Bidegorrien Plan Berezia eta herritarren partaidetza
Egilea: Imanol Landa. 2008/04/18. Ordua: 8:26 AM.
Getxok 33 kilometro bidegorri izango ditu 2011 urtean, 2008-2011ko Bidegorrien Plan Bereziaren aurrerapenean jasotzen denez. Udalerria bizikletaz zeharkatzeko aukera eta 21 ikastetxetara, 7 kirol gunetara, 6 metro geltokietara eta herriko plaza nagusietara iritsi ahal izango da. Bertan jasotzen da ere etorkizunean Andra Mariko hiri diseinura bilduko diren proposamenak. Jauzi kualitatiboa izango da egitasmo hau Getxorentzat, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik, garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igaroko delako, beste modu batez erabiliko delako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketa egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetuko da gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko bizi bizi dagoen bizikletaren kulturarekin bat egitea duelarik jomuga.
Bidegorri sarearen ibilbidearen aurrerapena itxuratzeko, Getxoko Udalak elkarrizketak izan ditu Leioako Udalarekin (Leioarekin lotzeko Erromotik) eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin (bere eskuduntzen esparrukoa den kostaldeko bidegorrirako). Proposatutako aurrerapenean, 16 kilometro bidegorri Udalak egin behar du eta beste 4,2 kilometro Foru Aldundiak. Guztiak egun daudenei gehitu behar zaizkie.
Planaren aurrerapenean jasotzen den ibilbidearen zati bat datozen hilabeteetan egingo da, datorren astelehenean, hilaren 21ean hasiko diren Errekagane parkeko zaharberritze lanetan aurreikusten baita bidegorri bat egitea, Leioarekin lotzeko Luis López Osés kalean izango denaz gain. Halaber, Gobernu Taldeak 2008an 300.000 euro bideratuko ditu bidegorri sare berriarekin aurrera egiteko asmoz, aurrerapena izateari utzi eta behin betiko egitasmoa bihurtu ostean.
Herritarren partaidetza
Hain zuzen ere, Udalaren asmoa da proposamenari buruzko iritzia batetik, herritar getxotarrek eta bestetik, garraiobide jasangarriarekin eta bizikletarekin lotuta dauden gizarteko ajenteek agertzea.
Udalerriko auzokideek ere proiektuan parte hartzea nahi dugu. Horretarako, hilabete bateko epean informazioa emateko planaren aurrerapena honako toki hauetara bidaliko ditu Udalak: udalerriko herri ikastetxeetara eta ikastetxe pribatuetara, elkarte ekologistetara, Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkartera, Herritarrak Artatzeko Bulegoetara eta Gazte Bulegora.
Proposatutako trazaketari buruzko iritzia jaso nahi dugu eta baita erabaki zailak hartzera behartuko dituzten gai batzuetarako aukerak ere, esatebaterako bizikletak eta oinezkoak eta bizikletak eta autoak elkarrekin ibili ahal izateko.
Labels: bidegorria, bizikletada, partaidetza












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Bidegorrien Plan Berezia eta herritarren partaidetza”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link