Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetatik eta Europako Ekialdetik etorritako 45 haurrek familia getxotarrekin emango dute uda
Egilea: Imanol Landa. 2008/07/04. Ordua: 2:09 PM.



Argeliako Tindoufeko Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetatik eta Ekialdeko Europatik (Errusia, Ukrania eta Bielorrusia) etorri diren 45 umeren familia getxotarrei udalerrian zabaltzen duten elkartasun mezua eskertu diet gaur goizean Getxoko Udaletxeko Batzar Aretoan egindako ekitaldian. Ume hauek Gobernuz Kanpoko Erakunde batzuek, Getxoko Udaleko Garapeneko Lankidetzako laguntzarekin, antolatutako harrera programari esker heldu dira Getxora, bertoko familiarekin uztaila eta abuztua emateko asmoz.
Harro sentitzen naiz aurten etorri diren umeen kopurua aurreko urteotakoa baino altuagoa dela ikustean eta hemendik aurrera haur horiek udalerriko seme-alabak izango dira. Harrera familiei beren konpromisoa eskertu diet udalerri osorako elkartasun eredua direlako. Fatma Ghaliak, saharar begiraleak, umeen izenean mota honetako ekimenak posible egiten dituzten familien esfortzua ere eskertu du.
Programa hauen helburuak hiru izaten dira. Lehenengoa oporraldiaz disfrutatu ahal izatea da eta baita udalerrian dauden bitartean beste errealitate batzuk ezagutzeko aukera edukitzea ere. Bigarrena osasuna zaintzea da, askotan, osasun azterketa egitea eta tratamendua jartzea beharrezkoa izaten baita. Azkenik, Getxoko biztaneleak haurrek beren jaioterrietan dituzten bizi-baldintzez sentsibilizatzea nahi da, harreren helburu nagusietako bat getxotarrek haurren errealitateari buruzko ahalik eta informazio gehien edukitzea baita.
MP3 fitxategiaren deskarga 45 umeei egindako ongi etorriarekin. (580 kb)
MP3 fitxategiaren deskarga harrera sendieei eskerrak emanez. (690 kb)
Labels: errusiar, saharaztar, umeak












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Saharar Errefuxiatuen Kanpamenduetatik eta Europako Ekialdetik etorritako 45 haurrek familia getxotarrekin emango dute uda”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link