
Barceló hotel-kateak Punta Begoñako Galeriatan eraikiko duen 5 izarretako hotela jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa izango da. Hotelarekin Gobernu Taldeak Getxo biziagoaren, dinamikoaren eta ekintzailearen aldeko apostua egiten du, udalerria bizitegi gunea baino gehiago izan dadin. Udalak sortutako eta planteatutako ekimena da, udalerrian azken hamarkadetan izan den ingertsio pribaturik handiena izanik, hain zuzen ere 40 milioi euro eta gainera 100 lanpostu sortuko dituena;guzti hori, getxotarrek euro bat gastatu gabe eta gainera balio erantsiarekin, 50 urteko emakida igaro ondoren Udalera itzuliko baita.
Bost izarretako hotelak munduko eta Europako hotelen mapan jarriko du Getxo, Guggenheim Museoari, erreferente turistikorik garrantzitsuenari lotuta. Getxo munduko hotelen eskaintzaren barruan egotera lagunduko du eta Kirol Portuak, Portu Zaharrak eta Bizkaiko Zubiak, osatzen duten gune estrategikoa sustatuko du, dirudunak erakartzeko eta baita gurutzontzietatik jeisten direnei aukera eskaintzeko ere. Laburbilduta, Getxoko eskaintza turistikoan jauzi kuantitatiboan izango da eta udalerrian aberastasuna sortzeko jauzi kualitatiboa ere.
Labels: Barceló, Punta Begoña
Getxoarte: arte plastiko eta ikus-entzunezko sorkuntza bultzatzen
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/27. Ordua: 6:11 PM.
Gorka Murillo, Kepa Garraza, Elssie Ansareo, Juana García Pozuelo eta Karmelo Bermejo
Guggenheimen, Zarautzeko Photomuseum eta Madrileko Salvador Diaz arte-aretoan gaur egun erakusten dituzte beraien artelanak. Getxoarten parte-hartu dute guztiek.
Getxoarte aurten berriro ere bere helburuak ondo betetzen ari da: arte proposamenik gazteenak erakusteko plataforma izatea (kasu askotan anonimoak baitira) eta, era berean, aukera eta bide berriak irekitzea, sortzaile berriek euren lana ezagutzera eman dezaten.
Azaroaren 30tik abenduaren 2ra
Areetako Geltokia Plaza (metro geltokiaren ondoan)
Ordutegia: 11.00/14.00 - 17.00/21.30
Sarrera: 2 €
Informazio gehiago
“Gabon Bilbo!!!!!!, oso pozik nago gau honetan!!!!!!!”
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:31 PM.
Horrela hasi zuen Springsteenek atzoko kontzertu izugarria, eta sentimental bat naizela esango didazue baina niri behintzat azaleko ileak, puntan puntan, laztu zitzaizkidan. Jakin badakit musikari ia guztiak horrelako keinuak egiten dituztela euren kontzertuetan bertako publikoa irabazteko baina, ze demontrez! horrek ez dio garrantzirik kentzen. Hor zegoen nire aurrean mundu globalizatu honen musika ikonorik inportanteenetariko bat, gure hizkuntza zaharra erabiltzen eta gainera ez zuen txarto egin.Momentu horretan zera etorri zitzaidan burura, “kanpotik etorri behar bertakoei zer dekogun erakusteko, benetan gauza bitxia” . Springsteen maisua da kontzertuak ematen, eskarmentu izugarria du honetaz eta beraz badaki publikoa nola irabazi. Jakin badaki, ze inportantea den hurbiltasuna lantzea lehenengo momentu horietan batez ere, eta horretarako ez zuen ez ingelesa ez gaztelera erabili, horretarako gure hizkuntza maitea erabili zuen ( gero, kontzertuan zehar gaztelera eta noski ingelesa erabili ba zuen ere) gure bihotzera zuzenean ailegatzeko, eta lortu zuen, bai lortu zuela!, nire kasuan behintzat.
Beste bi gogoeta etorri zitzaizkidan burura: alde batetik, nire aurretik BECean pasa ziren hainbat euskal politikari baino sentiberatasun gehiago adierazi zuela gure hizkuntzarekiko estatu batuar honek kontzertuan, bi ezaldi bakarrik esan bazituen ere, eta bestetik, ze garrantzitsua den herri gaurkotu eta prestatu bat izatea, bai infraestrukturen aldetik (BECez ari naiz hitz egiten kasu honetan) bai pertsonen formakuntza eta kualifikazioaren aldetik, mundu zabal eta globalizatu honetatik ibiltzeko eta bertan txikiak izan arren, gure kultura eta izaera bereziarekin tokitxo bat edukitzeko.
“Pozik nago gau honetan...”, baita ni ere Spreenting jauna, baita ni ere.
Labels: BEC, euskara, Springsteen

Labels: emakumeak, indarkeria
Euskararen nazioarteko egunean gazteen bertsoak ikur
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:37 AM.Abenduaren 3an ospatuko den edizioan urrats berri bat eman nahian euskal gazteengana zuzendu dira.
Euskara, gazteen altxorra eta hizkuntza izan dadin apustua egin nahian, bost bertsolari gaztek eramango dute aurten ENEren lekukoa.
Euskara eta inmigrazioa
Euskara eguneroko bizitzan
Euskara ondare bezela
Euskara bitartez mundura
Euskara eta gazteak
Gai hauetan finkatuta gazte hauen bertsoak izango dira ENE-ren ikur.
Eta horien artean getxoztar batenak, Xabi Payarenak:
Mundua ez da inoiz gelditzen
beti mugi eta mugi
bere gaineko oin aztarnen
ispilu eta irudi
erreka batek bereizten du
mundu bat eta mundu bi
igerian joan zintezke
eta uretan isuri
baina hizkuntzak batzen ditu
mutur bi ezker eskubi
utzi euskarari izaten
zure bide eta zubi (bis)
-----
Lurra bat bakarra da baina
zenbat lur eta lurralde
lurrazala ez da egiten
bere gainekoen jabe
lurra norberak egiten du
belar harri edo hare
lur bakoitza ezberdina da
iragan eta ondare
euskal herrira etorzen da
etorkin asko halare
euskal herrira iristera
sekula iritsi gabe (bis)
Informazio gehiago
Keith Johnson eta Wall Street Journali erantzuteko aukera
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:26 AM."Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako."
Erantzun guztiak Eusko Ikaskuntzak Wall Street Journalera bideratuko ditu
Labels: euskara
Emakumeen aurkako indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/22. Ordua: 9:51 AM.Getxo Udalak datorren azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta indarkeria mota horri amaiera emateko lan egiten segitzeko konpromisoa berretsi du azkeneko osoko bilkuran eta Getxoko emakume elkarteek bultzatutako elkarterratzera parte hartzera animatzen zaituztet. Han elkar ikusiko dugu.
----
Indarkeria egoerak salatzeko isilezko elkarretaratzea
Ostirala azaroak 23
Areetako Geltokiko plaza
19:30
----
Batez ere nerabeei zuzendutako ekitaldiak sentsibilizazioaren eta prebentzioaren ingurukoak izango dira aurten, Getxoko Udalak datorren azaroaren 25ean izango den Emakumeen Aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, antolatutako kanpainaren barruan. Ekintzak Berdinsarea, Berdintasunaren alde eta Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Euskal Udalerrien Sareak antolatutako kanpainaren barruan kokatzen dira. EUDELek, Euskal Udalerrien Elkarteak eta EMAKUNDEk, Emakumearen Euskal Institutoak ere kolaboratzen dute kanpainarekin.
“Maitasuna ez da mando batez kontrolatu daitekeen jokoa. Txo!Kontrolatzen?, Zure urrutiko kontrolagailua birtuala da baina ni erreala” lelopean, kanpainak 13 eta 18 urte arteko gazteak kontzientziatu eta adi jarri nahi ditu, batzuetan normalak ematen dituzten egoerak emakumeen aurkako indarkeriazko jarreren abisu izan daitezkeelako.
Kanpainan sentsibilizazio lantzeko ekintza batzuk eramaten ari dira aurrera:
Udalak 30.000 postal banatu ditu buzoiz buzoi
1.000 komiki ere (kanpainaren leloarekin eta gazte batzuen arteko istorio batekin) ohiko tokietan eta Bigarren Hezkuntzako zentroetan.
200 txartel jarri dituzte
Publizitate kanpaina bat indarrean sartu da metroko geltokietako txartelen makina saltzaileetan
Irrati kuñak ere emititzen ari dira
Aukera Berdintasuneko Sailak kaleratzen duen EMEKI aldizkariak indarkeriaren ganeko monografikoa atera du.
Eta prebentzioa lantzeko, DBHko hirugarren mailako 14 eta 15 urtetako12 talde ikasgeletan tailer programa batean hartuko dute parte honako gai hauen inguruan: sexu eta genero sistema, sozializazio prozesua, maitasunaren arrazoiak, indarkeria sexista eta indarkeriaren kontrako lana.
Labels: emakumeak, indarkeria
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da.Getxoko Udalak badaramatza urte batzuk Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak antolatzen; aurtengo edizioa bederatzigarrena izango da. Urtero bezala egitarau zabal, erakargarri eta anitza egiten saiatu gara, gustu eta adin guztietako getxotarrak aseko dituen egitaraua, hain zuzen.
"Zeurea zaindu, euskara bizi" lelopean euskal kultura protagonista abenduaren 4ra arte.
Egitaraua
Labels: euskal kultura, jardunaldi
Euskal gizarteak beren interesak alde batera utz ditzaten eta bakea lortzeko elkarlanean ari daitezen eskatzen die alderdi politikoei
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/19. Ordua: 2:07 PM.


Columbiako Unibertsitateko adituek Herritarren Partaidetzarako Ekimenaren, Konponduren, ondorioen txostena aurkeztu dute.
Getxon aurten bultzatutako bi foroetan parte-hartu duten getxoztarren laguntzaz eta iritzietaz osatu da Columbia Unibertsitateko ondorioen txostena.
Informazio gehiago
Bakea lortzeko zure parte-hartzea behar beharrezkoa da.
Eman zure iritzia: Konpondu.net.
Labels: bakea, konpondu, partaidetza
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VI. Azoka 2007ko azaroaren 23an, 24an eta 25ean egingo da, bi gune bereizitan: batetik, komikiaren gunea egongo da, Areetako Geltoki enparantzan jartzen den betiko karpan, eta, bestetik, mangaren gune berria egongo da, Erromoko Santa Eugenia enparantzan.
Bi guneek erakusketetarako eremu bat, lantegiak, ekitaldi-aretoa (mangaren gunean jardueretarako agertoki bat ere jarriko da) eta argitaletxeentzako, dendentzako, erakundeentzako, fanzineentzako eta komikiaren eta mangaren munduarekin zerikusia duen ororentzako merkataritza-eremu bat izango dituzte.
Areetako Geltokia eta Santa Eugenia plazak
Ordutegia: 11.00-14.30 / 17.00-21.00
Sarrera: 2 € (egun osorako balioduna)
Bozeramaileen batzordearen hitzarmena ETAk huts egindako atentatua dela eta
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/12. Ordua: 3:22 PM.Ertzaintzaren kontra ETAk Getxoko Epaitegietan atzo, igandean, azaroaren 11n burututako eta huts egin zuen atentatuaren aurrean, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazi nahi du:
1.- Atentatu saiakeraren kontrako erabateko gaitzespena eta pertsonen biziak mespretxatzen, beren helburuak lortzeko, edozeinak izanda ere, terrorismoa eta indarkeria praktikatzen dutenekiko arbuioa.
2.- Gure udalerria aipatutako ekintza terrorista bezalakoaren leku berriro ere bihurtu izanagatik bere nazka eta gogaitasuna eta ETAri behingoz gure gizartea elkarbizitzan eta bakean bizitzen uzteko eskakizuna.
3.-Ertzaintzarekiko eta bereziki lehergailuak indargabetze lanetan zaurituta geratu diren bi ertzainekiko erabateko elkartasuna eta atxikimendua eta baita Justizia Administrazioko langileekiko ere.
4.- ETAri behin betiko eta berehala desagertzeko eskakizuna, era horretan euskal gizartearen gehienen borondatea errespetatuz.
5.- Eta azkenik, Bozeramaileen Batzordeak dei egin nahi du zuzenbide estatuak dituen baliabideetatik eta batasun demokratikotik danok terrorismoari zilegitasun politiko eta soziala kentzeko lan egin dezagun.
Labels: bozeramaileak, ETA

Getxo Lan-In aurkeztu berri dut eta jardunaldiaren helburua da Getxoko Udalak beste erakunde batzurekin osatutako sarearen bitartez, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei bideratuta egindako programa eta jardunak ezagutzera ematea.
Erakunde askotako, elkarte, ikastetxe, enpresa, alderdi politiko eta sindikatuetako partaide diren 450 lagunetik gora gonbidatu dituzte bertara.
Jardunaldiak Behargintzak orain arte egindako lanaren ganeko hausnarketa egiteko balioko du, baita etorkizunera begira dituen proiektuei bultzada emateko.
Getxoko Behargintzak gizarte bidezkoagoa eta orekatuagoa lortzea da jomuga, lana edukitzea pertsonen garapenerako funtsezko elementua izan dadin.
Labels: behargintza, Getxo Lan-In, jardunaldi

Zorionak omendutako 71 odol emaileei eta batez ere Bihotz Handi elkarteari.
Zuen eguneroko bizitzaren aldeko apustua Getxoztar guztiontzako eredu da.
Labels: Bihotz handi, odol emaile









































