Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


2008-2011ko Legegintzaldiko planaren aurkezpena

2008-2011ko Legegintzaldiko plangintzak 245 ekintza aurreikusten ditu eta horietatik 66 2011rako lortu beharreko jarduera nagusiak izango dira, hain zuzen ere, orokorrean getxotarrei eta konkretuki kolektibo behartsuenei, haurrei, gazteei, nagusiei eta Getxo herriaren garapenean parte hartzen dutenei zuzendutako helburuak.

Jarduera nagusiak XXI.mendeari aurre egingo dion udalerria lortzeko jauzi kualitatiboa izango dira, beti ere, aurrera egiteko asmoarekin. Lortu nahi den udalerriaren ezaugarriak honako hauek izango dira: bizia, dinamikoa, ekintzailea, solidarioa barrura eta kanpora begira, Euskadin errotuta, euskaldunagoa, desberdinen arteko bizikidetzarekin eta bakearekin eta garapen jasangarriarekin konprometituta. Gaur ezagutzera eman dugun ibilbide orria aberastua izatea eta egokitzat jotzen bada proposamenak aldatzea ere nahi dugu, udalbatza osatzen duten alderdien partaidetzarekin udalerriaren alde lan egiten badute, gure herritarrentzat hoberena lortzeko helburuarekin.

Gobernu taldeak 2011ra arte aurreikusten dituen jarduera nagusien artean honako hauek daude: estalpeko guneak ezartzea, neguan ere erabili ahal izateko, hiri barruko gune batzuen aldaketa, esate baterako, Areetako Geltokiko Plaza, San Nikolas Plaza, Biotz Alai plaza eta Getxo Antzokiko Plaza, Bizkaia Zubiko ingurua edo Maidaganen metroa lurperatu ondoren geratuko dena, herritarren arteko topaguneak sustatzeko.

Era berean jarduera ekonomikoa bultzatzeko oinarrizkotzat jo du Zubilletan enpresentzako gunea martxan jartzea eta epe luzera Martiturriko jarduera ekonomikoen parkea, Areetako Azokaren eraikinean aurreikusten ari den gune ekonomiko, kultural eta sozial berria edo Punta Begoñan luxozko hotela eraikitzea.

Oreka eta elkartasuna

Egungo legegintzaldirako ezarritako plangintzan kolektibo behartsuenenei zuzendutako ekintzak ere oinarrizkoak direla eta baita 12 eta 17 urte artekoentzat eta nagusientzat aurreikusita daudenak. Helburu horrekin, Plangintzan, besteak beste, pertsonen autonomiaren alde egiten duen Menpekotasun Plangintzaren ekintzak zabaldu nahi dira eta Algortan Gizarte Zerbitzuen egoitza berria ireki ere. Gobernu Taldeaktratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako programa ere hobetuko du harrera pisu batekin eta Algortan eta Erromon 0 eta 3 urte artekoentzat Haurreskolak zabalduko ditu.

Gazteleku berriak zabaltzeaz gain, azken belaunaldiko haurrentzako jolasak eta gazteentzako astirako guneak ere ipiniko dituzte. Etxebizitzaren Plangintzaren barruan gazteentzat babestutako alokairuzko eta txandakako etxebizitzei emango diete lehentasuna. Nagusientzat2009an Udal Erresidentziako Eguneko Zentroa jarriko da martxan eta Erromoko eta Andra Mariko Nagusien Etxeak zaharberrituko dituzte.

Aurreko legegintzaldian inbertsioak kirol egituretan egin ziren bitartean, oraingoan kultur alorrean izango direla, Getxo Antzokia berriarekin (eta Algortako Musika Eskola berriarekin) eta Santa Eugeniako eraikinean ekipamendu berriarekin.

Azkenik, jasangarritasunaren alde pentsatutako ekintza batzuk eramango dituztela aurrera, esate baterako, hiri barruko eta eskola eta kirol instalakuntzen arteko bidegorrien sarea, udal eraikinetan eraginkortasun energetikoa areagotzea eta erregai ekologikoak erabiltzea.

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “2008-2011ko Legegintzaldiko planaren aurkezpena”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua