EAJk, EAk eta EBk deialdia egin diote gizarteari, Euskal Herriaren borondatea “inork ere ezin duela aizundu” sala dezan
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/25. Ordua: 1:05 PM.
EAJk, EAk eta EB Berdeak taldeak deialdia egin diote gizarteari, ‘Atutxa kasuko” kondena-epaiaren aurka bihar Bilbon egingo den manifestaldira joan dadin, euskal erakundeak defendatzeko xedez, eta argi eta garbi esateko Euskal Herriaren borondatea “inork ere ezin duela aizundu”.
"Borondate politikoa ezin daiteke egon euren burua legalitatearen interprete bakartzat daukatenen pentzura, borondate hori beren interes politikoaren arabera aizuntzen baitute, botere korporatiboa erabiliz eta kontrol demokratikoaren muga-mugan jardunez", adierazi du Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarraren lehendakari Iñigo Urkulluk, EA eta EBren buruzagiekin batera izan duen agerraldi batean.

Labels: Atutxa, manifestazioa

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “EAJk, EAk eta EBk deialdia egin diote gizarteari, Euskal Herriaren borondatea “inork ere ezin duela aizundu” sala dezan”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link