

Getxo Antzokian Unai Elorriaga idazle algortarraren “SPrako tranbia” nobelan oinarritutako “Un poco de chocolate” pelikularen premieraren aurkezpenak Portu Zaharreko auzokideentzako eta orokorrean getxotar guztientzako omenaldia izan nahi du udalerrian filmaketak eduki zuen harrera onagatik.
“Un poco de chocolate” pelikulak hasieratik Udalaren lagunaza izan duela, bai dirulaguntza bai filmaketa errezten. Istorio polita eta positiboa den pelikulak hasieratik interes handia izan du udalerrirako, neurri handi batean nobela eta udalerriaren artean dagoen paralelismoa agerian uzten duelako, alde batetik bere ohiturak eta tokiak zaintzen dituen eta bestetik itsasoari eta munduari zabalik dagoen Getxo udalerria erakusten duelako, hain zuzen ere, bere berezitasunak eta bere ikuspegi unibertsala.
Pelikularen aktoreak honako hauek dira: Héctor Alterio, Bárbara Goenaga, Daniel Brúhl, Julieta Serrano, Ramón Barea, Gorka Otxoa, Marian Aguilera eta Mikel Albisu getxotarra.
Zorionak bihotzez guztiei,
EiTB24 argazki galeria filmaren aurrestreinaldia
Labels: aitzol aramaio, pelikula, SPrako tranbia, un poco de chocolate, unai elorriaga
Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Un poco de chocolate”
Post honi egindako loturak