Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Romo eta Areeta berriro ere zulo batek bereiztuta? EAJ-PNVrekin ez

Orain dela gutxi, Getxoko Udaleko PSE-EE-ko bozeramaileak, Almansa jaunak,oraingoan talde popularraren bozeramaile lanak ere betez, komunikabideei azaldu zien talde biek proposamen bat egin nahi dutela Areetako Geltoki Plazari buruz. Proposamen horren arabera, plazaren azpitik doan erreka estali gabe geratuko da, azterlan bat egin ostean.
Proposamen hau ez da berria. Talde biek maiatzaren 27ko tokiko hauteskundeetarako aurkeztu zituzten hauteskunde programetan ageri baita. PSEEE-k, bere aldetik, aukera hori aztertzea aipatzen du programan. PP, ordea,argiagoa da: 7. puntuan, 13. atalean, “Nuestros grandes proyectos” izenekoan,hauxe dakar: “Descubrir el río Gobela y adecuación del entorno de la plaza de Las Arenas”.
Une hauetan proposamena aurkeztea, beraz, koherentzia handiko ekintza da. Planteamendu hau gauzatuko balitz, ubidea estaldurarik gabe geratuko litzateke Lamiakoren mugatik (Leioa) hona, aparkalekua eta plaza zeharkatuz, Errekagane kaleraino (hor estali gabe dago jada).
Proposamena zilegia eta bidezkoa da. Baina baita zentzugabea ere, nire uste
apalean.


Deia, El Mundo eta hedabide ezberdinetan argitaratu didaten artikulua, bere osotasunean irakurri nahi baduzu, hemendik deskargatu dezakezu.

Deskargatu PDF agiria

Labels: , ,

Getxoko Udalak 58.600 € baino gehiago bideratuko ditu eskola publikoetako kiroldegiak eta udalak ikasleen esku jartzen dituen ikasteko gelak kudeatu eta zaintzeko. Ikasteko gela horiek azterketak prestatzeko edo urtean zehar ikasteko ohiko toki modura erabiltzen dituzte ikasleek.
Zerbitzu honen bitartez gazteei eskola orduetatik kanpo herriko hiru auzo nagusietan dauden ikastetxeetan kirola egiteko aukera ematen zaie, eta horrez ganera, ikasteko gelak atontzen dira, bi gai hauek, kirolarena eta ikastearena, direlako gure gazteen eskari nagusienetakoa, eta hortaz, Gobernu Talde honen lehentasunen artean dago eskari hori. Are gehiago, geroari begira, politika hauek hobetu aldera ekimen barriak proposatuko ditugu.
Urtebeteko iraupena duen kontratu honen bidez, udalerriko ikastetxeetako hiru kiroldegi zaintzeko zerbitzua emango da. Udalak, ikastetxe horiekin adostuta, irakas-ordutegitik kanpo erabiltzen ditu kiroldegi horiek. Hauek dira kiroldegiak: batetik, Andra Mari eskola publikokoa eta Zubilletakoa; lanegunetan arratsaldez erabiltzen dira (18:00etatik 22:00etara) eta, zapatu eta jaiegunetan, goizez (9:00etatik 13:00etara). Bestetik, Romo eskola publikoko kiroldegia ere erabiliko da; horren ordutegia zabalagoa da, jaiegunetan eta asteburutan arratsaldez ere zabalik dagoelako (16:00etatik 22:00etara).
Zaintzaz arduratuko direnek aurrez ezarritako orduetan ireki eta itxi beharko dituzte ikastetxeak eta kiroldegien eta alboko instalazioen kontrola egin beharko dute, kanpoko eremuak ere zabalik daudelako.
Horrez gain, Getxoko Udalak azterketa-garaian ikasleen esku jartzen dituen ikasteko gelak zaintzeko zerbitzua adjudikatu da. Andra Marin eta Romon monitore bana egongo da, eta bi monitore egongo dira Caro Baroja institutuan.
Nabarmendu behar da udalak 800 plaza baino gehiago eskaintzen dizkiela gazteei aipatutako ikastetxeetan, Villamonte eta Santa Eugeniako kultur etxeetan, San Nikolas, Areeta, Erromo eta Andra Mariko liburutegietan eta Faduran.

Labels: , ,

Klimatizagailua Ereagako igogailuan

Atzo, Ereagako igogailuarentzako klimatizagailu bat erosteko dekretua sinatu nuen eta datorren hilerako egongo da bertan ipinita eta martxan.
Ekipo berriak instalazioa freskatuko du eta horrela erabiltzaileek bidaia erosoago egingo dute, batez ere udaldian, bidaia laburra den arren, eguzki izpiek zuzenean jotzen baitute igogailuan, bero handia eraginez. Zerbitzu hau erabiltzen duten askok Udaletxeari sarritan eskatutakoari erantzunez
Airea girotzeko gailua, abuztuaren amaieran ipiniko dute, igogailuaren ikuskatze lanak egiteko derrigorreko etenaldiarekin batera. Horri esker zerbitzua ez da etenda egongo behar baino egun gehiago, batez ere, kontuan hartuta udaldian erabiltzen dela gehien zerbitzu hau.
Igogailua, erabiltzaileen gustokoa den zerbitzua da, ondo estimatzen dutena, eta gero eta lagun gehiagok erabiltzen dutena.
Instalazio berri honen bitartez, hiritarrak eskertuko duten zerbitzua eskeintzen dugu eta udal ekipamenduen hobekuntzekin jarraitzen dugu.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua