Berdintasuna bultzatzeko dirulaguntzak
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/24. Ordua: 11:02 AM.
Getxoko Udalak emakumeen parte hartze politiko eta soziala errazten duten eta udalerrian gizonen eta emakumeen berdintasuna bultzatzen duten programetarako eta proiektuetarako dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du. Honetarako Udalak gehienez 20.256 euro zuzenduko ditu, ondoren aukeratutako proiektuen artean banatzeko.
Dirulaguntza emakumeek osatutako dirua irabazteko asmorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dute, beren helburua gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea eta emakumeek eremu guztietan parte hartzea lortzeko jarduerak egitea bada. Erakunde horiek Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki behar dute. Egoitza soziala Getxon izanda, aipatutako proiektuak egiten dituzten bestelako taldeek ere eskatu ahal izango dute dirulaguntza.
Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Andra Mariko, Areetako eta Algortako Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan aurkeztu behar dira. Eskaerak aurkezteko epea datorren urriaren 20an amaituko da.
Informazio gehiago: www.getxo.net

Labels: aukera berdintasuna, dirulaguntzak

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Berdintasuna bultzatzeko dirulaguntzak”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link