Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxo Antzokiaren inguruko berrantolaketa eta lurpeko aparkalekua

Getxo Antzokiaren inguruetan dauden bi plazak eta oinezkoen gunea berrantolatu eta San Nikolasen lurpeko aparkalekua egiteko egitasmoa porposatzen dugu.

Informazio gehiago

Labels: ,

Metro Bilbaoko segurtasun protokoloa



11 udalerri... Barakaldo, Berango, Bilbao, Erandio, Etxebarri, Getxo, Leioa, Plentzia, Portugalete, Sestao eta Sopelanako alkate, zinegotzi eta segurtasun arduradun elkartu gara Metro Bilbaoko segurtasun protokoloa sinatzeko.

Labels: , ,

Getxo argiztatuko dugu GEMEn laguntzarekin

Datorren abenduaren 4ean piztuko dira, besteak beste, Getxon denda gehien duten kaleak, herrira sartzeko biderik nagusiak eta parkeak jantziko dituzten gabon argiak. Datorren urteko urtarrilaren 7ra arte egongo dira piztuta.
Ekimena Udalak eta Getxo Enpresa eta Merkataritza Elkarteak (GEME) adostutako hitzarmenari esker gauzatuko da.
Getxon Eguberritan merkatal jarduerari bultzada emateko udalak 120.000 euroko dirulaguntza emango du.

Labels: ,

Areetako ludoteka zabalik urtea bukatu baino lehen

“Aisibizia” izeneko taldean batutako Erromo eta Algortako Ziztu Bizian eta Eskubeltz eta Bilboko EDE Fundazioak kudeatuko dute Areetako Ludotekaren zerbitzua eta urtea amaitu baino lehen zabalduko ditu ziurrenera ateak.
Udal Ludoteka Areetako Eskoletako plazan egongo da, Ehiza eta Arrantza Elkartearena izandako egoitzan, eta 5 eta 12 urte arteko umeentzat egongo da zabalik.
Guztira 100 plaza izango dira eta horietatik 75 kide zozketa publikoaren bidez erabakiko dira eta gainontzeko 25ak Udal Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten familien seme-alabentzat gordeko dira.

Bigarren Ludoteka, Algortako Aita Felix de la Virgen kalean, San Nikolas plazako inguruetan, irekiko dugu hurrengo urtean.

Labels: , ,

Bizikletaren erabilera sustatu

Getxoko Udalak eta Energiaren Euskal Erakundeak, EEEk, bizikleta bidezko hiri barruko garraioaren erabileraz sentsibilizatzeko ekintza espezifikoak sustatzeko hitzarmena sinatu dute. Akordio berria Energiaren arrazoizko Sustapena eta Energia Berriztagarrien Aprobetxamendua egiteko eta ondorioz udalerriko ingurumena hobetzeko bi erakundeen artean indarrean dagoen hitzarmenaren barruan kokatzen da.
Hiru urtetan bizikletaren erabilera sustatzeko konpromisoa hartu dugu, bere logistika eta baita bere publizitatea ere eta Energiaren Euskal Erakundeak 140.000 euro emango ditu ekintza horiek aurrera eramateko.
Aipatutako ekimenen artean bizikletak dohainik uzteko joan den ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean martxan jarritako zerbitzua dago eta hurrengo bi urteotan bere jarraipena izango du horrek.

Labels: , ,

Zorionak Julen Billelabeitia!!!


Julen Billelabeitia txistulari getxotarrari, euskaltzale beteranoari eta gure udalerrian euskal kulturaren sustatzailetako bat denari Euskal Herriko Txistularien Elkarteak bere Zilarrezko Domina ematea erabaki du.
Omenaldia Andra Mariko Malakaten egingo den txistulari elkarretaratze batekin hasiko da larunbat honetan, hilak 27, goizeko 9tan.

Egitaraua

Labels: ,

PSE-EE-ren Areetako egoitzari urriaren 19an (ostirala) egin zaion azken erasoan, kalte materialak ez ezik pertsona bat zauriturik suertatu zen, erasoa gertatu zen unean bertan zegoena. Eraso honen aurrean, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak ondokoa adierazten du:

1. Indarkeriazko ekintza horiek erabat gaitzesten ditu.

2. Alderdi Sozialistari eta zauritutakoari bere elkartasuna eta gertutasuna adierazten dizkie. Zauritua lehenbailehen osatzea espero du.

3. Egile material eta intelektualei exijitzen die honelako ekintzak berehala eta behin betiko uzteko, euskal gizartearen eta zehazki getxotar gizartearen bake eta bizikidetza nahien aurkakoak baitira.

Labels: ,

2 milioiko dirulaguntza berria Getxo Antzokirako

2008garren urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrek bi milioi eurotako diru-laguntza aurreikusten dute Getxo Antzoki berriaren eraikitze lanetarako, Madrilen EAJk eta PSOEk adostukako akordioaren ondorioz.

Margarita Uriak Diputatuaren eta Euskal Taldearen Kongresuan Getxoren alde egindako lanari esker bi milioiko dirulaguntza berri hau lortu da, kulturarako %1aren aurrekontuetatik.

Getxo Antzoki berria eraikin enblematikoa izango da udalerrirako, funtzio-anitzeko gunea, aurreratua eta modernoa. Horrelako izan dadin Getxoko Udalak 22 milioi eurotako aurrekontua aurreikusita dauka.

Aisialdiarko eta kulturarako eskaintza sustatzeaz gain, Algortaren eta udalerri osoaren bizitza sozialerako eta ekonomikorako pizgarria izango da.

Labels: ,

Getxo Surf Taldea txapeldun!!!!!



Getxo Surf Taldeak irabazi du asteburuan Sopelanako Atxabiribil hondartzan burutu den kluben arteko txapelketa.

Zorionak surflariei!!!!!!

Labels: ,

Euskararen iritzi-ontzia



Nola irudikatzen duzu euskararen egoera Getxon, 2099.urtean?
Zer egin dezakegu euskara gehiago erabiltzeko?
Nola baloratzen duzu Getxoko Udalak azken urteetan euskara bultzatzeko egin duen lana?

Euskararen egoera Getxon zein den jakiteko zuen beharra daukagu.

Informazio gehiago

Labels: ,

Humanitarioak jardunean Algortan





Mugarik gabeko medikuen "Humanitarioak jardunean" erakusketa ikusteko aukera paregabea daukazue Algortako San Nikolas plazan. Lankidetzara hurbildu zaitez!

Labels: ,

Getxoko emakume etorkinen topaketak

Egun batean emigratzea erabaki zuten emakumeen laguntza bilatzea eta esperientziak trukatzeko aukera.

Non: Gobelaurre Parkeko etxabeetan kokaturik daude (Erromoko Ur Partzuergoaren ondoan)
Noiz: 2007. urteko urritik 2008. urteko ekainera bitartean. Aldizkako larunbatetan, 10.30etatik 13.00etara.
Nola: 650 017 949 Silvia Peñas (EGINTZA elkartea)

Zure esperientzia partekatu nahi baduzu...

Informazio gehiago

Labels: ,

Gaitzespena eta elkartasuna

Getxoko Udalak, bat egiten du, EUDELen kontzentrazio isilak egiteko deialdiarekin, gaur eguerdiko 12:00etan, 15 minutuko iraupenez, Euskal Erakundeen aurrean burutuko direnak, ETAk atzo Bilbon jarritako atentatua gaitzesteko eta Gabriel Ginés biktimari elkartasuna adierazteko.

Labels: ,

ETA SOBERAN DAGO

EUDEL-EK EUSKADIKO UDAL GUZTIEI GAUR 12:00ETAN ETA-REN ATENTATUA GAITZESTEKO KONTZENTRAZIO-DEIA EGITEN DIE

ETAk Galdakaoko udaleko PSEren zinegotzi baten bizkartzaina den Gabriel de Giner-i egindako atentatua ikusita, EUDELen Batzorde Eragileak Euskadiko udalei, urriaren 10ean, udaletxe aurrean kontzentratzeko deia egiten die. Kontzentrazioa gaur 12:00etan izango da.

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak ETAren atentatuen eta indarkeriaren kontrako aldarrikapena egin nahi du, halaber, Bakea lortzeko demokrazia eta bizitzarekiko errespetuaren bidetik abiatu behar garela azpimarratu nahi du.

Zentzu horretan, Euskadiko Udalen Elkarteak Euskal Gizartearen aurrean hurrengoa adierazi nahi du:

Lehena- UEDELen aburuz edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, kasu honetan Galdakaoko PSEko zinegotziaren eta bizkartzainaren kontra atentatua egin duenak, euskal gizarteaaren kontrako atentatua egin du.

Bigarrena- Gure gizartea anitza dela onartzen dutenak, hots, gurea bexalako gizartea aberasten duten aukera politiko, sozial eta kultural guztiak bere osotasunean aintzat hartzen dutenak baino ez dira onartuko demokrazian.

Hirugarrena- Euskadiko Udalen Elkartearen iritziz pertsona eta gizarte-erakundeen aurkako edozein atentatu, mehatxu edota gogorkeria jasangaitza da, beraz, gaur goizean Bilbon izandako atentatua gaitzetsi eta kaltetuen senide eta lagunekin solidario agertu nahi du.

EUDELek gure artean "ETA SOBERAN DAGO" ela aldarrikatu nahi du gizartearen aurrean eta Euskadiko udalak atentatu honen aurka antola daitekeen edozein mobilizazioan parte hartzera deitu egiten ditu.

Labels:

Ibaia plaza zatitu? Ez mila esker

PPk eta PSOEk berriro zatitu eta banatu nahi dituzte Areeta eta Erromoko auzoak. Lehen trena eta orain ibaiaren uharka plaza eta aparkalekuak zeharkatu nahi ditu Lamiakotik Errekaganeraino.

Ezetz esaten diote Folkari, Habanerei, Getxolandiari eta herriko jaiei. Beraien proposamena ekitaldi guzti hauen desagerpena ekarriko luke.

Herri hila, ekintza barik proposatzen dute. Ekimenetaz etekina lortzen dutenak, hiritarrak, merkataritza eta ostalaritza kaltetuz.

EAJ-PNV proposamena

Plaza erosoa, jatorra, berdea eta bizia. Getxoztarrentzako eta guztion artean zehaztutakoa.

Musika, antzerkia, azokak, etb. Herriko kaleetan eta plazetan guztiontzako kultura eta aisialdia.

Gune estaliak neguan ere herria bizitzaz betetzeko.

Elkarteentzako lokalak gaurko aparkalekuan eraikiko den eraikuntzan.

Guztion artean karpari irtenbide bat bilatu, kultur etxeko ekimenak auzoetan mantenduz.

Alderdi guztien arteko adostasuna lortu gune estrategiko honetarako irtenbide hoberena bilatzeko.

****

EAJ alderdian uste dugu elkartzeko momentua dela, eta ez banaketak egiten ibiltzekoa, kenketak baino batuketak egin behar ditugula, auzoak banatu eta aldendu baino hobe dugula esfortzuak eta ekimenak bateratzea.
EAJk plazaratu duen dokumentua zuen esku usten dut.
Deskargatu PDF agiria

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua