Bozeramaileen batzordeak hartutako akordioa Gabon gauean egindako erasoengatik
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/27. Ordua: 8:44 AM.
Algortan Gabon gauean bi banketxeren eta aseguru-etxe baten bulegoen aurka egindako erasoaren aurrean, kalte materialak ez ezik, kea arnasteagatik bi auzokide ere eritetxeratu behar izan zutela ere, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordeak ondokoa adierazten du:
1. Indarkeriazko ekintza horiek erabat gaitzesten eta salatzen ditu.
2. Kalteak jasan dituzten auzokideei bere elkartasuna eta gertutasuna adierazten dizkie eta zaurituak lehenbailehen osatzea espero du.
3. Kaltetutako erakundeetako beharginei eta zuzendaritzei bere elkartasuna eta babesa adierazten dizkie, eta espero du etorkizunean ere behargin horiek beren lanpostuetan jarraituko dutela eta kaltetutako erakundeek ere Getxon jarraituko dutela.
4. Egile material eta intelektualei exijitzen die honelako ekintzak berehala eta behin betiko uzteko, euskal gizartearen eta zehazki getxotar gizartearen bake eta bizikidetza nahien aurkakoak baitira.
5. Adierazi indarkeria espiral honek beste behin ere agerian uzten duela gure herriaren gehiengo osoaren borondatea mespretxatuz, suntsiketa, larderia, eta azken batez, beldurtzeko politikaren alde bakarrik egiten dutenen izenaren guztiz galtzea.

Labels: elkartasuna, erasoa, indarkeria
Eguberri zoriontsua eta urte berri on!
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/24. Ordua: 1:02 PM.
Konpondu.neten Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak argitaratutako artikulua
Orain urte bete, ETAk ez zuen oraindik formalki hautsi su eten iraunkorra, baina Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio erail zituen atentatu lazgarria batean. Bi pertsona Eguberrietako jaiak ospatzeko prestatzen ari zirenak, gainontzekoak bezala. Urte bete beranduago, tregua hautsia du ETAk, nahiz eta publikoki eskatu zion Batasunak ez apurtzea. Eta alderdi honen izenean eskatu zuenak, Arnaldo Otegi, presondegian dago gaur. Beste atentatu lazgarri batek erail ditu Raul Centeno eta Fernando Trapero, bi guardia zibil urte berria hartzeko prestatzen ari zirenak. Familia hautsiak, mina, sufrimendua heriotza eta erailketa irrazionalaren aurrean.
Lehen aldira garamatza indarkeria guzti hau. Mehatxuak, estortsioak, indar politikoen ilegalizazioak, epai judizialak ekimen politikotik asko dutenak eta juridikotik gutxi, presoen dispertsioa, beraien familiartekoen heriotzak kotxe istripuetan bisitatzera doazenean presondegietara. Elkarrizketaren ukapena arazoak konpontzeko formula gisara… Beste behin amaierarik ez duen espirala.
Nik ez dut nahi onartu atzera buelta bat lehen aldiko ilusio faltara eta irtenbide ezara. Norberak aurre egin beharko dio urte berriari hobekien deritzon bezala. Nire konpromisoa da 2008ko abenduaren 24ean bestelako etorkizun bati buruz hitz egiteko aukera izatea. Etorkizun bat non indarkeria erbesteratua izan den betirako, etorkizun bat non alderdi politikoek mandatua jaso duten elkarrizketatzeko eta akordio bat erdiesteko, etorkizun bat non euskal gizartea izango den bere norakoaren protagonista. Guztiontzako parte hartze demokratikoko etorkizun bat. Etorkizun bat erabakitzeko.

Labels: Biktimak, Biolentziaren amaiera, Giza Eskubideak, Normalizazioa, Partehartzea
Udalak telefonia mugikorreko antenen eta Interneten instalakuntza arautuko duen lan-taldea lanean dago
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/20. Ordua: 12:33 PM.
Pasadan astelehenean, hilak 17, osatu zen Getxon telefonia mugikorreko antenen eta Interneten instalakuntza arautuko duen lan-taldea.
Lan-taldea Udaletxean ordezkaritza duten alderdi politikoek, Antenas No herritar plataformak, telefoniako operadoreek eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko ordezkari batek osatuko dute. Hauez gain, Arlo juridiko eta teknikoetako udal teknikariek eta Ingurumen eta Hirigintzako zinegotziek hartuko dute parte ere.
Esan eta bete egin dugu!
Informazio gehiago

Labels: antena, Hirigintza, ingurumena, telefonia
EAJren iritziz, 18/98 epaiak justiziaren zati bat politizatuta dagoela baieztatzen du
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:03 AM.Publiko egindako epaiaren ostean, EAJk iritzi hau kaleratu du: “Epai hau José María Aznar presidente zela hasi zuten, eta motibazio politikoak oinarri dituen prozesu judizialen adibide garbia da. Alderdien Legea bezalako legeek babesten dituzte; hots, nazioarteko auzitegiek zalantzak ipini dituzten legeek”.
Euzko Alderdi Jeltzaleak, hilaren 20ean, sententzi honen kontra, “18/98+ Plataformak” Bilbon deitu duen ekitaldian parte hartuko du.
“Prozesu judizial honetan begien bistan izan diren irregulartasunak erakundearenak izan dira, eta ez luzatzeko aitzakiak. Haietako batzuek Prozedura Kriminalaren Legea bera ere ez betetzera iritsi dira, eta abokatuen elkarteek eta kontseiluek salatu ere egin dituzte”, jakinarazi du EAJk.
Labels: 18/98

Ekimena honen bitartez jasangarritasunaren aldeko mezua zabaldu ahal izango dugu eta honi esker ere, kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren alorrei helduko diegu, herritarrak ingurugiroa zaintzeko beharraz arduratu daitezen.
Labels: argazkiak, ingurumena
Bake kultura eta herritarren parte-hartzea
Egilea: Imanol Landa. 2007/12/12. Ordua: 7:47 AM.Plan honen helburu orokorra zera da: norgehiagokaren kulturan murgilduta dagoen gure gizarte honetan, bakearen kultura poliki poliki hedatzea, bai pertsonal arloan bai familien, herritarren eta noski politikaren arloan ere. Horretarako giza eskubideen defentsa, partaidetza, berdintasun aukerak, elkarrizketa eta gatazkak konpontzeko bide baketsuen aldeko baloreak sustatzea derrigorrezkoa delarik.
Horiek horrela, hasiera ezin hobea izan genuen atzo, hain zuzen ere gure artean eta nik dakidanez, estatu mailan arlo honetan dagoen katedradun bakarrarekin. Ramón Alzate Saez de Heredia Jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko Gatazken analisi eta ebazpeneko katedraduna da eta gatazka konpontzeko komunitate zentroei buruz hitz egingo zigun.
Topaketen egitaraua:
Abenduak 11 (19:00-20:30)
“Gatazkak konpontzeko komunitate zentroak”
Ramón Alzate Sáez de Heredia jn.
EHUko Gatazken Analisi eta Ebazpeneko Katedraduna. Geuzeko zuzendari zientifikoa.
Abenduak 18 (19:00-20:30)
“Bake hezkuntza”
Fermín Barceló jn.
Arartekoko Gizarte Harremanen arduraduna.
Urtarrilak 10 (19:00-20:30)
“Herritarren parte-hartzea”
Pedro Ibarra jn.
EHUko Politika Zientzien Katedraduna. Parte Hartuzeko kidea.
17 de Enero (19:00-20:30)
“Bake kultura eta gatazken ebazpena herri mailan”
Jonan Fernández jn.
Baketik Zentroa Zuzendaria
Labels: bakea, bitartekaritza, partaidetza, topaketak
Abenduan Getxoko lankidetza astearen hamargarren edizioa ospatzen dugu. Lan handiko hamar urte gure inguruan bereizgarria izan den ekimenaren alde. Azken horren bitartez, gure eguneroko bizitzaren agenda estuan leku txiki bat egiten ahalegindu gara, ustezko modernitatearen, teknologiaren eta globalizazioaren XXI. mende honetan, planetako leku jakin batean jaio eta bizi izanagatik bizi-baldintza onartezinak pairatu behar dituzten pertsonen inguruko errealitateari eta konpromisoari buruz hausnartzeko.Asko aldatu dira gauzak 1997ko hasiera hartan Humberto Cirarda alkateak Getxotik Mundura finkatzeko bide honi ekin zionetik. Hala ere, hamar urte hauetan bidelagun izan dugu beti proiektuaren jarraitasuna bermatu duen etengabeko ezaugarri komuna; hau da, gure udalerriko eta honen inguruko gobernuz kanpoko erakundeetako pertsonen kolaborazioa eta laguntza desinteresatua. Horien artean ditugu Getxo Pro Sahara ATFAL eta parrokia-taldeak (ECCA Romo, San Martín de Tours, Trinitarios etab.). Era berean, ezin ahaztu ditugu Zabalketa, Perualde, Lagun Artean, Biladi, Mugarik Gabe, Ayuda MAS, Medicus Mundi Bizkaia, Izan Elkartea eta Mary Ward.Beraz, horiei guztiei gure esker ona adierazi nahi diegu, ez bakarrik Getxoko kooperazio aste honetan uneoro laguntzeagatik, baizik eta baita, eta batik bat, lehen mundu izendaturiko honetan bizitzeko zortea izan ez dutenen alde urte guztian zehar egindako lanarengatik ere. Jakin badakit, haiek halaxe aditzera eman didatelako, asko eta ezin hobeto emateaz gain, asko dela aldi berean jasotzen dutena Latinoamerikan, Asian edota Afrikan laguntzen dieten pertsona haiengandik. Gizatasunean, gizartearen zentzuan, solidaritatean eta hemengoa bezain materialista ez den bizitzaren ikuspegi batean laburbil liteke jasotzen dutena. Nolanahi ere, euren lanak ongi merezia du beste behin baloratua izateak. Amaitzeko, mundu hobeago baten alde guztiok dugun konpromisoa azpimarratu nahi nuke. Bertatik abiatuta soilik lortuko dugu gizarte global justuagoa eta orekatuagoa eraikitzea. Asko dira helburu hori antzematen laguntzeko formulak eta bitartekoak, onargarriak guztiak ere, baina hemendik bertatik lagundu nahi baduzu, etxetik eta zure bizilagunekin, erraza duzu. Hurbil zaitez gure udalerriko erakundeetara eta zeure harri-koskorra ekar ezazu. Horiei guztiei buruzko eta, oro har, garapenerako kooperazioari buruzko informazio zehatza eta osatua topa dezakezu Getxotik Mundura-Mundutik Getxora honen X. urteurreneko egitarau zabalean.
Egitaraua
Labels: lankidetza
Eguneroko gatazken eta hauen konponbidearen interpretazio argazki erakusketa
Abenduak 10-21
Villamonteko kultur etxean
Asier Mentxaka, Alvaro Gonzalez eta Juan Ballaz
"Elkar bizi elkar” izeneko erakusketan bertoko hiru artistek bakeari buruz eta elkarbizitzari buruz duten ikuspegi pertsonala erakutsiko dute irudi-euskarri batzuen bitartez.
Ekimena Getxoko Udalak GEUZ-Gatazka Eraldatzeko Euskal Herriko Unibertsitate Zentroak lagunduta, martxan jarritako Udal Plan Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barruan kokatzen da. Erakusketaren helburua herritarrek bakearen eta elkarbizitzaren kulturan kontzientziatzea eta arreta deitzea da, hain zuzen ere, bizitzaren arlo desberdin batzuetan, tartean, familia eta lana, urbanismoa eta ekologia, barne-bakea eta estresa, trafikoa, alor sozio-politikoa, arlo intrapertsonala eta komunitatearen alorrean.
Labels: argazkiak, bakea, bitartekaritza, erakusketa