarmentzekoa da. Lehenengoei ezin izan diegu gure proposamena azaldu, PPrekin batera ezohiko plenuan onartutako Udal Arautegi Organikoari eta tasen eta zergen gaineko akordioari lotutako auzi prozesuak konpontzen ez diren bitartean ez baitute negoziatu nahi; bigarrenek ez badugu beraien proposamenarekin bat egiten, ez dute bestelako proposamenik egingo eta beraiena guk ezin dugu onartu planteatzen duen zergen jeitsiera handiagatik.


MP3 fitxategiaren deskarga.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Getxon presio fiskala bi urtetan %9,1 jeitsi da”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua