543.000 € Kasune eta inguruetako espaloiak hobetzeko
Egilea: Imanol Landa. 2008/01/11. Ordua: 10:11 AM.
543.000 euro bideratuko ditu Getxoko Udalak Kasune kaleko eta inguruetako espaloiak zabaldu eta hobetzeko.
Egitasmoa Algortako azoka dagoen Kasune ezezik, Illeta, Bidebarri eta Elorri, Sarrikobaso, Ganekogorta, Oiz, Jata eta Aingeruaren Etorbidea kaleetako zati batzuk ere jasotzen ditu.
Lanak otsailaren lehenego egunetan hasiko dituzte eta lau hilabeteko epea izango dute amaitzeko. Hortaz, udaldia hasi aurretik egon litezke amaituta. Egitasmoak aipatutako kaleetako espaloiak zabaltzea aurreikusten du, irisgarritasun arauak bete aldera.
Auzokideetako kexak
Gobernu taldeak beregain hartu ditu kexa horiek jarduera berezia dagoen lekuetan gauza arrunta delako hori. Auzokideen kexak jaso eta gero hartutako neurriez gain, garbiketa egiten da bai eskuz, bai erratz-makinarekin eta zorura ura botaz, eta astean behin ere ureztatze mistoa eginez, presiozko ura erabiliz.
Gainera, hitzarmena daukagu sinatuta azokako salerosleekin, eta horren arabera, salerosleak beraiek direla beren jardueraren eraginez sortzen diren aparteko zaborrak, kartoiak eta bilgarriak, batu eta kentzeko ardura dutenak. Horiek, batu ondoren, berziklai enpresa bati ematen zaizkio. Udala gaur egun Kasuneko salerosleekin dituen konpromisoak betetzen diren ala ez zaintzen ari da.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “543.000 € Kasune eta inguruetako espaloiak hobetzeko”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link