Irailaren 21etik 23ra, Algortako erdialdea erdi aroko azoka bihurtuko da. Hiru egun horietan, Getxoko VI. Erdi Aroko Azoka, hirigunea komertzioz eta erdi aroko lanbideetako tailerrez beteko da.Ohikoa denez, erdi aoko eguneroko bizitza antzeztuko dute gune ezberdinetan, bai kanpamendu militarrean, baita sefardien eta gaztelauen auzoan.
Informazio gehiago
Labels: Erdi Aroko Azoka

Getxo Udaletxeko Kultur Etxeak eskabidea aurkezteko aldia ireki du bere lokaletan antolatuko tailerretan parte hartzeko. Eskabidea irailaren 17tik 26ra bitartean aurkeztu ahalko dute, biak barne.
Eskabideak Getxoko Kultur Etxeetan edo Udalaren web gunean eskuragarri dituzue.
Eskabideak bidaltzeko:
- 94-4319284 Fax zenbakian
- Posta elektroniko bidez info@getxokultura.com
Labels: kultur Etxea, tailerrak
Getxoko udalak, aurten ere, bat egin du Europa osoan irailaren 16tik 22ra arte ospatzen den “Mugikortasun Iraunkorraren Astea” ekimenarekin. Mugikortasunaren Europako Astearen ardatz edo lelo nagusia "Kaleak guztiontzat" da. Esaldi horrek argi eta garbi adierazten du gaur egun garraioen arloan dagoen arazoaren irtenbidea ez dela, inondik inora ere, autoek okupatzen duten espazioa zabaltzea. Egitaraua
Labels: mugikortasuna
GETXOPHOTOren helburu nagusia hiriko esparruak erabilera kulturalak egiteko berreskuratzea da, hau da, argazkilaritza eta irudiarekin zerikusia duten era guztietako jarduerak herritarrei hurbilduz. Ekimen berrizalea da, Getxoren aitzindaritza kulturala baieztatu baino ez duena egiten.Getxo osoko 17 toki publikotan erakutsiko dira, irailaren 13tik urriaren 5era arte, Argazkien “Getxophoto” Jaialdiko lanak. Ekimen hau “Begihandi” taldeak antolatzen du eta Getxoko udalaren,Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren babesa du.
Getxoko mapa
Informazio gehiago
Labels: argazkilaritza, GETXOPHOTO, kultura
Emakumeentzako Jabekuntza Eskola emakumeen arteko topaketa, gogoeta eta prestakuntza espazio gisa finkatzen ari da. Sare proiektu hau Getxo, Ondarroa, Basauri eta Ermuko Udalek bultzatu dute, eta aurten laugarren ikasturtea hasiko du, emakumeen partaidetza politikoa eta soziala bultzatzeko asmoz.Aurreinskripzioa (irailaren 13tik 19ra)egiten duten emakume guztien artean zozketatuko dira plaza mugatuak. Aurreinskripzioa egiteko beharrezkoa izango da inprimakia betetzea Hiritarren Arretarako Bulegoetan edo udal webaren bitartez, formulario honetan.
Informazio gehiago
Labels: emakumeak, jabekuntza
BiodantzaMalabare eta akrobaziak
Skate
Marketeria
Blogak egiteko tailerra
Linux-en inguruko tailerra
Makilajea
Masajea
Antzerkia
Munduko deliziak: kulturarteko gastronomia
Kantua
Jendaurrean hitz egiteko teknikak
Hip-Hop
Izena emateko moduak:
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98) edo bertara deituz. Telefonoa: 944.910.114
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez honako formularioa betez.
SMS mezua bidaliz 667.600.740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan.
Informazio gehiago
oraindik denbora daukazu, zure matrikula irailaren 25ra arte aurkeztu dezakezu, maila proba egin eta urriaren 1en Udal Euskaltegian kurtsoa hasi...Anima zaitez!!!!
Lope de Vega 12, 48930 Getxo
944646299 - 944646502 - Fax 944646025
08:30-13:00 / 15:30-17:00
euskaltegi@getxo.net
Informazio gehiago
Labels: euskaltegia, euskara











