Erromoko Errekagane kalea eta parkea hobetzeko lanak eta bidegorri berria
Egilea: Imanol Landa. 2008/02/28. Ordua: 3:22 PM.Horretarako bidegorri bat egingo dute eta oinezkoentzako pasabidea zaharberrituko dute, Ezequiel Agirre kaleko zubia gurutzatu ondoren dagoen parkearekiko lotura barne. Hobekuntza horrekin egungo pasabidea zabaldu nahi da eta aldi berean, aipatu bezala, bizikletetarako bidea egokitu ere. Ezequiel Agirre kaleko beste aldean dagoen enparantzari dagokionez, egun dagoen mendixka txikia kendu egingo da, azalera hori zolatzeko eta horrela irisgarritasuna errazteko.
Errekagane kalean aurrera eramango dituzten lanen aurrekontua 1.120.000 eurokoa izango da. Han espaloia zabalduko dute eta ezintasunak dituzten pertsonentzat aparkatzeko tokiak ipiniko dituzte; kable elektrikoak kenduko dituzte; hiri hornigarri berriak jarriko dituzte eta oinezkoari lehentasuna emateko oinezkoentzako pasabideak era ezberdinean zolatuko dituzte.
Errekagane parkeari dagokionez, inguru horretako urbanizazio proiektuaren zenbatekoa 529.000 eurokoa izango da eta helburua parkea oinezkoentzako bideen bitartez berantolatzea da. Oinezkoen bidearen zoladura berrituko da, zabalera handiago emanez eta bidegorri bat egokituko da. Lanak egiteko epea 3 edo 4 hilabetekoa izango da
Labels: bidegorria, errekagane, Hirigintza, parke












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Erromoko Errekagane kalea eta parkea hobetzeko lanak eta bidegorri berria”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link