Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Areeta-Erromoko ludoteka badabil.

Atzo bertan, arratsaldeko 6:00etan, Areeta-Erromoko udal ludoteka inauguratuko zen pailasoekin eta txokolatadarekin. Ludoteka hau 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta bi helburu ditu. Alde batetik, umeek jolastuz ikastea, hauxe bai dela ekimen aisialdi-hezitzaile oinarrizkoa. Beste alde batetik, gure umeen artean euskararen erabileraren sustapena aisian. Izan ere, geure hizkuntzari begira ere, umeek gure herriko etorkizuna osatzen dutela kontuan hartu behar dugu.
Areetako udal Ludoteka astelehenetik ostiralera egongo da zabalik, 17:00etatik 20:00etara.
a) 17:00etatik 18:30era, 5 eta 8 urte bitarteko umeentzat
b) 18:30etatik 20:00etara, 9 eta 12 urte bitarteko umeentzat
Dagoeneko, 61 umek eman dute izena: 43k lehenengo txandan eta gainontzekoek bigarrenean. Baina oraindik lekurik dagoenez, ume gehiagok izena emateko epe berri bat zabal liteke.
Gurasoak hurbil edo erraz lokalizatzeko egon beharko dira umeak barruan dauden bitartean, umeak ludotekatik alde egin nahi badu, ludoteka haurtzaindegi-zerbitzua ez delako. Dena den, horrek ez du eragozpen gurasoek haien gauzetarako ordu eta erdi bat izatea eta onura ateratzea ziur aski, ume txikiak ditugunok dakigun bezala.
Inaugurazio honen bidez umeek eta nagusiagoak diren gazteek osatzen duten taldeari begira eta gure politika kontuan hartuta zerbitzu berezi batzuk antolatzen hasi gara. Aita Félix de la Virgen kalean erosi genuen lokala prestatzen ari gara Algorta-Andra Marin beste ludoteka bat martxan jartzeko.
San Inazio ikastetxean 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haurreskolaren eta Algortako Urgull kalean ere gaztelekuaren prestakuntzan arituko gara aurten. Gainera, Erromo-Areetaren aldean gazteleku berri bat irekiko dugu.
Laburbilduz, udal honetako haurrentzako neurri eta zerbitzu zehatzak lan bizitza eta profesionala bateratzen laguntzen gaituztenak eta gazteentzako aisiarako aukerak eskaintzen duten azpiegiturak bultzatzen hari gara.
Horretan gabiltza.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Areeta-Erromoko ludoteka badabil.”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua