Arraunketa eta Belako bi udal pabilioien inaugurazioa
Egilea: Imanol Landa. 2008/05/21. Ordua: 2:50 PM.

Getxoko Kirol Portuan dauden Arraunketa eta Belako bi udal pabilioi berriak gaur asteazkenean zabalduko dituzte, getxotarrei kirola egiteko erreztasunak emateko helburuarekin, azken hamarkadan Getxoko Udalak kirol azpiegituretan egindako inbertsio garrantzitsuekin bat etorriz.
Bi zerbitzu berri hauek 1.468.941 euroko kostoa izan dute eta hauen bitartez urrats kualitatibo eta kuantitatiboa eman da, Getxon erakunde publikoek itsas kirolak sustatu eta garatu aldera instalakuntza berriak eraikitzeko batera Getxon egiten ari diren lan-egitasmoaren biribilkia ixten delako.
Bi azpiegitura berriek izaera enblematikoa izango dute, arraunketari dagokionez, instalazio eredugarri hauen bitartez Getxo Arraun Taldearen proiektuari behin betiko bultzakada emateko oinarriak ipiniko direlako; eta belari dagokionez, kirol modalitate hau guztiz indartuko delako eta urtearen amaieran Eskola bat sortuko delako, getxotar guztientzat zabalik izango dituela bere ateak. Bela pabilioian, ganera, beste kirol jarduera batzuk egingo dira Getxo Euskadiko eta Estatuko belaren egutegiaren erdi erdian kokatuko dutelako, udalerrira aberastasuna ekarriz ere.
Honen harira, bela pabilioi berria datorren uztailean Getxon izango diren XIV Joku Atlantikoen egoitza izango dela.
Bela pabilioiak 1.000 m2ko azalera du, ontzientzako zabalgune handia dauka, ontzi laguntzaileentzako hangarra, aldagelak eta belaren formazio teorikoa irakasteko 3 gela. Ganera, kanpoan arrapala ipini dute ontziak uretara bota ahal izateko.
Arraunketa pabilioiak beste 1.000 m2ko azalera dauka eta Getxo Arraun Elkarteak erabiliko du. Ontziak gordetzeko biltoki handi bat dauka, arraunlariak prestatzeko gimnasialeku handia aparailu askorekin, entrenamendu saioetarako zulogune berritzailea –dagoeneko arraunketaren euskal elitean dauden talde batzuk eskatu dute erabili ahal izatea-, aldagelak eta traineruentzako pantalan ikusgarria ere.
Bi pabilioiak egiteko milioi erdi euro inguruko inbertsioarekin batera, Udalak 150.000 eta 300.000 euroko bi diru-kopuru bideratu ditu arraunketan eta belan jarduteko kirol materiala erosteko, hurrenez hurren.
Pabilioien inagurazio ofiziala gaur asteazkenean, 19:30ean, egingo da eta bertan Udalak omenaldia egingo die arraunketaren eta belaren alde lan nabarmena egin duten hainbat lagun eta elkarteri. Omenduko dituztenen artean, besteak beste, Eneko Van Horenbeke eta Melkiades Verduras arraunlariak, Getxo Arraun Taldeko zuzendaritzako kide den Marcos Bretos, Jose Luis Ugarte nabigaria eta Real Club Marítimo del Abra-Real Sporting Club Elkartea dira.












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Arraunketa eta Belako bi udal pabilioien inaugurazioa”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link